Hemen zaude: Hasiera Elearning Zer da Elearning?
Dokumentu Akzioak

Zer da Elearning?

Elearning urruneko formazio eredua da Internet erabiltzen duena ikasteko tresnatzat. Eredu honekin ikasleak ikastaroa egin dezake munduko edozein lekutik eta nahi duen orduan.

Ordenagailu eta internet konexioarekin, ikasleak azaldutako jarduera interaktiboak egingo ditu, ezagutza lortzeko beharrezkoa izango duen informazio guztia izango du, irakaslearen laguntza izango du, tutore eta ikaskideekin harremanetan egongo da, duen aurreratze maila ebaluatuko du, eta abar.

Eredu honetan eskainitako ikastaroek industria, teknologia eta kudeaketa arloekin zerikusia duten gaitasunak lortzen lagunduko dizue.

Ikastaroa egiteko asmoa baduzu, ondokoa izan beharko duzu:

  • Ordenagailua "Internet" konexioarekin.
  • Internet Konexioa: "4.0 bertsioa edo ondorengoa"
  • "posta elektroniko" helbidea

Ikastaroa egin nahi baduzu:

Ikastaroren zerrendaren bidez aukera ezazu interesatzen zaizuna eta bete ezazu matrikulatzeko prozedura.

Zure helbide elektronikoan jasoko duzu erantzuna, izen-emate baldintzekin.

Eginkizun honen ondoren, erabiltzailearen izena eta pasahitza bidaliko dizugu.

Hemendik aurrera ikastaroa abia dezakezu. Tutoreak ongi etorria egingo dizu eta ikasketa prozesuan gidatuko zaitu. Nabigatzeko oinarrizko instrukzioak jasoko dituzu eta baita erabili beharreko tresnei buruzkoa.

Ikastaroa amaitu ondoren, dagokion edukinak erabiltzeko aukera izango duzu http://www.imh.es webean, zure erabiltzaile izena eta pasahitza erabiliz.