Skype
Note: Return to reference manual view.
1. Zer da Skype?
Skype programa sinplea da, berehalako mezularitzako programen
antzekoa (izan ere, xede horretarako ere erabil daiteke). Skypen bidez,
munduko edozein lekutara dei dezakegu doan; hau da, ordenagailutik
ordenagailura hitz egiten dezakegu Skypeko beste erabiltzaile batekin.
Komunikazioaren kalitatea oso ona da, eta, IPren bidezko ahotsen beste
zerbitzu batzuekin alderatuta (telefonoa Internet bidez), ez du
arazorik sortzen ez instalatzean, ez eta modem/router edo suebakien
atakekin ere. Skypek aldibereko elkarrizketak (txatak) egiteko aukera
ematen du, baita bideoa erabilita ere.
Telefono arruntetara deitu eta SMSak bidali
Ordenagailutik ordenagailurako komunikazioa ez da Skyperen funtzio bakarra; horrez gain, aukera ematen du telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara oso prezio onean deitzeko, bai eta SMSak bidaltzeko ere. Horretarako, gure Skypeko kontuan dirua sartu behar dugu.Desabantailak: protokolo itxia da.
Skype erabili ahal izateko baldintzak
- Interneteko banda zabaleko konexioa: komunikazioa arina izan dadin. Garai batean erabilitako modemekin ere probatu dugu, eta funtzionatu, funtzionatzen zuen, baina ez banda zabalarekin bezain ondo.
- Skype programa instalatzea Instalar el programa Skype : nondik deskargatu eta nola instalatu ikasiko dugu.
- Entzungailuak eta mikrofonoa. Edozein motatako entzungailuak eta mikrofonoa erabil daitezke, nahiz eta alde handia egon modelo batetik bestera,
Entzungailuak eta mikrofonoa erabili ordez, USB telefonoak edo WIFI telefonoak erabil daitezke Skypeko kontura konektatzeko.
2. Skype programa nola instalatu eta nola erabili
Skype deskargatzea eta instalatzea
Programa deskargatzeko, Skype web-orrian sartuko gara lehenbizi.
|
|
Deskargatzeko beste web-orri batera eraman gaitu. Deskarga sistema eragilearen araberakoa izango da. Egin klik Descargar ahora aukeran (eskuliburua egin den unean, Skyperen bertsioa 3.8 bertsioa da).
|
|
![]() |
Eta fitxategia deskargatzen hasiko da:
![]() |
Deskargatu ondoren, fitxategia deskargatu den lekura joan eta exekutatu egingo dugu. Orduan hasten da, berez, instalazioa.
Agian, deskargatu dugun fitxategia exekutagarria dela eta birusa izan daitekeela adieraziko digu. Eman instalazioarekin jarraitzeko botoiari.
![]() |
Gero, instalazio-fitxategia exekutatzeko aginduko diogu:
![]() |
Eta instalatzen hasiko da. Aukeratu hizkuntza (gaztelania) eta adierazi Skyperen Azken erabiltzailearen lizentzia-akordioa eta Skyperen Pribatutasun-aitorpena irakurri dituzula (zuk zeuk erabaki behar duzu irakurriko dituzun ala ez, baina komeni da irakurtzea); ondoren, eman instalatzeko agindua.
![]() |
Instalatzeko prozesua martxan hasiko da.
![]() |
Amaitutakoan, programa martxan izango dugu. Erabiltzaile-izena eta pasahitza idazteko eskatuko dizkigu. Aurretiaz sortuta badugu, idatzi egingo dugu. Bestela, berria sortu beharko dugu:
![]() |
Kontu berri bat sortzeko, aukeratu erabiltzaile-izen bat eta pasahitza, eta onartu berriz Skyperen Azken erabiltzailearen Lizentzia, Skyperen Zerbitzu-baldintzak eta Skyperen Pribatutasun-politika:
![]() |
Gure posta elektronikoa eta datu pertsonal batzuk ere eskatuko dizkigu. Ordenagailua piztean Skype automatikoki abian jartzea nahi izanez gero, aukeratu INICIAR SESIÓN CON ESTE USUARIO AUTOMÁTICAMENTE (hau ez aukeratu inoiz zuen ordenagailuan ez bazaudete. Hala eginez gero, ordenagailu hartan sartzen den edozeinek erabil dezake zuen kontua, zuen erabiltzaile-izena eta pasahitza jakiteko beharrik gabe).
![]() |
Kontua sortzen hasten da.
![]() |
Sistemak denbora behar du sartutako datuak okerrak ez direla egiaztatzeko (adibidez, izen bereko beste erabiltzaile bat dagoen ala ez jakiteko). Datuak egiaztatu ondoren, Skyperen hasierako pantaila azalduko zaigu. Skype abian jartzen den bakoitzean, hasierako gida agertzerik nahi ez badugu, egin klik NO MOSTRAR ESTE ASISTENTE AL INICIO botoian.
![]() |
Skype erabiltzen has gaitezke.
![]() |
Lehendabizi, probatzeko dei bat egin beharko genuke. Bertan dugu “Llamada de prueba Skype” deritzon kontaktua. Horren bidez, soinua ondo konfiguratuta dagoen ala ez egiaztatu dezakegu.
Erabiltzaileak gehitzea eta telefonoetara dei egin ahal izatea besterik ez zaigu faltako.
3. Skypeko zerrendan kontaktu berri bat gehitzea edo bilatzea
Kontaktuen zerrendara Skype kontaktu bat gehitzea
Skypeko kontua sortzen dugunean, kontaktu bakarra agertzen zaigu: "Llamada de Prueba Skype". Ziur asko, Skype erabiltzen duten lagun edo ezagun ugari izango ditugu, eta haiei dei egiteko irrikaz egongo gara.
Gehitu nahi dugun pertsonaren erabiltzaile-izena zein den baldin badakigu, egin klik kontaktuen fitxako Añadir Contacto Skype aukeran:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Eta eskaera iritsiko zaio:
![]() |
- +: baimena ematen digula adierazten du, eta gu ere bere kontaktuen zerrendan gehitu gaituela.
- v: bera gure zerrendan gehitzeko baimena ematen digula, baina gure izena bere kontaktuen zerrendan gehitu gabe.
- -: ez du baimena ematen gure kontaktuen zerrendan gehitzeko.
Eta prest gaude gure kontaktuari deitzeko:
Erabiltzaile bat bilatzea
Zehatz-mehatz zer erabiltzaile-izen duen ez dakigunean, bilaketaren aukerari hauta dezakegu.

Hemen, bilaketa egiteko parametro gehiago ditugu.

Skypek guk jarritako baldintzak betetzen dituzten eta sisteman izena emanda dauden erabiltzaileak erakutsiko dizkigu.
Hortik aurrera, erabiltzaileak gehitzeko prozesua Añadir Contacto a la lista de contactos atalean azaldutakoaren oso antzekoa da.s
4. Skypeko kontaktu bati deitzea
Kontaktuen liburuko bati deitu nahi badiogu, lehenbizi erabiltzailea Skypen sartuta dagoen edo ez ikusi behar dugu.

Erabiltzailea Skypen sartuta badago, jarri kurtsorea haren izenaren gainean eta egin klik deitzeko botoian:

![]() |
![]() |
![]() |
Txat-leiho bat irekiko zaigu, eta bertan idatziko diogu mezua erabiltzaileari. Pertsona batekin baino gehiagorekin ere txateatu dezakegu; nahikoa da Añadir a otros usuarios a este chat botoian klik egitea (behean dago). Horrela, zenbait lagun bil gaitezke gai beraren inguruan aldi berean hitz egiteko.
5. Skypeko gure kontuan dirua sartzea
Skypeko kontuan dirua sartzeko, honela egin behar dugu: Skypen barruan, joan Cuenta: Comprar Crédito de Skype atalera.
![]() |
![]() |
Ordaintzeko modua aldatzeko, egin klik "Cambiar forma de pago" aukeran.
![]() |
![]() |
Nola ordainduko dugun erabaki eta “Siguiente” botoiari sakatu ondoren, ordainketa-modu horretarako adierazitako urratsei jarraituko diegu, gure kontuan dirua sartzen amaitzeko.
Dirua sartu eta gero, mezu bat iritsiko zaigu posta elektronikoz, eta zenbat diru sartu dugun eta unean bertan zenbat diru dugun adieraziko digu.
6. SkypeOut: telefono arruntetara deitzea
Batzuetan ez dugu jakiten hartzailea (deia hartu behar duen erabiltzailea) ordenagailuaren aurrean dagoen eta Skype irekita duen edo ez. Halakoetan, aukera bat SkypeOut zerbitzua kontratatzea da; eta haren bidez, telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara merke-merke deitzeko aukera dago.
Interesgarria izan daiteke Skypek telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deitzeko eskaintzen dituen tarifei atalari erreparatzea. Hala, zer herrialdetara deitzen dugun gehien kontuan izanik eta sakelako telefonoaren edo telefono finkoaren gure operadoreen tarifak jakinda (Movistar, Telefonica, Euskaltel, Yoigo, Vodafone... ), Skype errentagarria den edo ez ikusiko dugu, eta Skyperen bidez zer motatako deiak egin erabakiko.
Duela aste gutxiko adibide bat aipatuko dugu. Bidaia bat egin genuen Dominikar Errepublikara eta hotelean Wifi zegoela konturatu ginen. Gure ordenagailu eramangarrian Skype instalatuta genuenez, ia dei guztiak Skyperen bidez egin genituen. Oso merke atera zitzaigun: batez ere, telefono finkoetara deitzen genuen, 0.02 €/minutu ordainduta. Hemen duzu edonondik Espainiara deitzeko prezioen zerrenda:
| Nora deitu: prezioa minutuko |
EUR (BEZ gabe) | EUR (BEZ gabe) |
|---|---|---|
|
Espainia |
€ 0.017 | € 0.020 |
| Espainia - Bartzelona | € 0.017 | € 0.020 |
| Espainia - Madril | € 0.017 | € 0.020 |
| Espainia - Sakelekoa | € 0.220 | € 0.253 |
| Espainia - Sakelekoa - Orange | € 0.220 | € 0.253 |
Deien kalitatea konektatuta gauden Interneteko linearen araberakoa izango da beti. Baina, gaur egun, ez du arazo handirik ematen horrek.
Nola deitu behar dugu telefono batera Skypetik?
Lehenbizi, Skypeko kontuan dirua (saldoa) izan behar dugu. Dirurik izan ezean (lehenengo deia doakoa izan ohi da, probakoa; gainerakoak ordaindu egin behar dira), Skypeko saldoa erosi beharko dugu.
Kontuan dirua sartu ondoren, erabiltzen hasteko prest egongo da.
Behin baino gehiago deituko diogun norbaitekin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide-liburuan kontaktu gisa sartzea komeni da. Horretarako, kontaktuen fitxan, sakatu Añadir botoian:
![]() |
Ematen dizkigun aukeretatik, aukeratu Añade un número telefónico as SkypeOut contact; eta sartu telefono finkoko edo sakelako telefonoko zenbakia.
![]() |
Idatzi identifikatzeko izen bat, eta jarri haren telefono-zenbakia. Atzerriko zenbakia bada, gogoan izan herrialdearen aurrezenbakia sartu behar dela.
![]() |
Gure kontaktuen zerrendan izango dugu sartu berri dugun kontaktua; alboan telefonotxo baten irudia izango du, telefonoko kontaktua dela (eta ez Skypekoa) adierazteko. Kurtsorea gainean jarri eta deitzeko botoian klik eginez (telefonoa zirkulu berde batean), guk nahi dugun telefonora dei egingo dugu.
![]() |
Sarritan deitzen ez dugun telefono batera dei jakin bat egin behar badugu, eta gure kontaktuen zerrendan gehitu nahi ez badugu, telefono-zenbakira dei dezakegu, besterik gabe. Beheko gelaxkan sartuko dugu telefono-zenbakia eta deitzeko botoiari emango diogu:

![]() |
Deitzen hasiko da:
![]() |
Deia bertan behera uzteko, Deia esekitzeko botoiari sakatu behar zaio.
7. SMSak sakelako telefonoetara bidaltzea
Skypeko kreditua erosi badugu, telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deiak egiteaz gain, beste gauza asko ere egin ditzakegu.
Sakelako telefonoaren bidez mezu bat bidaltzea nahiko neketsua da, ezta? Askoz errazagoa da teklatuarekin idaztea... Eta Skypekin egin dezakegu:
- Erraza da: aukeratu mezua nori bidali nahi diogun, idatzi mezua eta egin klik bidali botoian.
- Merkea da: hona hemen mezuak bidaltzeagatiko prezioa (kontuan hartu behar dugu zer herrialdetakoa den mezua hartuko duen sakelako telefonoa): SMSen tarifak. . Adibidez, gaur egun, Dominikar Errepublikara mezu bat bidaltzeak 0.205 € balio du. Oso merkea da, ez al duzue uste? Gaur gauean bertan mezu batzuk bidaliko dizkiegu hango lagun batzuei. Espainiako sakelako telefono batera SMS bat bidali nahi izanez gero, 0.133 € ordaindu behar dugu. Aurretik, zuen telefono-konpainiatik sakelako telefonoetara SMS bat bidaltzeak zenbat balio duen jakin behar da; adibidez, guk Yoigo konpainia dugu, eta Espainiara Yoigoren bidez mezu bat bidaltzea Skyperen bidez bidaltzea baino merkeagoa da. Beraz, erne ibili: telefonoa erabiltzeagatik zenbat ordaintzen dugun jakin behar dugu eta Skyperen bidez egitea errentagarria izango ote den aztertu. Ados?
- Gure sakelako telefono-zenbakia ager daiteke mezuaren igorle gisa: gure sakelako telefono-zenbakia identifikatzeko, Skypeko kontua konfiguratu behar dugu.
![]() |
![]() |
Gero, bidali nahi dugun mezua idatziko dugu behean. Idatzi ahala, oraindik zenbat karaktere idatz ditzakegun adierazten digu (chars left). Karaktere kopuru hori gainditzen badugu, berdin-berdin bidaliko digu, baina 2 SMS kobratuko digu.
Gainera, mezua bidaltzeak zenbat balio duen adieraziko digu. Hain zuzen ere, oraintxe bidali dugu mezu bat Dominikar Errepublikara, proba egiteko, eta tarifan jartzen duena baino askoz gutxiago ordaindu dugu: 0.090 €. Ez dago batere gaizki, ezta?
![]() |
![]() |
![]() |
Skype nola konfiguratu, SMSak bidaltzean gure sakelako telefonotik bidali bagenitu bezala agertzeko
Besterik adierazi ezean, kontaktu bati SMS bat bidaltzean, mezua bidali diona "Nuestro_Usuario_de_Skype" erabiltzailea izan dela azalduko zaio. Baina, horrela, ezingo digute erantzun.
Mezua hartzen duenak gure sakelako telefonora erantzutea nahi badugu, Skype konfiguratu behar dugu; eta horrela, SMS bat bidaltzen dugunean mezu hori gure telefonotik bidali dela azalduko zaio.
Horretarako, sartu hona Menú de Skype: Herramientas: Opciones
![]() |
![]() |
Aldaketa hori egitea 2 SMS bidaltzea beste kobratzen dutela jakitea komeni da.
Lehendabizi, jarri gure sakelako telefono-zenbakia "Envía un código de verificación a tu número móvil" gelaxkan eta gero eman Enviar. Berehala, mezua iritsiko zaigu sakelakora, aldaketa egiteko kode batekin. Kode hori sartu behar duzu "Introduce el código que has recibido y clica Verificar" atalean.
![]() |
Aldaketa hori aktibatuta izateko, 24 ordu behar dira, gutxi gorabehera. Gero, beste mezu bat iritsiko zaigu sakelakora, eta aldaketa aktibatu dela adieraziko digu.
Ondoren, “Ajustes de SMS´s” atalean, gure SMSak jasotzen dituztenek zuzenean gure sakelakora erantzun dezaketela irakur dezakegu.
![]() |








































