Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez Skype SMSak sakelako telefonoetara bidaltzea
Dokumentu Akzioak

2.7. SMSak sakelako telefonoetara bidaltzea

Maila bat gorago
Skypetik SMSak ere bidal ditzakegu, bai gure kontaktuei bai edozein sakelako telefonotara.

Skypeko kreditua erosi badugu, telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deiak egiteaz gain, beste gauza asko ere egin ditzakegu.

Sakelako telefonoaren bidez mezu bat bidaltzea nahiko neketsua da, ezta? Askoz errazagoa da teklatuarekin idaztea... Eta Skypekin egin dezakegu:

  • Erraza da: aukeratu mezua nori bidali nahi diogun, idatzi mezua eta egin klik bidali botoian.
  • Merkea da: hona hemen mezuak bidaltzeagatiko prezioa (kontuan hartu behar dugu zer herrialdetakoa den mezua hartuko duen sakelako telefonoa): SMSen tarifak. . Adibidez, gaur egun, Dominikar Errepublikara mezu bat bidaltzeak 0.205 € balio du. Oso merkea da, ez al duzue uste? Gaur gauean bertan mezu batzuk bidaliko dizkiegu hango lagun batzuei. Espainiako sakelako telefono batera SMS bat bidali nahi izanez gero, 0.133 € ordaindu behar dugu. Aurretik, zuen telefono-konpainiatik sakelako telefonoetara SMS bat bidaltzeak zenbat balio duen jakin behar da; adibidez, guk Yoigo konpainia dugu, eta Espainiara Yoigoren bidez mezu bat bidaltzea Skyperen bidez bidaltzea baino merkeagoa da. Beraz, erne ibili: telefonoa erabiltzeagatik zenbat ordaintzen dugun jakin behar dugu eta Skyperen bidez egitea errentagarria izango ote den aztertu. Ados?
  • Gure sakelako telefono-zenbakia ager daiteke mezuaren igorle gisa: gure sakelako telefono-zenbakia identifikatzeko, Skypeko kontua konfiguratu behar dugu.
Honela bidaltzen da mezu bat Skype-n Menuan: Herramientas: Enviar Mensaje SMS
Pantalla de envío de SMSs
Mezua nori bidali nahi diogun aukeratuko dugu. Hartzailea gure helbide-liburuan sartutako kontaktu bat izan daiteke, edota unean bertan beheko gelaxkan idazten dugun sakelako telefono baten zenbakia:
zeini bidali aukeratzen dugu

Gero, bidali nahi dugun mezua idatziko dugu behean. Idatzi ahala, oraindik zenbat karaktere idatz ditzakegun adierazten digu (chars left). Karaktere kopuru hori gainditzen badugu, berdin-berdin bidaliko digu, baina 2 SMS kobratuko digu.

Gainera, mezua bidaltzeak zenbat balio duen adieraziko digu. Hain zuzen ere, oraintxe bidali dugu mezu bat Dominikar Errepublikara, proba egiteko, eta tarifan jartzen duena baino askoz gutxiago ordaindu dugu: 0.090 €. Ez dago batere gaizki, ezta?

idazten dugu mezua
Mezua idatzi eta gero, sakatu Enviar SMS.
Bidaltzeko esaten diogu
Bidali ondoren, mezu hau agertzen da: "Enviado: Data eta ordua". Bidaltzen ez bada ere, leku berean adieraziko da
Mezua bidali den hala ez esaten digu

Skype nola konfiguratu, SMSak bidaltzean gure sakelako telefonotik bidali bagenitu bezala agertzeko

Besterik adierazi ezean, kontaktu bati SMS bat bidaltzean, mezua bidali diona "Nuestro_Usuario_de_Skype" erabiltzailea izan dela azalduko zaio. Baina, horrela, ezingo digute erantzun.

Mezua hartzen duenak gure sakelako telefonora erantzutea nahi badugu, Skype konfiguratu behar dugu; eta horrela, SMS bat bidaltzen dugunean mezu hori gure telefonotik bidali dela azalduko zaio.

Horretarako, sartu hona Menú de Skype: Herramientas: Opciones

Herramientas: Opciones aukera aukeratzen dugu
Chats y SMS: Ajustes de SMS. Hortxe jartzen du, besterik adierazi ezean, erabiltzaileek ezingo dutela SMS bidez erantzun. Aukera hori aldatzeko, sakatu Registrar nuestro número de móvil
SMSn aukerak ikusten ditugu

Aldaketa hori egitea 2 SMS bidaltzea beste kobratzen dutela jakitea komeni da.

Lehendabizi, jarri gure sakelako telefono-zenbakia "Envía un código de verificación a tu número móvil" gelaxkan eta gero eman Enviar. Berehala, mezua iritsiko zaigu sakelakora, aldaketa egiteko kode batekin. Kode hori sartu behar duzu "Introduce el código que has recibido y clica Verificar" atalean.

SMS-ak nere sakeleko telefonoarekin irtetzeko esaten diogu

Aldaketa hori aktibatuta izateko, 24 ordu behar dira, gutxi gorabehera. Gero, beste mezu bat iritsiko zaigu sakelakora, eta aldaketa aktibatu dela adieraziko digu.

Ondoren, “Ajustes de SMS´s” atalean, gure SMSak jasotzen dituztenek zuzenean gure sakelakora erantzun dezaketela irakur dezakegu.

SMS-ak nere sakeleko telefonoarekin irtetzeko esaten diogu
Aldaketa egin da. Beraz, nahi beste SMS bidal ditzakegu erosotasun osoz eta prezio onean.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa