Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez VOIPen aurkezpena
Dokumentu Akzioak

VOIPen aurkezpena

Note: Return to reference manual view.

Eskuliburu txiki bat da, erabiltzaileei VoIP aurkezteko. Kontzeptu hauek ikusiko dira, besteak beste: VoIP hornitzaileak, softphone, telefonoko gastuak murrizteko zer egin…

1. Zer da VoIP?

VoIPi buruz hitz egiten dugunean, zeri buruz ari garen ikusiko dugu.

Casco con microfonoHemen dugu gure lagun handia den Wikipediatik ateratako definizioa: Interneten bidez ahotsa bideratzen duten baliabideen multzoa da VoIP; horretarako, IP (Internet Protocol) protokoloa erabiltzen du. Horrek esan nahi du ahotsa paketeetan bidaltzen dela, formatu digitalean, telefonoak bakarrik erabil ditzakeen zirkuituen bidez bidali beharrean (formatu digitalean edo analogikoan); esaterako, telefonia-konpainia arrunt batek edo PSTN (akronimoa: Public Switched Telephone Network, Telefono-sare konmutatu publikoa) sare batek egin ohi duen moduan.

Ez gaitezen beldurtu. Ea horrela hobeto ulertzen dugun: VoIPek banda zabaleko konexioa edo Interneteko konexioa erabiltzen du, Internet bidez doako nahiz ordaindutako deiak egiteko. VoIP siglak Ahotsa Internet bidezko protokoloaren bitartez adierazten du ingelesez, eta Internet bidez elkarrizketak bideratzeko erabiltzen den teknologia da.

VoIPen hasiera zaila izan bazen ere, badirudi teknologia behar beste aurreratu dela, VoIP komunikazioetan kalitate ona eskaintzeko.

Zer behar dugu VoIP erabiltzeko? Dagoeneko ia gehienok etxean ditugun oinarrizko elementu hauek behar dira: soinu-txartela, mikrofonoa eta bozgorailuak, eta Interneteko konexioa. Aukera gehiago ere badira: egokigailuak dituzten telefono analogikoak, IP telefonoak eta Wifi telefonoak, besteak beste.VoIP bidez, hiru dei mota hauek egin daitezke:


2 teléfonos en comunicación

Llamada de ordenador a teléfono
  • Telefonotik telefonora

2. Ordenagailutik ordenagailura

Aukerarik ekonomikoena da, doakoa baita.

Llamada de Pc a Pc

Zenbait programaren bidez, doako deiak egin ditzakegu ordenagailu batetik beste ordenagailu batera.

Hauek dira horietako programa batzuk: Skype, netmeeting eta berehalako mezularitzako beste programa batzuk.

Eredu horrek desabantaila batzuk ditu:

  • Deia egiten duenak eta deia hartzen duenak ordenagailuaren aurrean eta Internetera konektatuta egon behar dute aldi berean.
  • Software bera edo software bateragarriak instalatuta izan behar dituzte.
Entzuteko/hitz egiteko aukera bat baino gehiago daude:Telefono skype
  • Mikrofonodun kaskoak.
  • Ordenagailuaren USB sarreran konektatzeko telefonoa.
  • ATA erabiltzea (telefono analogikoaren egokigailua), telefono konbentzional bat ordenagailura konektatzeko.

Horrela, bulegoko edo haririk gabeko telefono bat izan dezakegu etxean, Internet bidez deiak egiteko konektatuta (eta dei arruntak ere egin daitezke). Are gehiago, jada ez dugu ordenagailuaren aurrean egon beharrik; izan ere, IP telefonoek WiFi (sakelako telefonoaren itxura dute) haririk gabeko edozein sargune erabil dezakete Internet bidez deiak egiteko.


3. Ordenagailutik telefonora deiak

Aurretiaz aipatu dugun moduan, ordenagailutik ordenagailura egiten diren deien desabantailetako bat deia egiteko unean hartzaileak ere konektatuta egon behar duela da.

Llamada de ordenador a teléfono

Gerta liteke hartzaileak ordenagailurik ez izatea, edota beti piztuta edo Internetera konektatuta ez izatea.

Zer egin dezakegu horrelakoetan?

Telefono arruntera –sakelakoa nahiz finkoa– deitzeko erabil dezakegu IP telefonoa.

Kasu horietan, deiak ez dira doakoak izango, deia IP saretik irten eta azken zatian telefono-operadoreen lineetatik igarotzen baita. Hala ere, deiak merkeagoak dira; batez ere, atzerrira egindako deiak. Era horretako deietan diru asko aurrez daiteke (kontuan izan behar da zer herrialdetara deitzen den eta zer VoIP zerbitzuren hornitzaile-konpainia aukeratzen den).

Gure ordenagailuetatik telefonoetara deitzeko aukera ugari daude; guk horietako bi aurkeztuko dizkizuegu:  Telefono Skype

  • Skype: Doako programa da. Skypeko erabiltzaileen artean egindako deiak doakoak dira, eta, gainera, aukera dago telefono arrunt finko eta sakelako telefonoetara dei nazionalak zein nazioartekoak egiteko, bai eta SMSak  prezio onean bidaltzekoa ere.
  • Softphone edo IP telefonoa, IP hornitzaile baten kontua konfiguratua duena: Kontu bat ireki behar dugu VoIP zerbitzuen hornitzaile batean (sarenet, altecom...), eta kontu horrekin softphonea edo IP telefonoa konfiguratuko dugu. Konfigurazio horren ondotik, telefonoetara egingo ditugun dei guztiak kontu horrekin ordainduko ditugu.
Eskuliburuan, Skype nola erabiltzen den ikusiko dugu, bai eta VoIP hornitzaile batean kontua nola ireki eta softphone nola konfiguratu ere.

Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa