Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez VoIP terminalak: software eta hardware
Dokumentu Akzioak

VoIP terminalak: software eta hardware

Note: Return to reference manual view.

Eskuliburu txiki bat da, erabiltzaileei VoIP aurkezteko. Kontzeptu hauek ikusiko dira, besteak beste: VoIP hornitzaileak, softphone, telefonoko gastuak murrizteko zer egin…

1. Software bidezko telefonoak: softphoneak

Ikus dezagun zer den softphonea eta zer eskaintzen digun.

Aurreko ataletan, VoIP erabiltzeko zenbait aukera aipatu ditugu.

Softphonea software bidezko telefono bat da: ohiko telefono fisikoaren ordez, ordenagailuan software jakin bat instalatuko dugu, telefono baten lana egiteko.

softphone batzukGaur egun, softphone ugari daude merkatuan:

Eskuliburu honetan, X-lite free erabiliko dugu, sarenet izeneko VoIP hornitzailean irekiko dugun kontu batean konfiguratuta (sarevoz deritzon zerbizua)

2. VoIP terminaletarako hardwarea: VoIP fisikoetarako telefonoak

Fisikoki, telefono arrunten antzekoak dira, baina VoIPerako. Funtzionalitate handiagoa emateaz gain, aldaketa ez zaigu hain bortitza egiten.

Merkatuan, hardware bidezko IP telefono ugari daude. Eta badira WIFI bidez konektatzen diren haririk gabeko batzuk ere.

IP Telefono hardware

VoIP bidez deitzeko, telefono analogiko arruntak ere erabil ditzakegu; izan ere, telefono horiek IP tresna bihurtzen dira ATA baten bidez (tresna txiki batzuk dira, eta telefono analogiko/RDSI bat VOIP sare batera konektatzeko aukera ematen dute).


ATA



Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa