Erabilitako Metodologia
"eLearning" ikastaroak ikastaro teknikoak dira, "egin" eta "aplikatu" kontzeptuetan oinarritutako diseinu pedagogikoa dutenak.
Honako ezaugarri hauek aurkezten dituzte:
- Edukietan ez baizik eta gaitasunetan oinarritutako prestakuntza, antzinako hezkuntza eredu akademizistak albo batera utzita.
- Lanaren eremuan plantea daitezkeen arazo edo kasu praktikoen inguruko lanketa. Horrela, ikasleak lanean aurkituko dituenen antzeko arazoei aurre egiten ikasiko du.
- Elkarreragiketa maila handia daukan materialaren erabilera (irudi elkarreragileak, animazioak, simulazioak, etab.), ikasleak ikasgaiari lotuta dagoen guztia bere kabuz aurkitu ahal izan dezan.
- Simulaziorako lanabes industrialak aplikatuz ikasketa sendotzea, hala nola CNCko simulagailuak edo eskema editoreak.
Testuinguru honetan, ikastaro bati ekiterakoan irakaskuntza/ikaskuntza jarduera mota desberdinak aurkituko ditugu, erantzun behar dioten unitate didaktikoaren helburuen arabera.
Jarduera horiek honako hauek izan daitezke:
- Irakaskuntzako jarduerak: Egintzak, kontzeptuak edo printzipioak azaltzen dituzte, eta azalpen teorikoak irudiz, grafikoz eta animazioz hornituta daude. Hauetan, ikasleak azaldu zaion informazioa bereganatu beharko du, ondoren hurrengo jardueretan aplikatu ahal izateko.
- Jarduera praktikoak: Bere izenak dioen bezala, jarduera
hauen helburua ikastaroan zehar barneratutako ezagutzak probatzea da,
ikasleak bere hutsetatik ikasi ahal izan dezan.
Jarduera praktiko horiek izan daitezke, besteak beste, planteatutako arazoak bideratzea eta simulaziozko aplikazioen bidez eskemak eta programak lantzea.
- Ebaluaketa jarduerak: Hauetan ikasleak unitate didaktikoan edo ikastaroan zehar bereganatu dituen ezagutzak ebaluatzen dira. Ikastaroan zehar jarduera hauek gainditzen ez badira, ikastaroa mugatuko dute, eta irakasleak parte hartu beharko du, laguntzako jarduerak planteatuz, irakurketak, ariketak... ikasleek jardueraren helburuak bete ahal izan ditzaten.