Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Birtualizazioa: XEN teknologia erabiliz zerbitzuak birtualizatu Aukera aurreratuak Linux zerbitzari fisiko bat birtual bihurtu
Dokumentu Akzioak

3.3. Linux zerbitzari fisiko bat birtual bihurtu

Maila bat gorago
Linuxekin duzun zerbitzari zahar hori birtualizatzeko

Demagun aspalditik instalatuta eta martxan duzun linux zerbitzari bat birtualizatu nahi duzula, baina arazoak dituzu zerbitzari horrek duen guztia berriro eskuz instalatzeko.

Aukera bat zerbitzari fisikoa birtualizatzea izan daiteke. Nik horretarako Virt-P2V tresna erabili dut, eta bat ere arazorik gabe hiru zerbitzari zahar XEN-era klonatu ditut.

Virt-P2V "Live CD" bat da, eta hau da egin beharreko guztia:

  • Klonatu nahi duzun zerbitzarian CD-a sartu eta berrabiarazi.
  • aterako zaizun menuan zure XEN zerbitzariaren IP helbidea sartu, ssh konexioa konfiguratu (erabiltzailea eta pasahitza) eta sortuko duen irudia XEN zerbitzarian non utzi behar duen esan (karpeta),
  • kafetxo bat hartuz zain egon ssh bidez sistema klonatu arte. Bueno, denbora dexente beharko duenez, hobe kafe hori hartu eta lanean jarraitzea, seguru baduzula eta beste zereginik.   ;-)

Ikusten duzuen moduan, oso erraza da.

Prozesu osoa bukatu ondoren, konfiguratu diozun XEN zerbitzariko karpetan bi fitxategi utziko dizkizu:

  • Irudi bat IMG formatuan
  • Konfigurazio xml bat.

Nik IMG irudia bakarrik erabiltzen det, eta sortu duen konfigurazio xml-a ezabatu egiten det. Lehen ikusi ditugun adibideak erabiliz, nik neuk sortzen det konfigurazio berri bat irudi hori XEN barruan erabiltzeko.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa