Hemen zaude: Hasiera Langileak / Langabetuak Prestakuntza Iraunkorra Langileentzako ikastaroak

Langileentzako ikastaroak

Ikastaroen katalogora joanPrestakuntza Iraunkorrak langileak bizitzan zehar beharrezkoa izango duen trebakuntza bideratuko dion erreminta dugu. Honen bidez langileak lortuko du:

  • Eguneko edo etorkizuneko lanposturako beharrezkoak dituen ezagutza berriak bereganatu.
  • Lanerako eta norbanako sustapena prestatu.

IMHn aurkituko dituzun ikastaro motak honakoak dituzu:

  • Katalogo modularreko ikastaroak, Euskal Herriko Kualifikazio Profesionalen Sisteman oinarritutakoak, non sektore bakoitzean definituta dauden lanpostuentzat eskatzen diren gaitasunak azaltzen dira. IMHk Fabrikazio Mekanikoaren sektorearentzat ezarritako ikastaroak eskaintzen ditu.
  • Katalogo orokorreko ikastaroak: IMHk diseinatutako ikastaroak enpresen beharrei erantzuna emateko; gure instalazioetan ematen dituzte ezagutza ezberdinetako adituek (batzuk euskaraz ikas daitezke).
  • Ikastaro aurreratuak: berariazko ikastaroak dira eta helburutzat dute ezagutzak eguneratu eta gertaraztea edota alor zehatz batean gaitzea

Ikastaro mota bakoitzaren arabera subentzio eta diru laguntzak lortzeko aukera ematen diguten programetan parte-hartzen du IMHk. Galde iezaiguzu interesatzen zaizun ikastaroaren laguntzengatik.

 

Gurekin harremanetan jartzeko hemen daukazu: Harremanetan jartzeko formularioa edota Enpleguko Prestakuntzaren arloko telefonoan:  943748266 / 943744132