Ikaslearen Lan Ingurunea
Ikastaroko materiala eskuratzea
Matrikulatzeko bete beharreko izapide administratiboak bete eta
gero, ikasleari klabe pertsonal bat emango zaio eduki eta jarduera
guztietan sartu ahal izan dadin, bai banakakoetan, bai taldekoetan.
Behin ikastaroan barruan dagoela, unitate didaktiko guztiak aurkezten dira eta unitate bakoitzari lotutako jardueretara sar daiteke. Horrenbestez, ikasleak ikastaroan aurrera egiteko modu desberdinak izango ditu, hau da, alde batetik, inplizituki proposatu den ibilbideari jarraituz egin dezake, edo, beste alde batetik, unitate didaktikoak berak ezarritako ordenaren arabera jardun dezake.