10. Ariketa - Soluzioa

Ariketa pausuz pausu eginda

Diseinuko proiektu guztietan dokumentua nola egituratuko den eta ze elementu bisual edukiko dituen zereginik eta garrantzitsuenetako bat da. Diseinu bera etengabe berrerabiltzen badugu, lan egiteko era hoberena txantiloiak erabiltzen da

  • Dokumentu berri bat sortu triptico-imh.sla izenarekin eta hurrengo ezaugarriak dauzkana

    • 2 orri arruntak (1)

    • A4 tamainakoak , orientazio horizontalarekin (2)

    • 5mm-ko 4 marjinak (3)

Paso a paso el ejercicio 10
  • Sortu orri maisu bat (Editatu: Orri Maisuak: Gehitu orri maisu berria (1)) A-Maestra izenarekin, eta 3 zutabe dauzkala jarri. Gehitu 2 gida bertikalak 100mm eta 197mm posizioetan

Paso a paso el ejercicio 10

Orri maisuan egonda, Orria: Kudeatu Gidak. 3 zutabe jarriko ditugu. Kalkulua guk ez egiteko, 3 zutabe dauzkala eta Ikus: Marjinak

Paso a paso el ejercicio 10

A4a daukagu, eta triptiko bat egiteko tolesten dugu. Zutabe arteko tartea 5+5=10mm-koa dela jarriko dugu, horrela ezkerreko eta eskumako marjinak igualak izango dira (dokumentua sortzeko garaian 5mm-ko marjinak jarri dugu alde guztietan, triptikoaren barneko orrialdeetan hau ez badugu jartzen, ez genuke marjina edukiko)

Paso a paso el ejercicio 10

Orain zutabeak simetrikoak dauzkagu. Erdian beste gida bat jartzea komenigarria litzateke, hortik tolestu behar dugula indikatuz

Gida hori zaila da sartzeko, errazena erdialdera arrastatzea da eta gero egokituko genuke.

Paso a paso el ejercicio 10
Paso a paso el ejercicio 10

Hau orri-maisuan jartzen ari gera, horrela gero beste orrialdeetan edukiko dugu. Orri-maisuen edizioa ixten dugu

  • 1. eta 2. orrialdea A-Maestra orri maisuan oinarritu

Leihoak: Antolatu orrialdeak : sortutako orri-maisua 2 orrialde gainean arrastatu eta listo

Paso a paso el ejercicio 10
    • 1. orrialdean:

      • Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren azal-orria izango da

Paso a paso el ejercicio 10
    • Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testo laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)

Testu-markoak marrazten ditugu. Lehenengoa aukeratu, Estekatu Testu Markoak (tekla laburtua:N) tresna hartu:

Paso a paso el ejercicio 10

eta bigarren testu-markoan klikatzen dugu. Horrela bien arteko lotura ikusten dugu. Beharrezkoa baldin bada, testua koadro batetik bestera pasatuko da.

 

(Esteka ez badugu ikusten, ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)

Paso a paso el ejercicio 10

Eskumako botoia testu-marko gainean eta Testu lagina. Marko batetik bestera joaten da pasatzen testua.

Paso a paso el ejercicio 10
  • 2. orrialdean

    • Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testu laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)

    • Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren atzealde-orria izango da

    • 1. eta 2. zutabeetan bi irudi-markoak gehitu eta "testua markoaren inguruan" jarri. Horrela behin betiko irudia sartzen dugunean, beste kokaleku batera eraman dezakegu eta testua aldaketa horietara egokitu daiteke.

Hasteko, irudi-markoa goiko orrialdetik behekora kopiatzen dugu . Bi testu-markoak sortzen ditugu eta estekatzen dugu lehen egin dugun bezala

Paso a paso el ejercicio 10

Irudi bat sartuko dugu testuaren erdialdean, eta Testua markoaren inguruan dagoela jarriko dugu

Paso a paso el ejercicio 10
Paso a paso el ejercicio 10
  • Paragrafo-estiloak sortu ditzakegu, behar ditugunak, testuari formatua jartzeko. IMH Logotipoa sartu edo behar duguna.

  • Dokumentu hau gordeko dugu, baina oraingo honetan Fitxategia: Gorde txantiloi giza erabiliko dugu. Horrela dokumentu honen kopia bat Scribusen Templates direktorioan gordetzen da, eta txantiloi honetan oinarritutako dokumentu bat sortu dezakegu Fitxategia: Berria txantiloitik erabiliz.

Paso a paso el ejercicio 10

Scribus txantiloien karpetan gordeko dugu IMH izenarekin (aurreko sekzioan ikusitako direktorioetan), Fitxategia: Berria txantiloitik aukeratzen dugunean , han agertzeko.

Google Iragarkiak
Bolsa solidaria Image Banner 160 x 600