Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Birtualizazioa: XEN teknologia erabiliz zerbitzuak birtualizatu Gure instalazioko adibide batzuk Debian Linux birtualizazioa
Dokumentu Akzioak

2.3. Debian Linux birtualizazioa

Maila bat gorago
Linux sistemarekin zerbitzari birtualak sortzeko

Kasu honetan, parabirtualizazioa erabiliko dugu.

Zerbitzari fisikoak duen kernela jakin behar dugu makina birtual berria sortu ahal izateko. Horretarako uname komandoa erabiliko dugu

root@IMH01XEN01:~# uname -r
2.6.24-21-xen


Demagun datu baseak izango dituen linux zerbitzari birtual bat sortu nahi dugula. Hauek dira zerbitzari berriaren ezaugarriak:

  • Izena: XenDB
  • Linux distribuzioa: etch
  • Disko gogorraren neurria: 10 Gb
  • Swap neurria: Gb bakarra.


Ondorengo komando honekin makina birtuala sortuko litzateke. Berak sortuko luke bolumen birtuala guk eman diogun balioekin.

root@IMH01XEN01:~# xen-create-image install-method=debootstrap --hostname=XenDB
--dist=etch --lvm=volgroupxen --fs=ext3 --dhcp --kernel=/2.6.24-21-xen
--force --initrd=/boot/initrd.img-2.6.24-21-xen --arch=amd64 --size=10G
--swap=1G


Aukera (kontuz ibili honekin): "--force" parametroa erabiltzen badugu, aurrez izen bereko makina birtuala sortuta egongo balitz, gainidatzi egingo luke.


Orain Xen-eko konfigurazio fitxategi nagusia ukitu behar dugu. Hobe beraz lehenago kopia bat egitea.

cp /etc/xen/xend-config.sxp /etc/xen/xend-config.sxp.backup
nano /etc/xen/xend-config.sxp

Interfazeen kudeaketan, lerro hau aktibatuko dugu:

(network-script network-bridge)  

eta ondoren zerbitzua berrabiarazi:

/etc/init.d/xend restart

Orain konfigurazio fitxategia editatzen dugu:

nano /etc/xen/XenDB.cfg

Hor aldatuko ditugu nahi ditugun parametroak (adibidez swap ...). Ziurtatu kernel parametroan path-a ondo dagoela, gure kasuan:

kernel      = '/boot/vmlinuz-2.6.24-21-xen'

Bukaeran hau sartu, bestela xm console egiterakoan kontsolak ez du funtzionatzen:

extra="console=tty xencons=tty"

Xen kudeatzeko komandoa xm da. Adibidez:

Zerbitzari birtuala kargatzeko:

xm create XenDB.cfg 
xm console XenDB

Zerbitzari birtuala itzaltzeko: 

xm shutdown XenDB

Ez badu erantzuten:

xm destroy XenDB 

Zerbitzari fisikoak arrankatzen duenean zerbitzari birtualak arrankatzea nahi badugu, esteka sinbolikoa egin behar diogu:

ln -s /etc/xen/XenDB.cfg /etc/xen/auto/host.cfg



Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa