3. Ariketa: Proposamena

Lehen lan egin dugun fitxategia irekitzen dugu (folleto2.sla) eta folleto3.sla izenarekin gordetzen dugu. Berarekin lan egin behar dugu.

1. OrrialdEa

1. orrialdean daukagun testu-markoari hurrengo formulatuak aplikatuko diogu:

  • Testu guztia maiuskuletan jarri
  • Letra-tipoa: Arial Regular - 23pt
  • Lerroen arteko artea: 28pt
  • Lehenengo testu lerroari, Arial Bold 23pt-koa jarri
  • Zatitu testua jarrita badago, desgaitu
  • Hizkuntza: testu-markoetan erabili egin duguna
  • Eskuinera justifikatu
  • “Formación” eta “Capacitación” hitzak gorriz (Red3)
  • Testu-markoan 2mm-ko marjin bat gehitzen dugu, barruan dagoen testua ertzean itsatsi ez dadin
  • Bukatzeko testu-markoa txuriz margotuko dugu (orain ez dugu ezberdintasuna igartzen, hurrengo ariketan atzeko planoko irudi bat jarri arte)

2. Orrialdea

  • Orrialde honetan era ezberdin batean lan egingo dugu. Erabili behar dugun formatua, beste orrialde batzuetan ere beharko dugunez, estiloak sortuko ditugu.
  • Estilo berri bat sortu ("Texto Blanco") hurrengo ezaugarriak dauzkana
    • Maiuskuletan
    • Arial 24pt
    • Testu-kolorea txuria
    • Gogoratu ezingo dugula testua ikusi, orrialde kolore berdinarekin geratuko baita.
    • Aplikatu estilo hau lehenengo testu-markoari (Titulo)
  • Beste paragrafo-estiloa sortu (izena: "Texto Cuerpo"). Testu nagusiarentzat erabiliko duguna eta hurrengo ezaugarriekin:
    • Arial 13pt
    • 2 marjinetara justifikatuta, azkeneko lerroa ezkerrean dagoela
    • Paragrafo baino lehen dagoen tartea: 2mm
    • Paragrafo eta gero dagoen tartea: 2mm
    • Paragrafo-estilo hau ezkerreko zutabean dagoen lehenengo testu-markoari aplikatu
    • Hitz zatiketa gaituta baldin badago , kendu
  • Hurrengo testu-markoari ez diogu paragrafo estilorik aplikatuko. Hitz zatiketa gaituta badago, kendu, eta telefonoa lodiz jarri (azkeneko lerroa). Aldatu egin behar duguna testu-markoa da
    • Gehitu distantzia testutik:
      • Goian: 6mm
      • Behean: 3mm
      • Eskuinean: 3mm
      • Ezkerrean: 3mm
    • Biribildu ertzak: 3mm
    • Marra gorri arrunt jarraituaren estiloa (Red3)
  • Orrialdearen azken paragrafo-estiloa sortuko dugu. "Texto Pie" deituko diogu, eta hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:
    • Testu-mota: Arial Regular - 10pt
    • Ezkerretara justifikatuta
    • Paragrafo aurreko eta ondorengo tartea:  0mm
    • Traking-a 2% (desplazatu karaktereen lerromarra)
    • Estilo hau orri oinean dagoen testu-markoari aplikatu
    • Lehenengo lerroa lodiz jarri (IMH) eta baita telefonoa eta faxa
Fichero en el que estamos trabajando

3. Orrialdea

  • Orrialde honen tituluari "Texto Blanco" estiloa aplikatzen diogu
  • Hurrengo pausua, orrialde honetan dauzkagun testu-markoentzat estiloak sortu. Ikus dezakegunez 3 testu-estilo mota ezberdinak dauzkagu, ezaugarri berdinak dauzkate baina testu-kolorea aldatzen da. Azkarrago egiteko, estilo bakarra sortuko dugu, bikoiztu eta gero kolorea aldatu
  • Sortu estilo bat "Texto Caja Negro" izenarekin eta hurrengo ezaugarriekin
    • Arial regular 16pt
    • Lerro arteko tartea: 20pt
    • Maiuskuletan
    • Erdialdera justifikatuta
  • Bikoiztu orain sortu dugun estiloa, eta testu-kolorea gorriz jarri (Red3). Izena "Texto Caja Rojo jarri
  • Berriro bikoiztu estiloa eta orain "Texto Caja Blanco" izenarekin gorde, kolore txuria eta lodiz jarriz
  • Aplikatu orain sortu ditugun estiloak behar diren testu-markoetan.
  • Erdian dagoen testu-markoari bete-kolore gorri bat bota (Red3) eta beste testu-markoei txuria.
  • Testu-marko guztien inguruan 3 mm-tako marjin bat gehitu
  • Bukatzeko testu-marko guztiei marra beltz bat gehitu (erdian dagoen testu-markoa kenduta)
Fichero en el que estamos trabajando

4. orrialdea

  • Azkeneko orrialde honetan paragrafo estilo bakarra definituz lan egingo dugu
  • Egin behar dugun lehenengo gauza: paragrafo estiloa Estilorik Gabe jarri. Gero paragrafo bakoitza bukatutakoan lerro jauziak jarri eta aseguratuko gera letra-tipoa Arial Regular eta 12pt-koa dela.
  • Sortu "Titulo Rojo" estiloa. Hurrengo ezaugarriak edukiko ditu, eta aplikatu zenbakiak dauzkan lerro bakoitzari:
    • Arial regular .12pt
    • Testu kolorea gorria (Red3)
    • 1mm-tako lerrotartea paragrafo ondoren
  • Gorde lana hurrengo ariketan erabiltzeko
Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600