Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak SSH zerbitzari bat linux-en nola instalatu Helburuak
Dokumentu Akzioak

1. Helburuak

Maila bat gorago
Dokumentu honen helburua SSH zerbitzari bat nola instalatzen den azaltzea da. Horretarako, instalazio eta konfigurazioaren alde garrantzitsuenak aztertuko dira.

SSH zerbitzariak hiru zerbitzu nagusi eskaintzen dizkigu:

  • Telnet moduko konexio bat abian jartzea zerbitzariarekin, baina konexio segurua erabiliz (informazioa enkriptatuta doa)
  • SCP komandoak FTP protokoloaren antzera datuak mugitzeko aukera ematen digu, baina segurtasuna eskainiz, ssh protokoloa erabiltzen bait du.
  • X Zerbitzaria daukagunean (linux batetik adibidez), zerbitzarian dauden aplikazio grafikoak erabiltzeko aukera ematen digu. Adibidez, suebakian dagoen fwbuilder exekutatu dezakegu, eta gure ordenagailuan ikusiko genuke fwbuilder programaren interfazea, nahiz eta gure ordenagailuan fwbuilder ez izan.
SSHk bi bertsio ditu, SSH1 eta SSH2. Seguruena SSH2a da, nahiz eta SSH1 mantentzen den bateragarritasunagatik.

Gure konfigurazioaren ezaugarriak hauek izango dira:

  • SSH2 erabiliko dugu, eta zerbitzaria konfiguratzerakoan SSH1 ez onartzeko esango diogu.
  • Konexioa burutu ahal izateko, ezinbestekoa izango da SSHren pasahitza (passphrase) erabiltzea, eta ez digu utziko zerbitzarian erabiltzaile moduan daukagun pasahitza erabiltzen.
  • Root erabiltzailea ezin izango da konektatu. Konexioa erabiltzaile arrunt batekin sortu beharko dugu, eta gero “su -” erabiliz, root bihurtu beharko gera root bezala zerbait egin behar dugunean.

Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa