Ikasleari egindako jarraipena eta gertakarien bilketa
Prestakuntza plataformaren beraren txostenak
Ikastaroan zehaztutako helburuak betetzeari buruzko jarraipena prestakuntza plataformak sortuko dituen txostenen bitartez egingo da. Irakasleak uneoro jakin ahal izango du ikasle guztiak zein mailatan ari diren aurreratzen. Jarduera jakin bakoitzean lortutako emaitzei buruzko txostenak ere egin ahal izango ditu, baita hainbat jarduera gainditu ez dituzten ikasleen txosten zehaztuak ere, eta jarduera horien zerrenda egin. Jarraipenaren zeregina, beraz, guztiz automatizatua da.
Gertaeren historikoa
Bestalde, ikastaroan izandako gertaera guztiei buruzko txostena egingo da, eta hor adieraziko dira: arazoak utilitate edo aplikazioren batekin (txat-a, posta elektronikoa, simulagailua, etab.) edo konexio arazoak.
Gertaera gehienak ikastaroan zehar bideratuko badira ere, txosten honen helburua arazorik ohikoenak identifikatzea da, aurrerantzean berriro ere gerta ez daitezen.