Etorkinak

Ikastaroen atalera joan eta ikusi zerrendaAtzerriko herrialde batetik iritsi zara eta gure lan-munduan lan-postua aurkitu nahi duzu?

Egun gure sektore industrialak eta bereziki fabrikazio mekanikoaren alorrekoak oinarri teknikodun langileak behar ditu eta zailtasunak ditu lanpostuak betetzeko jende faltagatik.

IMHn lanpostu hauek lortzeko beharrezkoak diren kualifikazio teknikoak ikasteko aukera eskaintzen dizugu: ikus ezazu gure programazioa eta baita bereziki etorkinen egoerari egokituta eskaintzen ditugun jarduerak.

Etorkinen talde bat tailerrean klasean

HIZTEGIA

Debabarreneko industri ingurunearen hiztegia Bajo Deba eskaintzen dizugu, bereziki etorkinentzat prestatutakoa.

Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak lan-munduan sartzea lortzeko proiektuak.

Immigranteak eta gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak gure lan-merkatuan sartzeak (ezinbestekoa krisia gertatu aurretik eta beharrezkoa urte batzuk barru) ezaugarri batzuk ditu, sartze hori berezia izatea eragiten dutenak. Izandako esperientziari esker, hobekuntzak bereizi eta esperimentatu ditugu esparru horretan (enpresetara aurretik egindako bisitak, lekualdaketak nola egiten diren, bitarteko eleaniztunak, gizarte- eta kultura-alderdiak…).

 

Egun abiatuta dauden proiektuak:

  •  Prestakuntza mistorako proba pilotua fabrikazio mekanikoan.
  •  POI metodologia orokortzea.
  •  Atzerriko immigranteen lanbide-integrazioa fabrikazio mekanikoaren sektorean. Gizarte- eta lan-ingurunera egokitzea; Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak finantzatuta.
  •  Immigranteen kolektiboaren lanbide-integrazioa fabrikazio mekanikoaren sektoreko industrietan; Cajamadrid Gizarte Ekintzak finantzatuta.
  •  Laguntza-jarduerak, gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektiboak gizarteratzeko lanbide-proiektu bat egiteko; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak finantzatuta.
  •  Guide for inmigrant learning process; Europako Hezkuntza Programetarako Erakunde Autonomoak finantzatuta (OAPEE).

 

IMHN IKASTEKO AUKERAK

Atal berri bat ireki dugu gure Web-ean : IMH SARE SOZIALETAN. Jarraitu guri!