Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez Skype SkypeOut: telefono arruntetara deitzea
Dokumentu Akzioak

2.6. SkypeOut: telefono arruntetara deitzea

Maila bat gorago
SkypeOut: Skyperen beste zerbitzu bat da eta, beste funtzio batzuen artean, telefono arruntetara deiak merke-merke egiteko aukera ematen du..

Batzuetan ez dugu jakiten hartzailea (deia hartu behar duen erabiltzailea) ordenagailuaren aurrean dagoen eta Skype irekita duen edo ez. Halakoetan, aukera bat SkypeOut zerbitzua kontratatzea da; eta haren bidez, telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara merke-merke deitzeko aukera dago.

Interesgarria izan daiteke Skypek telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deitzeko eskaintzen dituen tarifei atalari erreparatzea. Hala, zer herrialdetara deitzen dugun gehien kontuan izanik eta sakelako telefonoaren edo telefono finkoaren gure operadoreen tarifak jakinda (Movistar, Telefonica, Euskaltel, Yoigo, Vodafone... ), Skype errentagarria den edo ez ikusiko dugu, eta Skyperen bidez zer motatako deiak egin erabakiko.

Duela aste gutxiko adibide bat aipatuko dugu. Bidaia bat egin genuen Dominikar Errepublikara eta hotelean Wifi zegoela konturatu ginen. Gure ordenagailu eramangarrian Skype instalatuta genuenez, ia dei guztiak Skyperen bidez egin genituen. Oso merke atera zitzaigun: batez ere, telefono finkoetara deitzen genuen, 0.02 €/minutu ordainduta. Hemen duzu edonondik Espainiara deitzeko prezioen zerrenda:

Nora deitu: prezioa minutuko
EUR (BEZ gabe) EUR (BEZ gabe)

Espainia

€ 0.017 € 0.020
Espainia - Bartzelona € 0.017 € 0.020
Espainia - Madril € 0.017 € 0.020
Espainia - Sakelekoa € 0.220 € 0.253
Espainia - Sakelekoa - Orange € 0.220 € 0.253

Deien kalitatea konektatuta gauden Interneteko linearen araberakoa izango da beti. Baina, gaur egun, ez du arazo handirik ematen horrek.

Nola deitu behar dugu telefono batera Skypetik?

Lehenbizi, Skypeko kontuan dirua (saldoa) izan behar dugu. Dirurik izan ezean (lehenengo deia doakoa izan ohi da, probakoa; gainerakoak ordaindu egin behar dira), Skypeko saldoa erosi beharko dugu.
Kontuan dirua sartu ondoren, erabiltzen hasteko prest egongo da.

Behin baino gehiago deituko diogun norbaitekin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide-liburuan kontaktu gisa sartzea komeni da. Horretarako, kontaktuen fitxan, sakatu Añadir botoian:

Gehitu telefono bat

Ematen dizkigun aukeretatik, aukeratu Añade un número telefónico as SkypeOut contact; eta sartu telefono finkoko edo sakelako telefonoko zenbakia.

Kontaktu bezela gehitzen dugu telefono bat

Idatzi identifikatzeko izen bat, eta jarri haren telefono-zenbakia. Atzerriko zenbakia bada, gogoan izan herrialdearen aurrezenbakia sartu behar dela.

Izena eta zenbakia jartzen dugu

Gure kontaktuen zerrendan izango dugu sartu berri dugun kontaktua; alboan telefonotxo baten irudia izango du, telefonoko kontaktua dela (eta ez Skypekoa) adierazteko. Kurtsorea gainean jarri eta deitzeko botoian klik eginez (telefonoa zirkulu berde batean), guk nahi dugun telefonora dei egingo dugu.

Gehituta dago, deitzen diogu

Sarritan deitzen ez dugun telefono batera dei jakin bat egin behar badugu, eta gure kontaktuen zerrendan gehitu nahi ez badugu, telefono-zenbakira dei dezakegu, besterik gabe. Beheko gelaxkan sartuko dugu telefono-zenbakia eta deitzeko botoiari emango diogu:

Deitzeko botoia

Deia hasi da

Deitzen hasiko da:

Deia mozteko botoia

Deia bertan behera uzteko, Deia esekitzeko botoiari sakatu behar zaio.

Boton de colgar: telefono blanco en un círculo rojo

Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa