Hemen zaude: Hasiera Ikasleak Ingeniaritza Duala Emaitzak-Lekukotasunak-Bideoak Alberto Miranda - Danobat Kooperatiba

Alberto Miranda - Danobat Kooperatiba

Ebaketa eta zulaketako dibisioko produkzioko arduraduna Danobat Kooperatiban. Makinak eta tresnak egiten diztuzte, hain zuzen, zerrak eta zulagailuak. Txandakako IMH ingeniaritzako bi ikasleren tutore izan da eta datorren ikasturterako beste bat hautatua dute.

Txandakako Ingeniaritza - LekukotasunakIRITZIA:

  • Orokorrean balorazio positiboa. Enpresan proiektu asko dituzte baina ezin dira guztietara heldu eta horiek garatzeko bide aproposa da txandakako ikasleak hartzea.

  • Ikasle-langilea aukeratzeko hautaketa prozesuan parte hartzen da eta hori positiboa da enpresarentzat.

  • Hiru urtek gauza askotarako jokua ematen dute, eta gainera, pertsona ondo ezagutzeko aukera ematen dizu, baita ikasleak enpresa ezagutzeko ere.

Atzerriko misioa: aurreko bi ikasleak Indiara joan dira eta oso esperientzia aberasgarriak izan dituzte. Guk ere aldaketa igarri dugu.