Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lanbide Heziketaren Skills 2012 abian

Lanbide Heziketaren Skills 2012 abian

2012/03/22
Euskoskills fasean IMHko heziketa zikloetako ordezkariak izango ditugu CNC Tornu, Fresatzeko makina, CAD diseinu mekanikoa eta mekatronika probetan.

Skillsak lanbide-arlo guztien inguruko LH olinpiadak bezala ezagutzen diren lehiaketak dira eta Lanbide Heziketa gizartean sustatzeko antolatzen dira.

Iaz IMHko heziketa zikloetako ikasleek Skillsen hiru faseetan parte hartu zuen (Euskoskills, Spainskills eta Worldskills) oso emaitza esanguratsuekin (finalista CAD Diseinu Mekanikoan, Mekatronikan, eta CNC Tornuan, eta urrezko CNC Fresatzeko Makina Euskoskills eta Spainskillsetan eta zilarrezkoa Spainskillsen Polimekanikan).

2012ko Euskoskillsen lehiaketa guztiak Irungo FICOBAn burutuko dira maiatzaren 10, 11 eta 12an. Aurten ere Euskoskills fasean IMHko heziketa zikloetako ordezkariak izango ditugu CNC Tornu, Fresatzeko makina, CAD diseinu mekanikoa eta mekatronika probetan.

Aste honetan bertan hasi dira prestatze lanetan IMHko CNCko taldeak.  Zorte on!

Ikusi egitaraua...