Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Birtualizazioa: XEN teknologia erabiliz zerbitzuak birtualizatu Gure instalazioko adibide batzuk Windows birtualizazioa
Dokumentu Akzioak

2.5. Windows birtualizazioa

Maila bat gorago
Windows sistemak birtualizatzeko

Kasu honetan, XEN barruan Windows makina bat instalatu nahi dugu. Ikusiko dugunez ez da Linux makina birtual bat sortzea bezain azkarra, baina egin daiteke. Bestalde, kontutan izan hau ez dela "parabirtualizazioa" izango, beraz ez da hain efizientea izango.

Bolumena sortu behar da

Horretarako lvcreate komandoa erabiliko dugu. Bere sintaxia hau da
lvcreate -L 40G -n BolumenLogikoarenIzena BolumenTaldearenIzena

Gure kasuan, Windows makinak ezaugarri hauek izango ditu:

  • Izena: XenWinServer01
  • Disko gogorraren neurria: 40 Gb
Beraz, hau izango da bolumena sortzeko erabiliko dugun komandoa:
lv create -L 40G -n xenwiserver01 volgroupxen

Hau egin ondoren, bolumen logikoa formateatu behar dugu. VFAT bezala formateatuko dugu.

mkfs -t vfat /dev/volgroupxen/xenwinserver01


Linux zerbitzari fisikoan X-Window instalatuta izan behar dugu windows zerbitzari birtualak instalatu ahal izateko, ezinbestekoa da Windows instalazioko leihoak ikusi ahal izateko. Hau kontutan izan behar da hasieran Linux zerbitzari fisikoa instalatzen dugunean.

Demagun zerbitzari birtualaren txantiloia hau dela: /etc/xen/xenwinserver01.cfg


Editatu egin beharko genuke eta aldatu: izena, memoria, prozesadoreak.

  • Boot atalean  'd' jarri beharko genuke CDtik arrankatu eta Windows instalazioa egin ahal izateko. Behin instalatu ondoren, 'c' jarriko genuke disko gogorretik arrankatzeko.
  • Disk parametroan dagokion bolumen logikoa jarri behar zaio.

Adibidez:
kernel = '/usr/lib/xen/boot/hvmloader'
builder = 'hvm'
memory = 1024
name = 'xenwinserver01'
vcpus = 1
vif = [ 'type=ioemu, bridge=xenbr0' ]
cdrom = '/dev/sdc0'
boot = 'c'
sdl = 1
vnc = 0
nographic = 1
disk = [ 'phy:/dev/volgroupxen/xenwinserver01,hda,w', 'phy:/dev/loop1,ioemu:hdc:cdrom,r' ]
device_model = '/usr/lib/xen/bin/qemu-dm'


Instalazioarekin jarraituz, Windows instalatzeko CDak behar ditugu. Guk instalazio CDa ISO irudi bihurtu eta windows zerbitzari birtualeko CD irakurgailu birtualean kargatzen dugu. Hau egin ahal izateko libre dagoen loop bat aurkitu behar dugu:

Hau adibidez, okupatuta dago:

root@IMH01XEN01:/etc/xen# losetup /dev/loop1 
/dev/loop1: [0803]:4472839 (/root/InstalazioIrudiak/win2kserver/w2kserver.iso)

Hau aldiz, libre dago:

root@IMH01XEN01:/etc/xen# losetup /dev/loop2 
loop: can't get info on device /dev/loop2: No such device or address

Orain ISO irudia muntatu egin behar dugu zerbitzari birtualak ikusi ahal izateko:

root@IMH01XEN01:/etc/xen# losetup -r /dev/loop2 /root/InstalazioIrudiak/win2003server/SW_CD_Win.iso


Loop hau zerbitzariko txantiloi dokumentuan konfiguratu behar dugu disk parametroan:

disk = [ 'phy:/dev/volgroupxen/xenwinserver2003_01,hda,w', 'phy:/dev/loop2,ioemu:hdc:cdrom,r' ]

Orain Windows instalazioa egin beharko genuke. Barkaidazue, baina zati hori hurrengo adibidean daukat dokumentatuta, Windows XP adibidean, beraz jarraitu hurrengo adibidea irakurtzen   ;-)


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa