Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Zuen ordenagailuentzat gomendatutako softwarea eta zerbitzuak
Dokumentu Akzioak

Zuen ordenagailuentzat gomendatutako softwarea eta zerbitzuak

Note: Return to reference manual view.

Software zerrenda bat proposatu nahi dizuegu. Internetetik jeitsi daitekeen softwarea izango da, eta zuen eguneroko lanean baliogarria izango dela pentsatzen dugu.

1. Interneterako softwarea

Nabegatzaileak, korreo bezeroak, suebakiak, antibirusak, antispyware softwarea...

1.1. Internet: nabigatzailea, posta elektronikoa...

Internetekin zerikusia daukan software bilduma.

NABIGATZAILEA

posta elektroniko - bezeroa

1.2. Segurtasuna interneten: antibirusa, suebakia...

Babestu zure ordenagailua internetetik eta beste eraso batzuetatik.

Hurrengo manuala irakurtzea gomendatzen dizuegu: Oinarrizko Segurtasuna Interneten

Antibirusa eta Antispyware (*)

Firewall - suebakia (*)

  • Zone Alarm Free . Doainiko bertsioa . Oso gomendagarria da  eta gazteleraz dago.

(*) Oharra: behin ordenagailua reiniziatzen denean , egiaztatu egin behar da bai Zone Alarm eta bai AVG aktibo geratzen direla.

Beheko aldean eskuinean dagoen tresna-barran, programa horien ikonoa agertu behar dira. Ez bada horrela, Hasierako menuan sartu egin beharko genituzke. Bestela, Zone Alarm batez ere, arazoak eman ditzake. Aktibo ez badago, galderak egiten egongo da behetik, baina ez ditugu ikusiko..... eta gauza asko ezingo dugu egin.



2. Ofimatika

Gaur egun denok lan egiten dugu testu-tratamenduko programekin, kalkulo-orrien programekin, datubase batekin...

2.1. Open Office. Software askeko ofimatikarako programa-paketea

Guztiz gomendagarria. Doakoa, software askea, plataforma eta hizkuntza anitzekoa.

open Office - osagaiak

  • Writer: testu-tratamenduko programa
  • Calc: lan-orri programa
  • Impress: aurkezpenak egiteko
  • Draw: marrazketa teknikoak eta artistikoak egiteko. Forma, tresna eta paleta ugari dauzka. Bere geruza sistemak, zuen diseinuak sortu eta aldatu modu erraz batean utziko dizkizue
  • Base: datu basea

open office deskargatu

Microsoft Officen ordezko bikaina da, eta gainera doakoa.

2.2. Microsoft Office-n euskarazko adabakiak

Microsoft Office erosi baduzue, eta euskaraz eduki nahi baduzue, orain ahal duzue.

Argi geratu egin behar da ez direla Microsoft Office-ren instalazio erabatekoak.

Adabaki hauek aplikatu baino lehen, Microsoft Office erosita eta instalatuta eduki behar duzue zuen sistemetan.

Lehen komentatu deguen bezela, ordezko ezin hobea daukazue: Open Office. Software askeko ofimatikarako programa-paketea

3. Multimedia softwarea: irudiak, bideoak...

Argazkiak editatu edo ikusi, bideoak ikusi, soinua editatu... nahi baduzue.

3.1. Audio-ediziorako softwarea

Audio editatzeko softwarea.

Audacity

Audio editore bat da,  plafaforma anitzekoa eta askea.

Behin instalatu duzutela, bere interfaz-en hizkuntza aldatu dezakezue: Editar: Preferencias: Interfaz: Idioma: eta han aukeratu nahi duzuten hizkuntza.

fitxategi bat mp3 formatuan nahi badezue gorde

Plugin berezi bat jeitsi egin behar da  Lame

Jeitsi duzuten fitxategiaren (libmp3lame-win-3.97.zip)  edukia deskonprimitu c:\Archivos de Programa\Audacity karpetan

Lehenengo aldiz mp3 bezela gorde egin behar duzutenean, galdetuko dizue non dagoen lame_enc.dll fitxategia.  Esan c:\Archivos de Programa\Audacity barruan dagoela eta listo.

3.2. Bideo erreproduzitzeko softwarea

Bideoak ikusteko softwarea

VLC: Plataforma anitzerako eta software askeko bideo erreproduktorea.

Audio eta Bideo formatu hainbaterako balio du (MPEG-1, MPEG-2, MPEG-4, DivX, mp3, ogg, ...). DVD , VCD eta streamingeko protokolo batzuk ere erreproduzitzen ditu.

Hemen deskargatu dezakezue VLC
Hizkuntza aldatu dezakezue (euskerazko aukera ez dago). Non? Settings: Preferences: Interface: Language

3.3. Irudiak editatzako softwarea

Zuen gogoetako argazkiei ukitu bat emateko.

Gimp irudiak editatzeko softwarea da. Askea eta doainikoa da. Eta jende gehienentzat Adobe Photoshop ordezkoa izan daiteke.

Ezer baino lehen, hurrengo manuala irakurtzea gomendatzen dizuegu:

Hemen daukazue Gimp deskargatzeko: Gimp

interfazearen hizkuntza aldatzeko:

Abioa: programak: Runtime Environment: Select Language

3.4. Irudiak bistaratzeko softwarea

Zure disko gogorreko argazkiak ikusteko eta ikutu batzuk egiteko ere balio duen softwarea.

XNVIEW: doainikoa da.

Irudiak ikusteko, eta ikutu bat ere emateko. Irudiak kapturatzeko funtzioa oso praktikoa eta erreza da.

Erlaitz bidez nabigatzeko sistema oso praktikoa eta efektu piloa dauzka zuen irudiak hobetu eta aldatzeko.

Hemen deskargatu dezakezue http://pagesperso-orange.fr/pierre.g/xnview/endownload.html

4. Beste motatako softwarea

Zuen etekinerako izango delakoan, hemen beste motatako softwarea.

4.1. Sailkapen gabeko softwarea

Zerrenda bat jartzen dizuegu hemen.

adobe acrobat reader

logo acrobat

PDF fitxategi famatuak irakurri ahal izateko http://www.adobe.com/es/products/acrobat/readstep2_allversions.html

PDF CREATOR

Software askea da. "Inprimagailu birtual" bat instalatzen du. Edozein dokumentu inprimagailu horretan inpimatuta, PDF formatuan gordeko dizu.

Hemen daukazue  PDFCreator 0.9.5 bertsioa jeisteko

Oso gomendagarria kasu hauetan adibidez: demagun dokumentu bat egin duzuela zuen ordenagailuetan. Inprimatu egin behar duzue, baina ez zuen ordenagailutik, beste ordenagailutik baizik. Ordenagailu honetan agian ez dago dokumentua sortzeko erabili duzuten programa edo bertsioa, beraz inprimatzerako garaian dena gaizki geratzen da. PDFCreator erabiliz hau egin behar duzue: ireki zuen ordenagailuetan egindako dokumentua, inprimatu PDFCreator sortu duen inpresoranta PDF bat daukazue. PDF hori eraman inpresora daukan ordenagailura. Han ireki eta inprimatu. Eta listo

7zip - konprimatzailea

logo 7zip
Sofware askea da. Fitxategiak konprimatzeko balio du, eta bere konprimatzeko tasa oso handia da. Hemen daukazue 7zip

SKYPE - INTERNET BIDEZ DEIAK EGITEKO


logo skype

Skypek zuen ordenagailutik Skype instalatuta daukaten beste pertsonei doain deitzeko
balio du. Gainera mundu guztiko telefono finkoetara eta mugikorretara dei merkeak egin ditzakezue.

Skype web orrian software hau jeitsi dezakezue.

ROADKIL'S UNSTOPPABLE COPIER: CD-DVD DATUAK BERRESKURATU

http://www.roadkil.net/program.php?ProgramID=29


4.2. Recuva: ordenagailutik, argazki kamaratik ezabatutako fitxategiak berreskuratu

Nahi gabe ezabatu badituzu fitxategi batzuk, agian berreskuratu ditzakezu.

Software honekin frogatu


Diskoaren sektore hori gainidatzita ez badago, agian zeozer berreskuratu dezakezu. Oso erreza da, jeitsi recuva, instalatu eta zorte on!

5. Interesgarriak iruditzen zaizkigun zerbitzuak

Webean gero eta zerbitzu gehiago dauzkagu eskuragarri. Hemen dauzkazue interesgarriak iruditzen zaizkigun batzuk.

5.1. Print Whay You Like: inprimatu behar duzuna

Web orri bat inprimatu nahi duzu, baina ez osoa.

Hemen daukazu zerbitzu interesgarri bat:

http://www.printwhatyoulike.com

Sartu hor inprimatu nahi duzun helbidea, eta gero joan ezabatzen behar ez dituzun elementuak: parrafoak, irudiak...

Print what you like logoa

Zergaitik inprimatu dena? Zuk behar duzuna inprimatu!!!

6. Kredituak, lizentzia eta eskerrak

Kredituak eta lizentzia

6.1. Eskertza

Eskuliburu hau zuengana iristea ahalbideratu duen erakundeari gure esker ona adierazi nahi diogu.

6.2. Kredituak eta lizentzia

Eskuliburua egiteko erabili diren baliabideen inguruko informazioa

Eskuliburu hau egiteko software librea erabili da:

 

Egilea: Koro Gabiola.
Data: 2008ko uztailaren 24a
Lizentzia: Creative Commons by-sa/2.0

Komentariorik nahi badezue egin, email bat bidali itxaspe [arroba] gmail [ punto ] com -era

7. Ikastaroari buruzko inkesta

Zure iritzia interesatzen zaigu. Hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko betetzearren

7.1. Ikastaroari buruzko zure komentarioak

Eskertuko genizueke 2 minutuan beteko bazenu gure mini-inkesta.

Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa