Enplegu Sailburuak IMHren enplegurako prestakuntza eta ingeniaritza duala ezagutu ditu

2014/07/07 00:00:00 GMT+2
AFMk antolatuta, makina erremintaren sektorea zuzenean ezagutzeko aukera izan dute gaur Enplegu Saiburu, Sailburuorde eta Lanbideko Zuzendariak.

Makina Erremintaren Biurtekoan jasotako gonbidapenari erantzunez eta AFM Advanced Manufacturign Technologies-en eskutik, Elgoibarren egon dira gaur Juan Mari Aburto, Rikardo Barcala eta Adolfo Alustiza, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua, Sailburuordea eta Lanbideko Zuzendaria hurrenez hurren.

Goizean Danobatgroup eta Goratu Maquinas-Herramienta enpresak bisitatu dituzte eta eguerdian Makina Erremintaren Institutura etorri dira, IMHren ereduaren berri izateko. Azalpen zehatzat izan dituzte bereziki Enplegurako Prestakuntza eta Ingeniaritza Dualari dagokionean.

IMH da Erkidegoan formakuntza ikastaro tekniko gehien ematen duten zentrua eta Ingeniaritza Dualari dagokionean, estatuko estreinako Gradu duala izateaz gain, 18 promozio daramatza ikasleei goi-mailako ikasketak eta lana uztartzen dituen eredua eskaintzen.