IMH "The Gap" lanbide heziketako proiektuaren egoitza otsailean

2012/02/03 01:00:00 GMT+2
Proiektuaren laugarren fase honetan Norvegia, Danimarka, Ipar Irlanda, Finlandia eta Euskadiko heziketa zikloetako ikasle-irakasleek Elgoibarren egingo dute topaketa.
The Gap between Factory Skills and School Skills lanbide heziketako “Leonardo da Vinci” proiektuaren laugarren topaketa otsailaren 6tik 10ra bitartean garatuko da Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan. Aurrekoak  Danimarka, Norvegia eta Ipar Irlandan egin dira eta topaketa bakoitzean ikastetxeetako lau ikaslek eta bi irakaslek parte hartu izan dute. Laksevag Videregaende Skole, SDE College, Northern Regional College, Jyväskylä Educational Consortium JAO eta IMH

izan dira ikastetxe parte hartzaileak.

“The Gap”  proiektuari esker, parte hartzaile bakoitzaren inguru industriala ezagutzeko aukera dute, eta baita bertako lanbide heziketako irakaskuntza sistema nolakoa den.

Elgoibarren elkartuko diren proiektuko 30 kideek Soraluce, Launik, Bost, Mondragon Assembly eta Tornos Guruzpe enpresak bisitatuko dituzte eta bakoitzean gai edo prozesu bat aztertuko dute. Lan hau egiten laguntzeko, enpresa hauetan lanean diharduten Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolako ikasleak izango dituzte gidari bisitetan.

 

Oraingo fasean, IMHren partetik  goi-mailako heziketa zikloetako lehen mailako ikasleak izango dira: Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Alberto martinez eta Aitor Izagirre, Industri Ekipoen Mantenimenduko Asier Peña eta Alain Murillo eta Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko Beñat Sierra,

eta irakasleak Mariaje Ayestaran Eneko Ansotegi, Jon Egaña, Asier Garcia eta Mikel Arregi.

 

Azken topaketa Finlandian izango da apirilean eta ondoren IMHk, proiektuaren koordinatzaile izanik, memoria aurkeztuko du, bazkide guztien ekarpenekin.