2.1.
Zer da Skype?
Maila bat gorago
Hona hemen Skype softwareari buruzko azalpen batzuk. Skypen bidez zer egin daitekeen ikusiko dugu.
Skype programa sinplea da, berehalako mezularitzako programen
antzekoa (izan ere, xede horretarako ere erabil daiteke). Skypen bidez,
munduko edozein lekutara dei dezakegu doan; hau da, ordenagailutik
ordenagailura hitz egiten dezakegu Skypeko beste erabiltzaile batekin.
Komunikazioaren kalitatea oso ona da, eta, IPren bidezko ahotsen beste
zerbitzu batzuekin alderatuta (telefonoa Internet bidez), ez du
arazorik sortzen ez instalatzean, ez eta modem/router edo suebakien
atakekin ere. Skypek aldibereko elkarrizketak (txatak) egiteko aukera
ematen du, baita bideoa erabilita ere.
Telefono arruntetara deitu eta SMSak bidali
Ordenagailutik ordenagailurako komunikazioa ez da Skyperen funtzio bakarra; horrez gain, aukera ematen du telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara oso prezio onean deitzeko, bai eta SMSak bidaltzeko ere. Horretarako, gure Skypeko kontuan dirua sartu behar dugu.Desabantailak: protokolo itxia da.
Skype erabili ahal izateko baldintzak
- Interneteko banda zabaleko konexioa: komunikazioa arina izan dadin. Garai batean erabilitako modemekin ere probatu dugu, eta funtzionatu, funtzionatzen zuen, baina ez banda zabalarekin bezain ondo.
- Skype programa instalatzea Instalar el programa Skype : nondik deskargatu eta nola instalatu ikasiko dugu.
- Entzungailuak eta mikrofonoa. Edozein motatako entzungailuak eta mikrofonoa erabil daitezke, nahiz eta alde handia egon modelo batetik bestera,
Entzungailuak eta mikrofonoa erabili ordez, USB telefonoak edo WIFI telefonoak erabil daitezke Skypeko kontura konektatzeko.