Aurrekariak
Fundazioak, proiektua abiatu zuenetik, kontuan izan du zonalde euskaldunean kokatuta dagoela, eta beharrezkoa duela giroa ere ahalik eta euskaldunena izatea. Horretarako:
- Hasieratik, errotulu elebidunak ezarri ziren, idazki ofizialetan euskarari lehentasuna eman zitzaion eta harrerako langileak euskaldunak izatea zaindu zen.
- Horretaz gain, 1995ean, Elgoibarko Udalak “Gurean bai” egitasmoa martxan jarri zuenean, IMHk parte hartu zuen hasieratik, eta 1997an berariazko hitzarmena sinatu zuen hiru urterako. Elkarlanerako akordio horren helburu nagusia: Hasierako Lanbide Heziketako eskolak euskaraz emateko planteamendu serioa egitea. Ordura arte, irakasle batzuen borondateari esker, hainbat jarduera euskaraz egiten ziren ikasle euskaldunekin. Garai berean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak irakasleen euskalduntzea indartu zuen, eta 2000 urtean lortu zen D ereduko eskolak ematea.
- Dinamika horren ondorioz, erakundeak pertsona bat izendatu zuen erreferente euskara gaietarako: komunikazio arduraduna.
- 2000 urtean hausnarketa estrategikoaren berrikusketa egin zen, eta hizkuntzen erabilerari lotutako helburu nagusi bat zehaztu zen: formazioa hiru eletan eman, euskaraz %60, gaztelaniaz %30 eta ingelesez %10.
- Ikaslaneko Euskarako Bilgunean parte hartzen dugu 2004 urtetik aurrera.
- 2004 urtean Hizkuntza politika onartu zen IMHn eta 2007an IMHko hausnarketa estrategiko orokorrean uztartu zen, IMHren jarduera eleanitza azpimarratuz.
- 2004 urtean Ezagutzaren Klusterra abiatu zen eta IMHk parte hartu izan zuen.
- 2005 urtean IMH ULIBARRI planean sartu da eta horren ondorioz HLHko irakasle bat Euskara Teknikari izendatuta dugu.
- 2008an makina erremintaren sektorean euskararen praktika onak, baliabideak eta esperientziak trukatzeko 30+10 mintegia hirugarren aldiz antolatu zuen arrakastarekin. Horretaz gain, 2008an IMHren zuzendaritzak onartu zuen HKS-hizkuntzak kudeatzeko sistema, eta HPSren Bikain ebaluazioaren fase pilotoan parte hartu zuen.
- 2008an IMHk Eusko Jaurlaritzak Euskalit Fundazioaren lankidetzaz sortu eta sustaturiko euskararen Zilarrezko Bikain ziurtagiria eskuratu zuen.
- 2009an goazen planak 5 urte bete zituen. 30+10 mintegiak 4. edizoa izan du.
- 2009ko abenduan IMHk “Bai Euskarari saria” jaso zuen Gasteizko Artiumen, Ziurtagirien Elkartearen eskutik, ordura arte egindako ibilbideagatik.