Ebaluaketak
Ikastaroen egitura kontuan hartuta, unitate didaktiko bakoitzak ebaluatzeko jarduera bat edo bat baino gehiago izango ditu, helburuen, unitatearen eta garatu beharreko edukien neurriaren arabera. Horri jarraituz, ebaluatzeko jarduera motak desberdinak izango dira.
- Autoebaluaketarako edo zuzenketa automatikorako jarduerak:
erantzun zuzenaren puntuazioa eta justifikazioa aurrez zehaztuta daude,
hau da, ikaslea zuzenean iritsiko da azalpen horretara, eta honelako
jarduerak aurkituko ditu:
- Test motako jarduerak: Barneratutako ezagutzak ebaluatzeko sarritan erabiliak.
- Kontzeptua elkartzeko jarduerak: Kontzeptuak ulertu ote diren egiaztatzeko erabiliak.
- Testu eremuak betetzeko jarduerak: Elementuen zatiak, muntaia sekuentziak, prozesuak eta abar izendatzeko erabiliak.
- Drag&Drop jarduerak (klikatu eta arrastatu): Muntaia prozesuei, funtzionamendu sekuentziei, eskemak egiteari, zatiak lotzeari eta abarri buruzko ezagutzak ebaluatzeko erabilgarriak.
- Beste jarduera batzuk.
- Irakasleak zuzendutako ebaluaketa jarduerak: jarduera batzuk
irakasleak eskuz zuzendu beharrekoak izaten dira. Hori dela eta,
ikasleak posta elektronikoaren bitartez igortzen dio lana irakasleari.
Zuzendu eta gero, irakasleak ikasleari erantzun zuzenaren justifikazioa
edo egindako hutsei buruzko iruzkina igorriko dio.
Badira beste jarduera batzuk taldean garatu beharrekoak, hala nola talde lanak, eztabaidak, iritziak elkarrekin trukatzeko foroak...
Ikastaroa amaitzean, ebaluaketa indibidualeko jarduerak gainditzen dituzten eta taldeko jardueretan parte hartu duten ikasleek diploma bat jasoko dute, Makina Erremintaren Institutuak emandako ikastaroko helburuak bete dituela adierazten duena. Era berean, ebaluaketa indibidualeko jarduerak gainditzen ez dituzten eta taldeko jardueretan parte hartu ez duten ikasleek ikastaroan parte hartu dutelako egiaztagiri bat jasoko dute.