2.3.
Skypeko zerrendan kontaktu berri bat gehitzea edo bilatzea
Maila bat gorago
Kontaktuen zerrendara Skype kontaktu bat gehitzea
Skypeko kontua sortzen dugunean, kontaktu bakarra agertzen zaigu: "Llamada de Prueba Skype". Ziur asko, Skype erabiltzen duten lagun edo ezagun ugari izango ditugu, eta haiei dei egiteko irrikaz egongo gara.
Gehitu nahi dugun pertsonaren erabiltzaile-izena zein den baldin badakigu, egin klik kontaktuen fitxako Añadir Contacto Skype aukeran:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Eta eskaera iritsiko zaio:
![]() |
- +: baimena ematen digula adierazten du, eta gu ere bere kontaktuen zerrendan gehitu gaituela.
- v: bera gure zerrendan gehitzeko baimena ematen digula, baina gure izena bere kontaktuen zerrendan gehitu gabe.
- -: ez du baimena ematen gure kontaktuen zerrendan gehitzeko.
Eta prest gaude gure kontaktuari deitzeko:
Erabiltzaile bat bilatzea
Zehatz-mehatz zer erabiltzaile-izen duen ez dakigunean, bilaketaren aukerari hauta dezakegu.

Hemen, bilaketa egiteko parametro gehiago ditugu.

Skypek guk jarritako baldintzak betetzen dituzten eta sisteman izena emanda dauden erabiltzaileak erakutsiko dizkigu.
Hortik aurrera, erabiltzaileak gehitzeko prozesua Añadir Contacto a la lista de contactos atalean azaldutakoaren oso antzekoa da.s




