Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez
Dokumentu Akzioak

VoIP tresnak erabiltzaileentzat, dei merkeak Internet bidez

Note: Return to reference manual view.

Eskuliburu txiki bat da, erabiltzaileei VoIP aurkezteko. Kontzeptu hauek ikusiko dira, besteak beste: VoIP hornitzaileak, softphone, telefonoko gastuak murrizteko zer egin…

1. VOIPen aurkezpena

Ahotsa IPren bitartez, VozIP, VoIP… izen horiek guztiek kontzeptu bera adierazten dute: gure ahotsak Interneten bidez bidaiatzea formatu digitalean.. Garai honetan, guztiok aurrezteaz hitz egiten dugunez eta Internet ia etxe guztietan dagoenez, zer hoberik deietan gutxiago gastatzea baino?

1.1. Zer da VoIP?

VoIPi buruz hitz egiten dugunean, zeri buruz ari garen ikusiko dugu.

Casco con microfonoHemen dugu gure lagun handia den Wikipediatik ateratako definizioa: Interneten bidez ahotsa bideratzen duten baliabideen multzoa da VoIP; horretarako, IP (Internet Protocol) protokoloa erabiltzen du. Horrek esan nahi du ahotsa paketeetan bidaltzen dela, formatu digitalean, telefonoak bakarrik erabil ditzakeen zirkuituen bidez bidali beharrean (formatu digitalean edo analogikoan); esaterako, telefonia-konpainia arrunt batek edo PSTN (akronimoa: Public Switched Telephone Network, Telefono-sare konmutatu publikoa) sare batek egin ohi duen moduan.

Ez gaitezen beldurtu. Ea horrela hobeto ulertzen dugun: VoIPek banda zabaleko konexioa edo Interneteko konexioa erabiltzen du, Internet bidez doako nahiz ordaindutako deiak egiteko. VoIP siglak Ahotsa Internet bidezko protokoloaren bitartez adierazten du ingelesez, eta Internet bidez elkarrizketak bideratzeko erabiltzen den teknologia da.

VoIPen hasiera zaila izan bazen ere, badirudi teknologia behar beste aurreratu dela, VoIP komunikazioetan kalitate ona eskaintzeko.

Zer behar dugu VoIP erabiltzeko? Dagoeneko ia gehienok etxean ditugun oinarrizko elementu hauek behar dira: soinu-txartela, mikrofonoa eta bozgorailuak, eta Interneteko konexioa. Aukera gehiago ere badira: egokigailuak dituzten telefono analogikoak, IP telefonoak eta Wifi telefonoak, besteak beste.VoIP bidez, hiru dei mota hauek egin daitezke:


2 teléfonos en comunicación

Llamada de ordenador a teléfono
  • Telefonotik telefonora

1.2. Ordenagailutik ordenagailura

Aukerarik ekonomikoena da, doakoa baita.

Llamada de Pc a Pc

Zenbait programaren bidez, doako deiak egin ditzakegu ordenagailu batetik beste ordenagailu batera.

Hauek dira horietako programa batzuk: Skype, netmeeting eta berehalako mezularitzako beste programa batzuk.

Eredu horrek desabantaila batzuk ditu:

  • Deia egiten duenak eta deia hartzen duenak ordenagailuaren aurrean eta Internetera konektatuta egon behar dute aldi berean.
  • Software bera edo software bateragarriak instalatuta izan behar dituzte.
Entzuteko/hitz egiteko aukera bat baino gehiago daude:Telefono skype
  • Mikrofonodun kaskoak.
  • Ordenagailuaren USB sarreran konektatzeko telefonoa.
  • ATA erabiltzea (telefono analogikoaren egokigailua), telefono konbentzional bat ordenagailura konektatzeko.

Horrela, bulegoko edo haririk gabeko telefono bat izan dezakegu etxean, Internet bidez deiak egiteko konektatuta (eta dei arruntak ere egin daitezke). Are gehiago, jada ez dugu ordenagailuaren aurrean egon beharrik; izan ere, IP telefonoek WiFi (sakelako telefonoaren itxura dute) haririk gabeko edozein sargune erabil dezakete Internet bidez deiak egiteko.


1.3. Ordenagailutik telefonora deiak

Aurretiaz aipatu dugun moduan, ordenagailutik ordenagailura egiten diren deien desabantailetako bat deia egiteko unean hartzaileak ere konektatuta egon behar duela da.

Llamada de ordenador a teléfono

Gerta liteke hartzaileak ordenagailurik ez izatea, edota beti piztuta edo Internetera konektatuta ez izatea.

Zer egin dezakegu horrelakoetan?

Telefono arruntera –sakelakoa nahiz finkoa– deitzeko erabil dezakegu IP telefonoa.

Kasu horietan, deiak ez dira doakoak izango, deia IP saretik irten eta azken zatian telefono-operadoreen lineetatik igarotzen baita. Hala ere, deiak merkeagoak dira; batez ere, atzerrira egindako deiak. Era horretako deietan diru asko aurrez daiteke (kontuan izan behar da zer herrialdetara deitzen den eta zer VoIP zerbitzuren hornitzaile-konpainia aukeratzen den).

Gure ordenagailuetatik telefonoetara deitzeko aukera ugari daude; guk horietako bi aurkeztuko dizkizuegu:  Telefono Skype

  • Skype: Doako programa da. Skypeko erabiltzaileen artean egindako deiak doakoak dira, eta, gainera, aukera dago telefono arrunt finko eta sakelako telefonoetara dei nazionalak zein nazioartekoak egiteko, bai eta SMSak  prezio onean bidaltzekoa ere.
  • Softphone edo IP telefonoa, IP hornitzaile baten kontua konfiguratua duena: Kontu bat ireki behar dugu VoIP zerbitzuen hornitzaile batean (sarenet, altecom...), eta kontu horrekin softphonea edo IP telefonoa konfiguratuko dugu. Konfigurazio horren ondotik, telefonoetara egingo ditugun dei guztiak kontu horrekin ordainduko ditugu.
Eskuliburuan, Skype nola erabiltzen den ikusiko dugu, bai eta VoIP hornitzaile batean kontua nola ireki eta softphone nola konfiguratu ere.

2. Skype

Ziur asko, entzungo zenuten zerbait Skype programa ospetsuari buruz. 2003tik aurrera, Skype programari esker, miloika lagunek hitz egin dezakete elkarren artean doan. Halaber, programa horrek aukera ematen du mundu osoko telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deiak oso prezio onean egiteko.

2.1. Zer da Skype?

Hona hemen Skype softwareari buruzko azalpen batzuk. Skypen bidez zer egin daitekeen ikusiko dugu.

Skype logoSkype programa sinplea da, berehalako mezularitzako programen antzekoa (izan ere, xede horretarako ere erabil daiteke). Skypen bidez, munduko edozein lekutara dei dezakegu doan; hau da, ordenagailutik ordenagailura hitz egiten dezakegu Skypeko beste erabiltzaile batekin. Komunikazioaren kalitatea oso ona da, eta, IPren bidezko ahotsen beste zerbitzu batzuekin alderatuta (telefonoa Internet bidez), ez du arazorik sortzen ez instalatzean, ez eta modem/router edo suebakien atakekin ere. Skypek aldibereko elkarrizketak (txatak) egiteko aukera ematen du, baita bideoa erabilita ere.

Telefono arruntetara deitu eta SMSak bidali

Ordenagailutik ordenagailurako komunikazioa ez da Skyperen funtzio bakarra; horrez gain, aukera ematen du telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara oso prezio onean deitzeko, bai eta SMSak bidaltzeko ere. Horretarako, gure Skypeko kontuan dirua sartu behar dugu.

Desabantailak: protokolo itxia da.

Skype erabili ahal izateko baldintzak

  • Interneteko banda zabaleko konexioa: komunikazioa arina izan dadin. Garai batean erabilitako modemekin ere probatu dugu, eta funtzionatu, funtzionatzen zuen, baina ez banda zabalarekin bezain ondo.
  • Skype programa instalatzea Instalar el programa Skype : nondik deskargatu eta nola instalatu ikasiko dugu.
  • Entzungailuak eta mikrofonoa. Edozein motatako entzungailuak eta mikrofonoa erabil daitezke, nahiz eta alde handia egon modelo batetik bestera,
  • Telefono txiki bat skypentzatEntzungailuak eta mikrofonoa erabili ordez, USB telefonoak edo WIFI telefonoak erabil daitezke Skypeko kontura konektatzeko.

2.2. Skype programa nola instalatu eta nola erabili

Programa deskargatu eta oinarrizko nozioak irakurriko ditugu.

Skype deskargatzea eta instalatzea

Programa deskargatzeko, Skype web-orrian sartuko gara lehenbizi.

Skyperen web-orrian, sakatu Descargar aukerari.

Skype deskargatu web-etik

Deskargatzeko beste web-orri batera eraman gaitu. Deskarga sistema eragilearen araberakoa izango da. Egin klik Descargar ahora aukeran (eskuliburua egin den unean, Skyperen bertsioa 3.8 bertsioa da).

3.8 bertsioa deskargatu

Deskargatzeko agindua eman ondoren, Guardar el fichero aukera azaltzen da. Gordetzeko esango diogu ("Gorde fitxategia" ageri da irudian).

Gorde fitxategia

Eta fitxategia deskargatzen hasiko da:

Fitxategiaren deskargaren progresua

Deskargatu ondoren, fitxategia deskargatu den lekura joan eta exekutatu egingo dugu. Orduan hasten da, berez, instalazioa.

Agian, deskargatu dugun fitxategia exekutagarria dela eta birusa izan daitekeela adieraziko digu. Eman instalazioarekin jarraitzeko botoiari.

Abisatzen digu birusa izan daitekeela

Gero, instalazio-fitxategia exekutatzeko aginduko diogu:

Exekutatzea aukeratzen dugu

Eta instalatzen hasiko da. Aukeratu hizkuntza (gaztelania) eta adierazi Skyperen Azken erabiltzailearen lizentzia-akordioa eta Skyperen Pribatutasun-aitorpena irakurri dituzula (zuk zeuk erabaki behar duzu irakurriko dituzun ala ez, baina komeni da irakurtzea); ondoren, eman instalatzeko agindua.

Kontratua onartzen dugu

Instalatzeko prozesua martxan hasiko da.

Instalazioa hasten da

Amaitutakoan, programa martxan izango dugu. Erabiltzaile-izena eta pasahitza idazteko eskatuko dizkigu. Aurretiaz sortuta badugu, idatzi egingo dugu. Bestela, berria sortu beharko dugu:

Ez daukagu erabiltzailea esango diogu

Kontu berri bat sortzeko, aukeratu erabiltzaile-izen bat eta pasahitza, eta onartu berriz Skyperen Azken erabiltzailearen Lizentzia, Skyperen Zerbitzu-baldintzak eta Skyperen Pribatutasun-politika:

Gure kontua sortzen

Gure posta elektronikoa eta datu pertsonal batzuk ere eskatuko dizkigu. Ordenagailua piztean Skype automatikoki abian jartzea nahi izanez gero, aukeratu INICIAR SESIÓN CON ESTE USUARIO AUTOMÁTICAMENTE (hau ez aukeratu inoiz zuen ordenagailuan ez bazaudete. Hala eginez gero, ordenagailu hartan sartzen den edozeinek erabil dezake zuen kontua, zuen erabiltzaile-izena eta pasahitza jakiteko beharrik gabe).

Kontua sortzen ari gera

Kontua sortzen hasten da.

Kontua sortuta Skypen

Sistemak denbora behar du sartutako datuak okerrak ez direla egiaztatzeko (adibidez, izen bereko beste erabiltzaile bat dagoen ala ez jakiteko). Datuak egiaztatu ondoren, Skyperen hasierako pantaila azalduko zaigu. Skype abian jartzen den bakoitzean, hasierako gida agertzerik nahi ez badugu, egin klik NO MOSTRAR ESTE ASISTENTE AL INICIO botoian.

Skype-ko hasierako mezua

Skype erabiltzen has gaitezke.

Skype-ko hasierako pantaila

Lehendabizi, probatzeko dei bat egin beharko genuke. Bertan dugu “Llamada de prueba Skype” deritzon kontaktua. Horren bidez, soinua ondo konfiguratuta dagoen ala ez egiaztatu dezakegu.

Erabiltzaileak gehitzea eta telefonoetara dei egin ahal izatea besterik ez zaigu faltako.

2.3. Skypeko zerrendan kontaktu berri bat gehitzea edo bilatzea

Lagun asko ditugu munduan sakabanatuta, eta badakigu haiek ere Skype erabiltzen dutela. Nola jarriko gara harremanetan haiekin?

Kontaktuen zerrendara Skype kontaktu bat gehitzea

Skypeko kontua sortzen dugunean, kontaktu bakarra agertzen zaigu: "Llamada de Prueba Skype". Ziur asko, Skype erabiltzen duten lagun edo ezagun ugari izango ditugu, eta haiei dei egiteko irrikaz egongo gara.

Gehitu nahi dugun pertsonaren erabiltzaile-izena zein den baldin badakigu, egin klik kontaktuen fitxako Añadir Contacto Skype aukeran:

Skype-n lagun bat gehitu
Kontaktuaren izena idazteko aukera ematen digu. Skypeko kontaktu bat (doako deia) edo telefono-zenbaki bat izan daiteke (añade un número telefónico as a SkypeOut contact. Telefono-zenbakietara deitzeko, beharrezkoa da Skypeko kontuan diru pixka bat izatea).

Kontaktuaren izena
Kontaktua idatzi ondoren, izen hori erabiltzaile gisa edo erabiltzaile-izenaren zati gisa dutenen Skypeko erabiltzaileen zerrenda bat azalduko zaigu. Guri interesatzen zaiguna aukeratu eta Añadir Contacto Skype aukera hautatuko dugu.

Emaitzak
Kontaktuari gure burua aurkeztu behar diogu; izan ere, guk gure zerrendan gehitu ahal izateko eskaera bat bidaliko diogu eta horrela berarekin harremanetan jarri ahalko gara. Aurkezpen-mezu bat idatziko diogu:
Aurkezpen mezua jartzen dugu lagunak irakurri dezan

Eta eskaera iritsiko zaio:

Onartu edo ez lagun berria
Zeinu hauetako bakoitzak esanahi bat du:
  • +: baimena ematen digula adierazten du, eta gu ere bere kontaktuen zerrendan gehitu gaituela.
  • v: bera gure zerrendan gehitzeko baimena ematen digula, baina gure izena bere kontaktuen zerrendan gehitu gabe.
  • -: ez du baimena ematen gure kontaktuen zerrendan gehitzeko.

Eta prest gaude gure kontaktuari deitzeko:

Erabiltzaile bat bilatzea

Zehatz-mehatz zer erabiltzaile-izen duen ez dakigunean, bilaketaren aukerari hauta dezakegu.

Erabiltzaile bat bilatu

Hemen, bilaketa egiteko parametro gehiago ditugu.

Bilatzeko aukerak

Skypek guk jarritako baldintzak betetzen dituzten eta sisteman izena emanda dauden erabiltzaileak erakutsiko dizkigu.
Hortik aurrera, erabiltzaileak gehitzeko prozesua Añadir Contacto a la lista de contactos atalean azaldutakoaren oso antzekoa da.s

2.4. Skypeko kontaktu bati deitzea

Dagoeneko osatu dugu kontaktuen zerrenda. Nola deituko diogu kontaktuetako bati?

Kontaktuen liburuko bati deitu nahi badiogu, lehenbizi erabiltzailea Skypen sartuta dagoen edo ez ikusi behar dugu.

Erabiltzailea aktibo dago, berde dago

Erabiltzailea Skypen sartuta badago, jarri kurtsorea haren izenaren gainean eta egin klik deitzeko botoian:

Deitzeko botoia

Deitu lagunari. Bere gainean jarri, eta deitzeko botoiari klikatu
Deitzen hasiko da.

Erabiltzaileari deia bideratzen
Kontaktu bati deitzeaz eta harekin hitz egiteaz gain, berehalako mezuak ere bidal diezazkiokegu. Horretarako, jarri kurtsorea kontaktuaren gainean eta egin klik Enviar Mensaje a Usuario botoian.

Txat botoia-n klikatu erabiltzaile baten gainean gaudela

Txat-leiho bat irekiko zaigu, eta bertan idatziko diogu mezua erabiltzaileari. Pertsona batekin baino gehiagorekin ere txateatu dezakegu; nahikoa da Añadir a otros usuarios a este chat botoian klik egitea (behean dago). Horrela, zenbait lagun bil gaitezke gai beraren inguruan aldi berean hitz egiteko.

Txateatzen hasi gera

2.5. Skypeko gure kontuan dirua sartzea

Horiez gain, beste zerbitzu batzuk izan nahi baditugu (sakelako telefonoetara SMSak bidaltzea, telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deitzea...), Skypeko kontuan saldoa izan behar dugu.

Skypeko kontuan dirua sartzeko, honela egin behar dugu: Skypen barruan, joan Cuenta: Comprar Crédito de Skype atalera.

Dirua erosteko aukeran sakatu
Horrela, saldoa erosteko prozesua hasiko da.

Prozesua hasten da
10 € edo 25 € erosteko aukera ematen digu; eta ordaintzeko modu bat baino gehiago daude: kreditu-txartela, MoneyBookers, banku-transferentzia, Paypal...
Ordaintzeko modua aldatzeko, egin klik "Cambiar forma de pago" aukeran.

10€ aukeratzen ditugu /></td>
</tr>
</tbody>
</table>
Ordaintzeko zer modu dauden ikus dezakegu hemen: <br />
<ul><li>Paypal</li><li>Kreditu-txartela</li><li>Paysafecard</li><li>MoneyBookers</li><li>Transferentzia</li><li>Ukash</li></ul>
<p></p>
<table class=
Ze ordainketa aukera nahi dugun

Nola ordainduko dugun erabaki eta “Siguiente” botoiari sakatu ondoren, ordainketa-modu horretarako adierazitako urratsei jarraituko diegu, gure kontuan dirua sartzen amaitzeko.

Dirua sartu eta gero, mezu bat iritsiko zaigu posta elektronikoz, eta zenbat diru sartu dugun eta unean bertan zenbat diru dugun adieraziko digu.

2.6. SkypeOut: telefono arruntetara deitzea

SkypeOut: Skyperen beste zerbitzu bat da eta, beste funtzio batzuen artean, telefono arruntetara deiak merke-merke egiteko aukera ematen du..

Batzuetan ez dugu jakiten hartzailea (deia hartu behar duen erabiltzailea) ordenagailuaren aurrean dagoen eta Skype irekita duen edo ez. Halakoetan, aukera bat SkypeOut zerbitzua kontratatzea da; eta haren bidez, telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara merke-merke deitzeko aukera dago.

Interesgarria izan daiteke Skypek telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deitzeko eskaintzen dituen tarifei atalari erreparatzea. Hala, zer herrialdetara deitzen dugun gehien kontuan izanik eta sakelako telefonoaren edo telefono finkoaren gure operadoreen tarifak jakinda (Movistar, Telefonica, Euskaltel, Yoigo, Vodafone... ), Skype errentagarria den edo ez ikusiko dugu, eta Skyperen bidez zer motatako deiak egin erabakiko.

Duela aste gutxiko adibide bat aipatuko dugu. Bidaia bat egin genuen Dominikar Errepublikara eta hotelean Wifi zegoela konturatu ginen. Gure ordenagailu eramangarrian Skype instalatuta genuenez, ia dei guztiak Skyperen bidez egin genituen. Oso merke atera zitzaigun: batez ere, telefono finkoetara deitzen genuen, 0.02 €/minutu ordainduta. Hemen duzu edonondik Espainiara deitzeko prezioen zerrenda:

Nora deitu: prezioa minutuko
EUR (BEZ gabe) EUR (BEZ gabe)

Espainia

€ 0.017 € 0.020
Espainia - Bartzelona € 0.017 € 0.020
Espainia - Madril € 0.017 € 0.020
Espainia - Sakelekoa € 0.220 € 0.253
Espainia - Sakelekoa - Orange € 0.220 € 0.253

Deien kalitatea konektatuta gauden Interneteko linearen araberakoa izango da beti. Baina, gaur egun, ez du arazo handirik ematen horrek.

Nola deitu behar dugu telefono batera Skypetik?

Lehenbizi, Skypeko kontuan dirua (saldoa) izan behar dugu. Dirurik izan ezean (lehenengo deia doakoa izan ohi da, probakoa; gainerakoak ordaindu egin behar dira), Skypeko saldoa erosi beharko dugu.
Kontuan dirua sartu ondoren, erabiltzen hasteko prest egongo da.

Behin baino gehiago deituko diogun norbaitekin harremanetan jarri nahi izanez gero, helbide-liburuan kontaktu gisa sartzea komeni da. Horretarako, kontaktuen fitxan, sakatu Añadir botoian:

Gehitu telefono bat

Ematen dizkigun aukeretatik, aukeratu Añade un número telefónico as SkypeOut contact; eta sartu telefono finkoko edo sakelako telefonoko zenbakia.

Kontaktu bezela gehitzen dugu telefono bat

Idatzi identifikatzeko izen bat, eta jarri haren telefono-zenbakia. Atzerriko zenbakia bada, gogoan izan herrialdearen aurrezenbakia sartu behar dela.

Izena eta zenbakia jartzen dugu

Gure kontaktuen zerrendan izango dugu sartu berri dugun kontaktua; alboan telefonotxo baten irudia izango du, telefonoko kontaktua dela (eta ez Skypekoa) adierazteko. Kurtsorea gainean jarri eta deitzeko botoian klik eginez (telefonoa zirkulu berde batean), guk nahi dugun telefonora dei egingo dugu.

Gehituta dago, deitzen diogu

Sarritan deitzen ez dugun telefono batera dei jakin bat egin behar badugu, eta gure kontaktuen zerrendan gehitu nahi ez badugu, telefono-zenbakira dei dezakegu, besterik gabe. Beheko gelaxkan sartuko dugu telefono-zenbakia eta deitzeko botoiari emango diogu:

Deitzeko botoia

Deia hasi da

Deitzen hasiko da:

Deia mozteko botoia

Deia bertan behera uzteko, Deia esekitzeko botoiari sakatu behar zaio.

Boton de colgar: telefono blanco en un círculo rojo

2.7. SMSak sakelako telefonoetara bidaltzea

Skypetik SMSak ere bidal ditzakegu, bai gure kontaktuei bai edozein sakelako telefonotara.

Skypeko kreditua erosi badugu, telefono finkoetara eta sakelako telefonoetara deiak egiteaz gain, beste gauza asko ere egin ditzakegu.

Sakelako telefonoaren bidez mezu bat bidaltzea nahiko neketsua da, ezta? Askoz errazagoa da teklatuarekin idaztea... Eta Skypekin egin dezakegu:

  • Erraza da: aukeratu mezua nori bidali nahi diogun, idatzi mezua eta egin klik bidali botoian.
  • Merkea da: hona hemen mezuak bidaltzeagatiko prezioa (kontuan hartu behar dugu zer herrialdetakoa den mezua hartuko duen sakelako telefonoa): SMSen tarifak. . Adibidez, gaur egun, Dominikar Errepublikara mezu bat bidaltzeak 0.205 € balio du. Oso merkea da, ez al duzue uste? Gaur gauean bertan mezu batzuk bidaliko dizkiegu hango lagun batzuei. Espainiako sakelako telefono batera SMS bat bidali nahi izanez gero, 0.133 € ordaindu behar dugu. Aurretik, zuen telefono-konpainiatik sakelako telefonoetara SMS bat bidaltzeak zenbat balio duen jakin behar da; adibidez, guk Yoigo konpainia dugu, eta Espainiara Yoigoren bidez mezu bat bidaltzea Skyperen bidez bidaltzea baino merkeagoa da. Beraz, erne ibili: telefonoa erabiltzeagatik zenbat ordaintzen dugun jakin behar dugu eta Skyperen bidez egitea errentagarria izango ote den aztertu. Ados?
  • Gure sakelako telefono-zenbakia ager daiteke mezuaren igorle gisa: gure sakelako telefono-zenbakia identifikatzeko, Skypeko kontua konfiguratu behar dugu.
Honela bidaltzen da mezu bat Skype-n Menuan: Herramientas: Enviar Mensaje SMS
Pantalla de envío de SMSs
Mezua nori bidali nahi diogun aukeratuko dugu. Hartzailea gure helbide-liburuan sartutako kontaktu bat izan daiteke, edota unean bertan beheko gelaxkan idazten dugun sakelako telefono baten zenbakia:
zeini bidali aukeratzen dugu

Gero, bidali nahi dugun mezua idatziko dugu behean. Idatzi ahala, oraindik zenbat karaktere idatz ditzakegun adierazten digu (chars left). Karaktere kopuru hori gainditzen badugu, berdin-berdin bidaliko digu, baina 2 SMS kobratuko digu.

Gainera, mezua bidaltzeak zenbat balio duen adieraziko digu. Hain zuzen ere, oraintxe bidali dugu mezu bat Dominikar Errepublikara, proba egiteko, eta tarifan jartzen duena baino askoz gutxiago ordaindu dugu: 0.090 €. Ez dago batere gaizki, ezta?

idazten dugu mezua
Mezua idatzi eta gero, sakatu Enviar SMS.
Bidaltzeko esaten diogu
Bidali ondoren, mezu hau agertzen da: "Enviado: Data eta ordua". Bidaltzen ez bada ere, leku berean adieraziko da
Mezua bidali den hala ez esaten digu

Skype nola konfiguratu, SMSak bidaltzean gure sakelako telefonotik bidali bagenitu bezala agertzeko

Besterik adierazi ezean, kontaktu bati SMS bat bidaltzean, mezua bidali diona "Nuestro_Usuario_de_Skype" erabiltzailea izan dela azalduko zaio. Baina, horrela, ezingo digute erantzun.

Mezua hartzen duenak gure sakelako telefonora erantzutea nahi badugu, Skype konfiguratu behar dugu; eta horrela, SMS bat bidaltzen dugunean mezu hori gure telefonotik bidali dela azalduko zaio.

Horretarako, sartu hona Menú de Skype: Herramientas: Opciones

Herramientas: Opciones aukera aukeratzen dugu
Chats y SMS: Ajustes de SMS. Hortxe jartzen du, besterik adierazi ezean, erabiltzaileek ezingo dutela SMS bidez erantzun. Aukera hori aldatzeko, sakatu Registrar nuestro número de móvil
SMSn aukerak ikusten ditugu

Aldaketa hori egitea 2 SMS bidaltzea beste kobratzen dutela jakitea komeni da.

Lehendabizi, jarri gure sakelako telefono-zenbakia "Envía un código de verificación a tu número móvil" gelaxkan eta gero eman Enviar. Berehala, mezua iritsiko zaigu sakelakora, aldaketa egiteko kode batekin. Kode hori sartu behar duzu "Introduce el código que has recibido y clica Verificar" atalean.

SMS-ak nere sakeleko telefonoarekin irtetzeko esaten diogu

Aldaketa hori aktibatuta izateko, 24 ordu behar dira, gutxi gorabehera. Gero, beste mezu bat iritsiko zaigu sakelakora, eta aldaketa aktibatu dela adieraziko digu.

Ondoren, “Ajustes de SMS´s” atalean, gure SMSak jasotzen dituztenek zuzenean gure sakelakora erantzun dezaketela irakur dezakegu.

SMS-ak nere sakeleko telefonoarekin irtetzeko esaten diogu
Aldaketa egin da. Beraz, nahi beste SMS bidal ditzakegu erosotasun osoz eta prezio onean.

3. VoIP terminalak: software eta hardware

VoIP erabiltzeko zenbait tresna ditugu: Softwarea (softphoneak) eta Hardwarea (IP telefono fisikoak)

3.1. Software bidezko telefonoak: softphoneak

Ikus dezagun zer den softphonea eta zer eskaintzen digun.

Aurreko ataletan, VoIP erabiltzeko zenbait aukera aipatu ditugu.

Softphonea software bidezko telefono bat da: ohiko telefono fisikoaren ordez, ordenagailuan software jakin bat instalatuko dugu, telefono baten lana egiteko.

softphone batzukGaur egun, softphone ugari daude merkatuan:

Eskuliburu honetan, X-lite free erabiliko dugu, sarenet izeneko VoIP hornitzailean irekiko dugun kontu batean konfiguratuta (sarevoz deritzon zerbizua)

3.2. VoIP terminaletarako hardwarea: VoIP fisikoetarako telefonoak

Fisikoki, telefono arrunten antzekoak dira, baina VoIPerako. Funtzionalitate handiagoa emateaz gain, aldaketa ez zaigu hain bortitza egiten.

Merkatuan, hardware bidezko IP telefono ugari daude. Eta badira WIFI bidez konektatzen diren haririk gabeko batzuk ere.

IP Telefono hardware

VoIP bidez deitzeko, telefono analogiko arruntak ere erabil ditzakegu; izan ere, telefono horiek IP tresna bihurtzen dira ATA baten bidez (tresna txiki batzuk dira, eta telefono analogiko/RDSI bat VOIP sare batera konektatzeko aukera ematen dute).


ATA


4. VOIP hornitzailea

Gure softphonetik edo gure IP telefonotik telefono arrunt batera dei egin nahi badugu, beharrezkoa dugu VoIP hornitzaile baten bitartekaritza.

4.1. Zer dira VoIp hornitzaileak eta zer egiten dute?

VoIP hornitzaileak VoIP zerbitzua ematen duten enpresak dira.

VSP (VoIP Service Provider - VoIP zerbitzuen hornitzailea): VoIP erabiltzaileak eta telefono arrunta zein sakelako telefonoa duten erabiltzaileak telefono bidez konektatzen dituzten enpresak dira.

Ordenagailuaren edo Interneteko konexioaren bidez telefono finko edo sakelako telefono arruntetara deitu nahi badugu, norbait behar dugu ahots-jario hori hartu eta betiko linea arrunten bidez transmititzeko. Horixe da VoIP hornitzailearen lana.

Mota horretako deiak ez dira doakoak jada. Beraz, hornitzaile batean kontu bat ireki behar da eta bono batzuk erosi behar zaizkio, telefono finko eta sakelako telefonoetara deitu ahal izateko.


4.2. Zenbait VoIP hornitzaile

VoIP zerbitzua ematen duten hornitzaile ugari daude.

Zer hartuko dugu kontuan hornitzaile bat aukeratzeko orduan?

Hornitzaile bakoitzak bere tarifak ditu. Egiten ditugun dei moten arabera –zer herrialdetara egiten dugun kontuan hartuta–, hornitzaile bakoitzak zer prezio eskaintzen duen aztertu behar dugu.

Prezioez gain, zerbitzuaren kalitatea ere kontuan hartu behar da. Eta erne ibili behar da; izan ere, baliteke hornitzaile jakin baten bidez herrialde batera eginiko deiak oso kalitate onekoak izatea, baina beste herrialde batera eginikoak oso kalitate txarrekoak izatea.

Komeni da zenbait hornitzailerekin probak egitea eta gustukoen dugunarekin geratzea. Hornitzaile bat baino gehiago ere izan ditzakegu; eta, nora deitu behar dugun kontuan hartuta, hornitzaile bat edo bestea erabiltzea, eskaintzen duten kalitatearen eta prezioaren arabera.

Hona hemen hornitzaileetako batzuk:

Hornitzaile asko eta asko daude; batzuek, gainera, zenbait herrialdetara doako deiak eskaintzen dituzte (voipbuster, voipstunt...).Probatu egin behar dira, eta eskaintzen duten kalitatea nolakoa den ikusi.

1) Adam Voip


Adam Voip Logo

2) Altecom


Altecom Logo

3) Sarevoz


Sarevoz Logo

Hau erabiltzen dugu ikastetxean; beraz, horrekin saiatuko gara. Sarevoz hornitzailearen bidez, nazioarteko zenbait herrialdetara dei egiten dugu: Espainia, Frantzia, Txina, Txile, etab. Oro har, kalitate ona lortzen ari gara.

Lantokian erabiltzeaz gain, etxean ere erabiltzen dugu. Egiten ditugun dei gehienak nazionalak dira, baina Frantziara eta Dominikar Errepublikara ere egin ditugu dei batzuk. Oso pozik gaude hornitzaile horrekin, eskainitako prezioa eta kalitatea onak baitira.

Hala ere, komeni da bakoitzak bere kabuz probatzea.

5. Softphonea konfiguratzea VoIp hornitzaile batekin

Ikus dezakegun nola konfiguratu behar den VoIP hornitzailearen kontu bat (sarevoz) softphone batekin. Ordenagailuan entzungailuak eta mikrofonoa edo antzeko zerbait izan behar ditugu, entzun eta hitz egin ahal izateko.

5.1. Kontu bat eskuratzea Sarenet hornitzailean.

Saia gaitezke kontua beste VoIP hornitzaile batekin sortzen; hau da, guri interesgarriena suertatu zaigunarekin.

Guk, adibide gisa, Sarenet enpresako Sarevoz zerbitzuarekin kontua nola sor dezakegun ikusiko dugu. Gaur egun (2008/12/09) Sarevoz zerbitzua kontratatzeko bi modu daude:

  • Aurreordainketa metodoa mundu guztiak egin dezake www.sarevoz.com bidez.
  • Banku-helbideratzearen bidez beste zerbitzu batzuetako bezeroentzat edo kasu bereziren batean.

Alta emateko datu guztiak web-orri honetan daude http://www.sarevoz.com/vozip/contratarG_sarevoz.php,

Sarevoz zerbitzuan alta

Sarevozeko erabiltzaileen artean deiak egiteko, badago alta doan emateko aukera bat. Norbaitek kalitatea soilik probatzeko interesa badu, bi erabiltzailek izena eman eta probak egin dezakete doan.

Telefono arruntera deiak egiteko zerbitzua probatu nahi izanez gero, gutxienez 36 € sartu behar dira aurreordainketa plataforman. Bono hori ez da iraungitzen: urtean dei bat egiten bada, gainerakoa mantendu egiten da..

Sistemarako erabiltzaile-izena eta pasahitza jaso ondoren, gure kontuan sar gaitezke: http://www.sarevoz.com/

Sarevoz kontuan sartu

Oinarrizko zerbitzuaren bidez, mugimendu hauek egin ditzakegu web-orrian:

  • Gure Sarevoz kontuko datuak ikusi
  • Deiak desbideratzeko aukera aktibatu edo desaktibatu
  • Erantzungailua aktibatu edo desaktibatu (hasieran, aktibatuta izaten da)
  • Dei galduak kontsultatu
  • Egindako deien xehetasunak eta prezioa ikusi
  • Hileroko fakturak deskargatu
  • Gure saldoa ikusi eta birkargatu

Hemen, egindako dei batzuk ikusten ditugu, baita dei horietako bakoitza zenbat ordaindu dugun ere.Erreparatu Dominikar Errepublikako sakelako telefonoetara egindako deiei eta ikusi zenbat ordaindu dugun. ;)

Deien zerrenda

Zerbitzua aktibatu ondoren, erabiltzen has gaitezke. Ikus dezagun nola konfiguratu behar den softphone bat, sortu berri dugun kontuarekin.

5.2. Xlite Free Softphonea instalatzea

Counter Path konpainiak doako Xlite Free softphonea eskaintzen digu. Ikus dezakegun nola instalatzen den.

Web-orri honetatik deskargatuko dugu http://www.counterpath.net/x-lite.html&active=4

Xlite Free deskargatu
Gure Sistema Eragilearekin bat datorren bertsioa aukeratuko dugu:
  • Windows: Download X-lite 3.0 for Windows
  • Linux: Download X-lite 2.0 for Linux
  • Mac: Download X-lite 3.0 for Mac
Xlite-n aukerak
Agindu aplikazioa jaisteko eta fitxategia gordetzeko (Gorde fitxategia).
Fitxategia gorde
Deskargatzen hasiko da.
Deskarga hasten da
Fitxategia deskargatu ondoren, klikatu bi aldiz eta instalatzen hasiko da. Instalazioa oso erraza da: utzi guztia dagoen moduan.
instalazioa hasten da

Onartu Lizentzia.

Lizentzia onartzen dugu
Aukeratu non instalatu behar den. Instalazioa beste nonbaiten egiteko arrazoirik ez badugu, utzi dagoen moduan:
Non instalatu aukeratzen dugu
Eskatu mahai gainean ikono bat sortzeko (Create a desktop icon) eta Windows pizten denean aplikazioa irekitzeko (Launch the application when Windows starts).
Aukera batzuk. Dauden bezela uzten ditugu
Instalazioa bere horretan abiatuko da:
Instalatzen hasten da
Amaitu ondoren, X-lite abiarazteko aukera ematen digu:
Bukatu da instalazioa. Programa abierazteko esaten diogu

Eman “Finish” botoiari eta X-lite instalatuta geratuko da; konfiguratzea baino ez da faltako.

5.3. Xlite konfiguratzea Sarevoz hornitzailearekin

Dagoeneko badugu VoIP hornitzailearen kontu bat, eta instalatu dugu ordenagailuan softphonea. VoIP hornitzailea erabili ahal izateko, softphonea konfiguratzea falta zaigu.

Xlite programa irekitzen dugun lehen aldian, kontua ez dago konfiguratuta; beraz, xlitek ea deien kalitateari buruzko informazioa biltzea nahi dugun galdetzen digu, produktuaren kalitatea hobetzeko.Guk erabaki behar dugu Bai ala Ez klikatu.

Xlite konfiguratzen
Kontu berriko konfigurazioa gehitu behar dugu. “Añadir” botoiari sakatuko diogu (ADD).

Add botoian sakatu

VoIP hornitzailearen kontuan gure informazioa sartuko dugu.

  • Display Name: gure izena
  • User Name: VoIP hornitzaileak eman digun erabiltzaile-izena.
  • Password: VoIP hornitzailearen kontuko pasahitza.
  • Authorization user name: VoIP hornitzaileak eman digun erabiltzaile-izena (User Name atalean jarritako bera).
  • Domain: erabiliko dugun VoIP zerbitzua. VoIP hornitzaileak emandakoa. Sarenet - Sarevoz zerbitzuaren kasuan: sarevoz.com

Kontua konfiguratzen
Erabiltzailea konfiguratu eta gero, sistema autentifikatuko da:

Xlite gure kontuakin autentifikatzen /></td>
</tr>
</tbody>
</table>
“Ready” jartzen badu, eta gure erabiltzaile-izena zein den adierazten badigu, prest egongo da deiak egiteko. <br />
<p></p>
<table class=
Listo dago deiak egiteko

Beraz, edozein telefonotara dei dezakegu. Gainera, hornitzaile berean kontua duen lagunen bat izanez gero, erabiltzaile-zenbakia zein den jakinda, doan dei diezaiokegu.

5.4. Xlite programaren gida laburra

Gida txikia eta laburra da, eta X-lite programarekin deitu ahal izateko zer egin behar dugun azalduko digu.

Programa instalatuta eta VoIP hornitzaile batekin konfiguratuta daukagu. Nola deitu behar den ikustea besterik ez zaigu falta.

Programaren hasierako pantailatik abiatuko gara:

Xlite. Harrerako pantaila

Telefono-zenbaki batetara deitzea

Programaren zenbakizko teklatuan zenbakiz zenbaki tekleatuz egin dezakegu.

Bestela, pantailaren gainean jarri (behean “Enter phone number” jartzen duen lekuan) eta gure teklatuarekin nahi dugun telefono-zenbakia markatuko dugu. Telefono-zenbakia sartu ondoren, deitzeko botoiari emango diogu.

Deitzeko botoia
Eta deitzen hasiko da. Kontuan izan, Xliteko (kasu honetan, sarevoz) kontuan konfiguratu dugun VoIP hornitzaileak dei hori kobratu egingo digula.

Deia egiten ari da
Esandako guztiak esan eta gero, telefonoa eseki behar dugu:

Deia mozteko botoia

Kontaktu bat helbide-liburura gehitzea

Calls & Contacts atalean, jarri Contacts delakoaren gainean eta eman goitibehera-koadroan Add Contact botoiari.

Kontaktu berri bat gehitu
Kontaktu berria gehitzeko pantaila azalduko zaigu. Sartu kontaktuaren datuak: izena, abizenak eta gehitu nahi ditugun telefonoak. Telefonoetako batzuk Primary bezala jarri behar ditugu (besterik adierazi ezean).

Kontaktuaren datuak sartzeko pantaila

Sartu dugu kontaktu bat. Deitu nahi izanez gero, kontaktuaren gainean jarriko gara:

Bi aldiz klikatuz gero, kontaktuaren lehenetsitako telefonora egingo da deia (goiko pantailan ikusiko dugu “Home” izenez markatutako telefonoa dela).

Kontaktua gehituta gure zerrendan
Kontaktuan jarritako beste telefonoren batera deitzeko aukera izan nahi badugu, jarri kontaktuaren gainean eta eman eskuineko botoiari; bertan, zer telefonotara deitu nahi dugun aukeratzeko zerrenda agertuko zaigu.

Kontaktuari deitzeko aukera
Prest dago. Ikusi dugun moduan, eskuliburua oso oinarrizko da; izan ere, x-litek beste hainbeste funtzio ditu, baina hori ez da eskuliburuaren helburua.

5.5. Zoiper softphonea instalatzea

Xliten antzeko beste softphone bat da; kasu honetan, software librea da, bai eta doakoa ere.

Zoiper deskargatzeko web-orri honetan sartu behar dugu http://www.zoiper.com

Eman doan (Free) deskargatzeko aukerari: Download Zoiper Free now

zoiper free aukeratu

Zoiper zenbait sistema eragiletara deskargatzeko aukera ematen digu. Klikatu gure ordenagailuarekin bat datorrenaren gainean:

Eta deskargatu pakete egokia:

Behar dugun paketea instalatzen dugu

Instalatzeko paketea deskargatzen hasiko da:

Gordetzen dugu instalazio paketea

Deskargatu ondoren, exekutatu:

Paketea instalatzen dugu

Eta eman Ados botoiari:

Ados-eri ematen diogu

Atzera egiteko aukera ematen digu. Baina guk instalatu egin nahi dugu; beraz, eman Exekutatu botoiari.

Exekutatzeko esaten diogu

Instalatzen hasiko da.

Instalazioa hasten da

Onartu lizentziaren kontratua:

Onartzen dugu Lizentzia

Adierazi Zoiperren lasterbidea non jarriko dugun (dagoen bezala utziko dugu).

Non instalatu nahi dugun esaten diogu

Baita non instalatuko dugun ere. Aldatzeko arrazoirik izan ezean, utzi dagoen bezala.

Non instalatu /></td>
</tr>
</tbody>
</table>
<p>Hemen ere utzi dagoen bezala.</p>
<table class=
Dagoen bezela

Eta prest dago, instalatu dugu Zoiper gure sisteman. Sakatu “Finish”. Beherago, nola konfiguratu behar den ikusiko dugu.

Bukatu

5.6. Zoiper konfiguratzea Sarevoz hornitzailearekin

Sarevoz hornitzailearekin Zoiper nola konfiguratu behar den ikusiko dugu.

Lehendabizi, jarri programa gaztelaniaz. Horretarako, programako gune huts batean eskuineko botoiari sakatuko diogu, eta menu bat zabalduko zaigu. Aukeratu: Languages: Español, eta programa gaztelaniaz izango dugu berehala

Languages: espaniol aukeratu

Gero, Sarevoz kontua gehituko diogu. Klikatu Opciones botoia:

Zoiperren Aukerak

Cuentas de SIP: Cuenta nueva de SIP

Zoiperren kontu berri bat sortu /></td>
</tr>
</tbody>
</table>
</p>
<p>Jarri izen bat. <br /></p>
<p>
<table class=
Sarevoz deitzen diogu

Eta idatzi VoIP hornitzaileak emandako datuak.

Gure sarevoz-eko kontuko datuak sartzen ditugu

Prest gaude Zoiper programaren bidez telefono-deiak egiteko.

5.7. Zoiper programaren gida laburra

Zoiper erabiltzeko gida txikia eta laburra da.

Dei bat egitea

Oso erraza da: markatu telefono-zenbakia eta eman deitzeko botoiari (kontuaren atalean, gehitu berri dugun Sarevoz kontuak agertu behar du).

Deitzeko botoiari eman

Amaitzen dugunean, eman esekitzeko botoiari eta listo.

Deia mozteko botoiari eman

Kontaktu bat helbide-liburuan sartzea

Sartu helbide-liburuan.

Kontaktuen zerrenda

Eman Nuevo contacto botoiari.

Kontaktu berri bat gehitu

Sartu kontaktuaren datuak, eta “Llamado rápido” jartzen badugu, gero azkar-azkar sartuko gara erabiltzaile horretan.

Kontaktuaren datuak sartu
“Llamado rápido” atalean egongo da gehitu berri dugun kontaktu hori. Ez badugu “Llamado rápido” moduan ipini, helbide-liburuan bilatu beharko dugu.

Kontaktua deitzeko prest

6. Asterisk, enpresarako VoIP irtenbidea

Enpresarako VoIP irtenbidea bilatzen ari bazara, aurkitu duzu: Asterisk.

6.1. Asterisk: enpresarako software libreko telefonogunea

Eskuliburuan hitz egindakoaz haratago joan nahi badugu, Asterisk daukagu.

Asterisk programari buruz luze eta sakon hitz egin dezakegu; hori ez da eskuliburuaren helburua, baina aipatu behintzat egin nahi dugu, orrialde batean bada ere.

Guk, IMHn, proiektu batean honelako gauzak egin ditugu:

  • Asterisk telefonoguneak ezarri ditugu, proiektuan parte hartzen dugun Lanbide Heziketako ikastetxe bakoitzean, eta VoIP bidez komunikatu ahal izan gara, gure arteko gastua 0 eurokoa izanda.
  • Gainera, gerora deiak VoIP hornitzaileen bidez egin nahi ditugu, gastuak merketzeko (ikastetxe batzuk dagoeneko egiten ari gara).
  • Eta gure ohiko telefonoguneak eskaintzen ziguna baino funtzionalitate handiagoa lortu dugu: bilera aretoak, posta elektronikoetako ahots postontzia, enpresa barneko telefono luzapenen hedadura munduan...

2007an IMHn egindako VoIP jardunaldietan klikatuz gero, proiektuaren lehenbiziko atalaren ondoren egin zen aurkezpen-jardunaldiko zenbait bideo ikusiko dituzue. Bost lantokik lantokien arteko telefono-sare bat sortzeari buruzkoa zen proiektua.

Bigarren proiektuaren aurkezpen-jardunaldia egin da; sare horretan 13 lantoki izatea lortu dugu:

Hori guztia posible egin duen hornitzaile teknologikoa Irontec izan da.

Irontec-en logoa

7. Kredituak, baimena eta eskerrak

Kredituak eta baimena.

7.1. Kredituak eta baimena

Eskuliburu hau egiteko erabili ditugun baliabideak

Eskuliburu hau software librea erabiliz egin dugu:


Egilea: Koro Gabiola. itxaspe [abildua]gmail.com
Data: 2008ko Abenduaren 12a
Baimena: Creative Commons by-sa/2.0

7.2. Eskerrak

Eskerrak eman nahi dizkiogu eskuliburu hau prestatzen eta zabaltzen lagundu duen erakundeari.

Ikastaroak Euskal Herriko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntza jaso du.

dpto-educacion-universidades.gif

Beste batzuk

www.zerikasi.com -eri

Zerikasi: Aprendizaje a lo largo de la vida

8. Ikastaroari buruzko inkesta

Zure iritzia interesatzen zaigu. Hobetzen lagunduko digu. Eskerrik asko betetzearren

8.1. Ikastaroari buruzko zure komentarioak

Eskertuko genizueke 2 minutuan beteko bazenu gure mini-inkesta.

Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa