Valguinet proiektuko azken pausoak

2010/09/27 23:00:00 GMT+1
Frantziako Tolosako azken faseko bileran, bazkideek elkarrekin harremanetan jarraitzeko sortu duten sareko estatutuak sinatu ziren.

Valguinet proiektuko bazkideak (azpian) Toulousen bildu dira irailean GIP FCIPeko egoitza nagusian (Toulouseko prestakuntza-iraunkorra eta laneratze profesionalaren interes publikodun taldea) garatuta eta dagoeneko amaituta dagoen produktuaren aurkezpena egiteko, eta bide batez proposamenak jaso eta proiektua amaitzeko administratiboki egin behar diren lanen egutegia zehazteko. Azkenik, bazkideek elkarrekin harremanetan jarraitzeko sortu duten sareko estatutuak sinatu ziren.

Tolosan zeudela baliatu dira Airbusen instalazioak bisitatu eta A380 hegazkinaren erakikitze lanak ikusi ahal izateko.

IMHko Ekinberri taldeko arduradunak parte hartu du bileran honetan.

 

Bazkideak: IMH - Makina Erreminta Arloko Heziketa Teknikoko Fundazioa; Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia; ADULTA (Finlandia); DAVA (Frantzia); IEFP (Portugal); PRO VOCATIE (Errumania).