3.1.
Makina birtualen kopiak egin
Maila bat gorago
Lan ederra egin dugu Makina birtualaren instalazioa egiten. Demagun orain sortu dugunaren antzerako beste makina birtual bat behar dugula beste zerbaiterako. Prozesu guztia errepikatu beharko dugu ? Ez horixe, orain arte egindako lana aprobetxatuko dugu.
Aurrez egindako instalazioaren kopia bat egingo dugu, eta aurrerantzean antzerako makina birtual bat behar dugunean, aurrez egindako instalazioan oinarrituko gara.
LVM-ak erabiltzen ari garenez, lehenengo makina birtualak erabiltzen duen bolumen logikoaren shapshot (argazkia) bat sortuko dugu.
Klonatu nahi dugun bolumenak duen neurria jakin behar dugu. Gure kasuan 10 GB.
root@IMH01XEN01:~# lvdisplay
--- Logical volume ---
LV Name /dev/volgroupxen/xenwinxp01
VG Name volgroupxen
LV UUID 9U95Sb-SjSS-28cw-0wUG-3rCe-eX81-xHEppQ
LV Write Access read/write
LV Status available
# open 0
LV Size 10,00 GB
Current LE 2560
Segments 1
Allocation inherit
Read ahead sectors 0
Block device 254:8
Tarteko bolumen bat sortuko dugu kopia egin ahal izateko. Bukaeran bolumen hau ezabatu egingo dugu. Bolumenari WindowsArgazkia deituko diogu.
root@IMH01XEN01:~# lvcreate -L 10G -s -n WindowsArgazkia /dev/volgroupxen/xenwinxp01
Logical volume "WindowsArgazkia" created
Makina birtual berriak xenwinxp02 izena izango du, beraz bere bolumen logikoak izango duen izena hau da: /dev/volgroupxen/xenwinxp02
root@IMH01XEN01:~# lvcreate -L 10G -n xenwinxp02 volgroupxen
Logical volume "xenwinxp02" created
Orain snapshot-en dugun argazkia, sortu berri dugun bolumenean kopiatuko dugu. Denbora behar du, baina bukatzen denean dena kopiatuta izango dugu.
root@IMH01XEN01:~# dd if=/dev/volgroupxen/WindowsArgazkia of=/dev/volgroupxen/xenwinxp02
20971520+0 records in
20971520+0 records out
10737418240 bytes (11 GB) copied, 1070,87 s, 10,0 MB/s
Snapshot-etik beste LVM batera kopiatu beharrean irudia ISO fitxategi batera kopiatu nahi badugu, komandoa hau izango litzateke.
root@IMH01XEN01:~# dd if=/dev/volgroupxen/WindowsArgazkia of=/home/pedro/xenwinxp02.img
20971520+0 records in
20971520+0 records out
10737418240 bytes (11 GB) copied, 387,568 s, 27,7 MB/s
Hau egin ondoren gogoan izan bitartean erabili dugun snapshot hori ezabatzea:
root@IMH01XEN01:~# lvremove /dev/volgroupxen/WindowsArgazkia
Do you really want to remove active logical volume "WindowsArgazkia"? [y/n]: y
Logical volume "WindowsArgazkia" successfully removed
Egin dugunarekin makina birtual berriaren diskoa klonatu dugu. Zer falta zaigu ? Ba makina birtual berrirako XEN konfigurazio fitxategia sortzea. Horretarako, jatorrizko makinaren konfigurazio fitxategiaren kopia bat egingo dugu:
root@IMH01XEN01:/etc/xen# cp xenwinxp01.cfg xenwinxp02.cfg
Ondoren fitxategia editatu, eta erreferentziak ondo jarri:
root@IMH01XEN01:/etc/xen# cat xenwinxp02.cfg
kernel = '/usr/lib/xen/boot/hvmloader'
builder = 'hvm'
memory = 512
name = 'xenwinxp02'
vcpus = 1
vif = [ 'type=ioemu, bridge=xenbr0' ]
# cdrom = '/dev/sdc0'
# boot on floppy (a), hard disk (c) or CD-ROM (d)
# default: hard disk, cd-rom, floppy
boot='d'
sdl = 1
vnc = 0
# nographic=1 Makina martxan jartzerakoan leihoak ez abiarazteko
# eta horrela kontsolatik abiarazi ahal izango dugu
nographic = 1
disk = [ 'phy:/dev/volgroupxen/xenwinxp02,hda,w','phy:/dev/loop1,ioemu:hdc:cdrom,r']
device_model = '/usr/lib/xen/bin/qemu-dm'
usbdevice='tablet'
Orain makina birtuala martxan jarriko dugu:
root@IMH01XEN01:/etc/xen# xm create xenwinxp02.cfg
Using config file "./xenwinxp02.cfg".
Started domain xenwinxp02
Kontutan izan makina honek DHCP bidez hartuko duela IP helbidea, beraz DCHP zerbitzuak zein IP ematen dion begiratu, eta bere MAC helbidea erabiliz IP finko bat konfiguratuko diogu.
Azkenik, kontutan izan Windows birtual hau beste baten klona dela, beraz Windows birtual barruan PCaren izena aldatu egin behar dugu, jatorrizkoaren izen berdina baitauka, eta honek arazoak emango lituzke Windows sarean.
Hau ondo egiteko:
- PCaren Izena aldatu eta Dominiotik atera (Workgroup taldean sartuz).
- Berrabiarazi eta PCaren administratzaile lokalarekin sartu.
- Berriro dominioan sartu eta berrabiarazi (berriro ere).
Arazorik egon ez bada, Windows birtualaren klon birtuala erabiltzeko moduan zaude.