Interneterako softwarea
Note: Return to reference manual view.
Software zerrenda bat proposatu nahi dizuegu. Internetetik jeitsi daitekeen softwarea izango da, eta zuen eguneroko lanean baliogarria izango dela pentsatzen dugu.
1. Internet: nabigatzailea, posta elektronikoa...
Internetekin zerikusia daukan software bilduma.
NABIGATZAILEA
- Mozilla Firefox: Gomendatutako nabigatzailea. Euskaraz edo gazteleraz jeitsi dezakezue hemendik http://www.mozilla.com/en-US/firefox/all.html
posta elektroniko - bezeroa
- Mozilla Thunderbird: posta elektronikorako gomendatutako bezeroa. Euskaraz edo erderaz jeitsi dezakezue: http://www.mozilla.com/en-US/thunderbird/all.html
- Beste gomendio bat: Gmail on-line posta elektronikoa. Gmail kontu bat ez badaukazue, hemen daukazue bat sortzeko: Sortu zure Gmail kontua
2. Segurtasuna interneten: antibirusa, suebakia...
Babestu zure ordenagailua internetetik eta beste eraso batzuetatik.
Hurrengo manuala irakurtzea gomendatzen dizuegu: Oinarrizko Segurtasuna Interneten
Antibirusa eta Antispyware (*)
- AVG Free: hemen non deskargatu dezakezuen : AVG Free deskargatu softonic-etik. Azkeneko bertsio honek antibirusa eta antispyware dauka.
Firewall - suebakia (*)
- Zone Alarm Free . Doainiko bertsioa . Oso gomendagarria da eta gazteleraz dago.
(*) Oharra: behin ordenagailua reiniziatzen denean , egiaztatu egin behar da bai Zone Alarm eta bai AVG aktibo geratzen direla.
Beheko aldean eskuinean dagoen tresna-barran, programa horien ikonoa agertu behar dira. Ez bada horrela, Hasierako menuan sartu egin beharko genituzke. Bestela, Zone Alarm batez ere, arazoak eman ditzake. Aktibo ez badago, galderak egiten egongo da behetik, baina ez ditugu ikusiko..... eta gauza asko ezingo dugu egin.