Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Birtualizazioa: XEN teknologia erabiliz zerbitzuak birtualizatu Sarrera Zertarako da birtualizazioa ?
Dokumentu Akzioak

1.2. Zertarako da birtualizazioa ?

Maila bat gorago
Birtualizazioak gaur egun dauzkagun baliabide informatikoak hobeto erabiltzen lagunduko digu

Birtualizazioaren definizio asko daude, eta oso onak gainera. Wikipedian (gazteleraz) definizio hau daukazu birtualizazioa zer den azaltzeko, eta hau XEN zer den azaltzeko. Nik adibide batzuk jarriko ditut birtualizazioa zergatik erabili nahi dugun azaltzeko.

Zerbitzari berri bat erosten duzu

Gaur egun erosten ditugun makinak oso potenteak dira, bai CPU aldetik, bai memoria aldetik. Zerbitzu berri bat jarri behar, eta beldurra izaten dugu produkzioan ditugun zerbitzarietan jartzeko. Beldurra, ez bait dakizu zein izango den beste zerbitzuetan izango dituen eragina.

Kasu hauetan (ahal denean behintzat) inbertsio berri bat egin, eta zerbitzari berria erosten dugu zerbitzu berriarentzat, nahiz eta orain arte genuen zerbitzariak baliabide fisikoak izan zerbitzu berriari ere ondo erantzuteko. Askotan hobe beste makina baten instalatzea, badaezpada ere.

Birtualizazioarekin hau konponduko dugu. Zerbitzari fisiko berdinean zerbitzari birtual desberdinak izango ditugu, eta fisikoki makina berdinean egon arren, logikoki zerbitzari desberdinak izango dira, eta baten konfigurazioak ez du bestean eraginik izango.

Arazoak dituzu zerbitzari gelan fisikoki makina gehiago sartzeko

Agian zerbitzari gelan zerbitzariak instalatzeko daukazun lekua bete egin zaizu, edo zerbitzarien elikadura elektrikoa ematen dizun UPSak ez du nahiko indar zerbitzari guztiei argi indarra ziurtatzeko.

Guri hau gertatu izan zaigu. Lehen bagenituen zerbitzu ez oso astunak emateko zerbitzari lanak egiten zituzten PC batzuk, adibidez:
  • Fax zerbitzaria Hylafax sistemarekin dugu, eta horretarako PC zahar bat genuen modem batekin. PC zaharra zen, ez zuen beste ezertarako balio, lekua kentzen zigun eta berak ere argi indarra jaten zuen.
  • Software lizentzien kontrola eramateko programa berezi bat genuen beste PC batean. Programa honek  beste zerbitzu batzuekin arazoak ematen zigunez, PC xinple batean genuen instalatuta. PC honek ez zuen beste lanik egiten, baina berak ere argi indarra eta lekua behar zituen.
  • Sistemak gero eta konplexuagoak dira, eta guzti hauen jarraipena egitea ez da batere erraza, beraz nagios bat instalatu genuen beste PC zahar batean.
  • eta abar ...

Honelako kasuetan, zerbitzari berri batek potentzia nahikoa izan dezake makina birtual desberdinak sortu eta zerbitzu guzti hauek makina fisiko batean izateko.

Erabilgarritasun handiko sistema bat ezarri nahi duzu

Sistema informatikoak gero eta kritikoagoak dira. Zerbitzu bat ezartzen duzu, eta aurrerantzean ezin da geratu, bestela erabiltzaile/bezero guztiak atzetik dituzu.

Birtualizazioak hemen ere laguntzen digu. Bi XEN zerbitzari (edo gehiago) dauzkazunean, posible duzu makina birtual bat zerbitzari fisiko batetik bestera mugitzea, beraz hardware-ekiko duzun dependentzia ez da hain handia. Zerbitzari fisiko bat apurtzen bada, bestea duzu zerbitzari birtualak martxan jartzeko.

Sistema kritikoen eguneraketak egin behar dituzu, eta ez zara ausartzen


Koldarra ? Ez, koldarra ez, esperientziaduna (batez ere Windows sistemak badira). Ez al zaizu gertatu sistema edo aplikazio bat eguneratzen hasi, arazoren bat izan, eta sistema hankaz gora geratzea ? Ez eguneratu eta ezta ere lehen zegoen moduan, ez bata eta ez bestea, hil egin zaizu.

Honelakotan birtualizazioak produkzioan duzun sistema birtualaren kopia bat egin, eta kopia horrekin jolasteko aukera ematen dizu. Egin beldurrik gabe egin behar dituzun eguneraketak, probatu ea nola dabilen sistema berria, eta dena ondo dagoela ziurtatu duzunean, kopia hau jarri produkzioan. Arazoren bat izan duzula ? Lasai, ez da ezer gertatzen, produkzioan dagoen sistemaren kopia bat zen. Ezabatu kopia hori, egin beste bat, eta saiatu berriro lortu arte.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa