Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez Skype Skype programa nola instalatu eta nola erabili
Dokumentu Akzioak

2.2. Skype programa nola instalatu eta nola erabili

Maila bat gorago
Programa deskargatu eta oinarrizko nozioak irakurriko ditugu.

Skype deskargatzea eta instalatzea

Programa deskargatzeko, Skype web-orrian sartuko gara lehenbizi.

Skyperen web-orrian, sakatu Descargar aukerari.

Skype deskargatu web-etik

Deskargatzeko beste web-orri batera eraman gaitu. Deskarga sistema eragilearen araberakoa izango da. Egin klik Descargar ahora aukeran (eskuliburua egin den unean, Skyperen bertsioa 3.8 bertsioa da).

3.8 bertsioa deskargatu

Deskargatzeko agindua eman ondoren, Guardar el fichero aukera azaltzen da. Gordetzeko esango diogu ("Gorde fitxategia" ageri da irudian).

Gorde fitxategia

Eta fitxategia deskargatzen hasiko da:

Fitxategiaren deskargaren progresua

Deskargatu ondoren, fitxategia deskargatu den lekura joan eta exekutatu egingo dugu. Orduan hasten da, berez, instalazioa.

Agian, deskargatu dugun fitxategia exekutagarria dela eta birusa izan daitekeela adieraziko digu. Eman instalazioarekin jarraitzeko botoiari.

Abisatzen digu birusa izan daitekeela

Gero, instalazio-fitxategia exekutatzeko aginduko diogu:

Exekutatzea aukeratzen dugu

Eta instalatzen hasiko da. Aukeratu hizkuntza (gaztelania) eta adierazi Skyperen Azken erabiltzailearen lizentzia-akordioa eta Skyperen Pribatutasun-aitorpena irakurri dituzula (zuk zeuk erabaki behar duzu irakurriko dituzun ala ez, baina komeni da irakurtzea); ondoren, eman instalatzeko agindua.

Kontratua onartzen dugu

Instalatzeko prozesua martxan hasiko da.

Instalazioa hasten da

Amaitutakoan, programa martxan izango dugu. Erabiltzaile-izena eta pasahitza idazteko eskatuko dizkigu. Aurretiaz sortuta badugu, idatzi egingo dugu. Bestela, berria sortu beharko dugu:

Ez daukagu erabiltzailea esango diogu

Kontu berri bat sortzeko, aukeratu erabiltzaile-izen bat eta pasahitza, eta onartu berriz Skyperen Azken erabiltzailearen Lizentzia, Skyperen Zerbitzu-baldintzak eta Skyperen Pribatutasun-politika:

Gure kontua sortzen

Gure posta elektronikoa eta datu pertsonal batzuk ere eskatuko dizkigu. Ordenagailua piztean Skype automatikoki abian jartzea nahi izanez gero, aukeratu INICIAR SESIÓN CON ESTE USUARIO AUTOMÁTICAMENTE (hau ez aukeratu inoiz zuen ordenagailuan ez bazaudete. Hala eginez gero, ordenagailu hartan sartzen den edozeinek erabil dezake zuen kontua, zuen erabiltzaile-izena eta pasahitza jakiteko beharrik gabe).

Kontua sortzen ari gera

Kontua sortzen hasten da.

Kontua sortuta Skypen

Sistemak denbora behar du sartutako datuak okerrak ez direla egiaztatzeko (adibidez, izen bereko beste erabiltzaile bat dagoen ala ez jakiteko). Datuak egiaztatu ondoren, Skyperen hasierako pantaila azalduko zaigu. Skype abian jartzen den bakoitzean, hasierako gida agertzerik nahi ez badugu, egin klik NO MOSTRAR ESTE ASISTENTE AL INICIO botoian.

Skype-ko hasierako mezua

Skype erabiltzen has gaitezke.

Skype-ko hasierako pantaila

Lehendabizi, probatzeko dei bat egin beharko genuke. Bertan dugu “Llamada de prueba Skype” deritzon kontaktua. Horren bidez, soinua ondo konfiguratuta dagoen ala ez egiaztatu dezakegu.

Erabiltzaileak gehitzea eta telefonoetara dei egin ahal izatea besterik ez zaigu faltako.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa