“MUNDUTEK”
AURRERAKUNTZA TEKNOLOGIKOA SUSTATUZ GARAPENA BULTZATZEKO ELKARTEA
Elkarte hau IMH eta beraz makina-erremintaren arlotik sortua da eta garapen-proiektuak sustatzeko eratu da..
HELBURUAK
- Komunitateen aurrerakuntza teknikoa eta ezagutza teknologikoa sustatu, beren bizi-kalitatea hobetuko duten jarduerak burutuz eta arlo beretan jarduten duten pertsona edota instituzio publiko zein pribatuak lagunduz.
- Garapen bidean dauden herrietan bizi diren pertsonen garapen integrala sustatzen duten lankidetza jarduerak lagundu.
Helburu horiek lortzeko, jarduera hauek egingo dira:
- Eduki tekniko-teknologikoa duten proiektuak sortu, planifikatu eta burutu.
- Aholkularitza teknikoa eskaini.
- Gauzatzen diren proiektuen jarraipen autonomoa sustatu eta komunitate jasotzailearen kudeaketa bermatu.
- Formazioa eskaini, helburu hori duten programak diseinatu edota horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak ezarri.
- Transferentzia teknologikoa bideratzeko ekintzak, dela ezagutza arloan dela aktibo fisikoen arloan.
- Komunitateen beharrak ezagutu, transmititu eta konponbideak bilatzeko sareak antolatu.
GONBIdapena
Gure partaidetza onuragarri deritzozun proiekturik ezagutzen baduzu, bidali egiguzu horren azalpena eta kontaktu bat
....