2.1.
Gure zerbitzari fisikoa
Maila bat gorago
Gure zerbitzari fisikoaren ezaugarriak
Birtualizaziorako erosi dugun zerbitzariak garrantzi berezia du, bere gainean zerbitzari birtual guztiak izango ditugulako. Hau dela eta, hardware ona erostea merezi du. Gure kasuan Supermicro etxeko zerbitzaria erosi dugu, debian linux-ekin bateragarria den hardwarearekin. Ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Bi prozesadore ditu
- 4 Gb RAM (8 jartzea ez litzateke txarra izango)
- 3Ware kontrolatzailea Raid5 egiteko. 4 disko SATA ditu, bakoitza 500 Gb-ekoa. 3 disko erabiliz Raid5a egiten dugu, eta laugarren diskoa HotSpare moduan konfiguratu dugu. Raid5eko disko bat izorratuko balitz, zuzenean laugarren disko hau Raid-ean sartuko litzateke. Kontrolatzaileak gainera posta elektronikoz abisatzen dizu zerbait gertatzen bada.
Guzti hau, 2.500€-gatik lortu dugu (BEZ barne). Dirua da bai, baina zerbitzari ona da, eta lana egin beharko du.