Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Testuaren formatua eta estiloak
Dokumentu Akzioak

Testuaren formatua eta estiloak

Note: Return to reference manual view.

Hemen daukagu Scribus-en manual bat adibideekin: autoediziorako software askeko programa bat, argitalpenak sortzeko ezin hobea.

1. Formatuak nola aplikatu

Hiru era daude testu bati formatua aplikatzeko: testu-editorearekin (ez da erabiltzen asko), zuzenean testu-markoan edota estiloekin

Testu bati formatua emateko 3 era daude:

  • Testu-editorea, tresna-barra dagoen tresna bat da. Testua eta estiloak batera dauzkagu. Tresna honen arazoa: egiten ari garen formatu aldaketan ez ditugu momentuan ikusten, onartu arte. Hau dela eta ez da asko erabiltzen. Testu oso luzeak testu-marko batetik bestera pasatzen daukagunean orduan bai erabili dezakegu editore hau, nahiz eta ez ikusi aldaketak momentuan

Una caja de texto con texto de prueba

  • Zuzenean lan egiten testu-markoan eta Testu arloan, propietate-kaxa erabiliz. Hau da gehien erabiltzen dugun era, horrela aldaketak momentuan ikusten ditugu.

Una caja de texto con texto de prueba

  • Estilo bidez:  hasieran esfortzua eskatzen du, baina luzera estiloekin lan egitea erosoagoa da. Ikusiko dugu nola sortu eta nola lan egin estiloekin.

2. Testu-markoan zuzenean formatua eman

Testu-markoa eta Propietateak zuzenean erabiliz ze formatu eman ditzakegu

Dokumentu berri bat sortzen dugu, testu-marko bat eta testu laginarekin betetzen dugu

Una caja de texto con texto de prueba

Testu-tamaina aldatu

Una caja de texto con texto de prueba

Aukeratuta daukagun testuaren tamaina aldatzeko. Testu-marko baten testu guztia aukeratzeko, bere barruan egon behar gera eta Ctrol+A klikatu

Lerrotartea:

Una caja de texto con texto de prueba

Aukera gehiago dauzka:

Una caja de texto con texto de prueba

Lerrotarte automatikoa (paragrafo baten lerro artean dagoen tartea): lerrotartea letra tipoaren tamaina kontuan hartuta kalkulatzen da. 11pt baldin badaukagu letra-tipo tamaina, lerrotartea 13pt litzateke.

Jarri dezakegu lerrotartea manuala izatea eta balore altuago bat jarri (gehiago tartekatzeko) edo txikiagoa jarri (ondoago egoteko)

Lerrotartea aldatu dugunean ez badugu aldaketarik ikusten momentuan, formaturen bat inportatu dugulako izan daiteke (odt inportatutako fitxategi batetik edo). Horrela bada, ESTILORIK EZ jartzen dugu, eta orain aldaketak ikusi beharko genituzke

Una caja de texto con texto de prueba

Desplazatu karaktereen lerromarra

Una caja de texto con texto de prueba

Aukeratutako testua, horizontalki desplazatzen dugu::

Una caja de texto con texto de prueba

Letra arteko banaketa

Una caja de texto con texto de prueba

Programa batzuetan tracking deitzen da: hitz baten letra ta letra tartean dagoen lekua da. Aukeraketa batean aplikatzen da. Balio negatiboak jartzen baditugu, letrak hurbilago egongo dira

Una caja de texto con texto de prueba

karaktereen zabalera eta altuera eskalatzea

Una caja de texto con texto de prueba

Hau bai da distortsio bat. Horizontalki eta bertikalki luzatzen ditu.

Una caja de texto con texto de prueba

Koloreak:

Una caja de texto con texto de prueba

Testuaren kolorea:  zeozer aukeratuta baldin badaukagu eta betetzeko tresnarekin kolore urdina aukeratzen badugu, testua urdinean geratzen da.

Una caja de texto con texto de prueba

Testu ingurunearen kolorea: letra kolorearen gain, letraren ingurunea ere margotu dezakegu.

Una caja de texto con texto de prueba

Funtzionatzeko Eskema botoia aktibatua egon behar da.

Una caja de texto con texto de prueba

Hasieran nahiz eta ezer ez igarri, hurbiltzen bagera (zoomarekin), ikusiko dugu  aukeratutako letren ingurunea nola margotu dugun gorriz

Una caja de texto con texto de prueba

Karaktereen estiloak

  • Azpimarratua

Una caja de texto con texto de prueba

Azpimarratu testua lekua dagoenean ere

Una caja de texto con texto de prueba

Testua azpimarratzen du, baina testua bakarrik, leku libreak ez ditu azpimarratzen. Hemen ikusi dezakezue ezberdintasuna. "Go very far" U-tresnarekin dago azpimarratuta, eta "as we had" W-tresnarekin

Una caja de texto con texto de prueba

  • AZPIINDICEA ETA goi-indizea

Una caja de texto con texto de prueba

  • 1: correct time azpiindize bezela jarri dugu
  • 2: were groups: aukeratu egin dugu, eta goi-indizea aplikatu

Una caja de texto con texto de prueba

  • mAIUSKULA


Lehenengoa testua maiuskuletara bihurtzen du.

Bigarrena, aukeraketa "versalitas"-en jartzen du: minuskulen tamainako maiuskulak dira.

Behean agertzen den adibidean, maiuskuletako 2 mota arteko ezberdintasuna ikusi dezakegu: BUDA-PESTH maiuskuletan dagoen, eta SEEMS A, 'versalitas'-en

Una caja de texto con texto de prueba

  • Marratua

Una caja de texto con texto de prueba

Hautapena marratzen du. Gainera, lerroa goiko aldera edo beheko aldera mugitzeko aukera ematen digu. Lerroaren zabalera ere aldatu dezakegu.

Una caja de texto con texto de prueba

  • Testu-ingurunea:

Una caja de texto con texto de prueba

Testu ingurune bat emateko. Lehen ikusi dugu ingurune aplikazio bat.

Una caja de texto con texto de prueba

  • Itzala

Una caja de texto con texto de prueba

Testuan itzal bat jartzeko

Una caja de texto con texto de prueba

  • Eskuin-ezkerrerako IDAZKERa

Una caja de texto con texto de prueba

Eskuin-ezkerrerako idazkera egiteko
  • Paragrafo osoekin lan egiteko beste batzuk

Testu-marko batetik testu guztia hautatzeko: Ctrol+A. 2 testu-marko badaude lotuta, Ctrol+A-rekin ere lortzen dut dena hautatzea.

Una caja de texto con texto de prueba

  • Lerrokatu: Ezkerrera, erdira, eskuinera, justifikatu
  • Estiloak eta testu-hizkuntza: estiloak oraintxe ikusiko ditugu. Hizkuntza: hautapena edo hautatutako testua dagoen hizkuntza

Una caja de texto con texto de prueba

3. Scribus eta estiloak

Normalean letra-tipo, goiburu .. berdinekin lan egiten dugu... eta oso zaila da gogoratzea zeintzuk ziren goiburuen propietateak, ze koloretan jartzen genituen tituluak, letra-tamaina... Hau errazteko estiloak erabiliko ditugu

Estilo bat zer den adibide batekin ikusiko dugu.

Forma bat margotzen dugu, errektangelu bat, eta kolorea ematen diot. Errektangelu bat margotzeko, Txertatu Forma (S) tresnarekin errektangelu bat hartzen dugu.

Insertamos una nueva forma

Dokumentuan errektangelu bat sortzen dugu.

Insertamos una nueva forma

Hobespenetan sortzen ditugun formak kolore batekin betetzeko jarri genuen, beraz horrela geratzen da:

Insertamos una nueva forma

Kolorea aldatuko diogu, gorriz margotuko dugu:

Insertamos una nueva forma

Testu-marko bat jartzen dugu gainean eta PRESENTACIÓN hitza jarriko dugu:

Insertamos una nueva forma

Edizioa: paragrafo-estiloak

Editatu: paragrafo-estiloak, hor dokumentu honek dauzkan estilo zerrenda bat daukagu (hemen estiloren bat badago, testua beste dokumentu batetik inportatu dugulako izango da)

Hemen daukagu dauden aukerak:

Insertamos una nueva forma

  • 1: Inportatu:  aukeratu dezakegu Scribus-en dokumentu bat (sla) eta hemen dokumentu horrek dauzkan estiloak agertuko lirateke. Asko erabiltzen da: erabiltzen ditugun estiloekin dokumentu bat daukagu, eta dokumentu berri bat sortzen dugunean handik inportatzeko estiloak esaten diogu.
  • 2: Berria: estilo berri bat sortzeko. Laster ikusiko dugu nola. Dokumentu baten estilo bat sortzeko garaian, dokumentu horrek dauzkan estiloak gordeta geratzen dira dokumentuarekin.
  • 3: Editatu: daukagun estiloren bat editatzeko, aukeraren bat aldatzeko. Dokumentuan erabiltzen ari den estilo bat aldatzen badugu, estilo hori aplikatuta dauzkan testuak ukituta izango dira.
  • 4: Bikoiztu:: sortuta daukagun estilo bat bikoizteko. 2 estilo oso antzerakoak edukitzea nahi badugu, batean letra-tipo, tamaina edo zeozer aldatuta, oso baliogarria da. Dagoeneko sortuta daukagun estilo baten oinarritzen gera, bikoizten dugu eta behar ditugun aldaketan egiten ditugu kopian.
  • 5: Ezabatu:: daukagun estilo bat ezabatzea, gehiago erabili behar ez dugulako. Demagun letra moredun estilo bat daukagula sortuta eta testu-marko baten testu guztiari aplikatu diogula. Orain erabakitzen badugu estilo hori ez zaigula gustatzen eta ez dugula gehiago erabili behar, ezabatu nahi dugun estiloan jarriz Ezabatu klikatzen dugu. Detektatzen badu marko-testuan estilo hori aplikatuta dagoela nonbaiten, abisatzen digu eta aukera ematen digu formatu hori beste batetik aldatzeko.

Insertamos una nueva forma

Konturatzen bagera, testu-markoa estilorik gabe geratu da (Estilorik ez aukeratu dugu)

  • 6: Gorde edo 7 Ados: aldaketak gorde eta hemendik irten
  • 8: Utzi: ezeztatzen dugu eta irteten gera

Insertamos una nueva forma

Estilo berri bat sortu

Editatu: Paragrafo-estiloak:Berria botoian klikatzen dugu:

Insertamos una nueva forma

  • Izena: Estilo berria (1)
  • Tamaina : 16 (2)
  • Tipoa: arial (3)
  • Kolorea: blanco (4)
  • Maiuskuletan bihurtu (K handia) (5)

Orain estilo hau eskuragarri daukagu erabiltzeko.

Insertamos una nueva forma

Ikusiko dugu nola aplikatu testu batera. Estiloa aplikatu nahi dugun testura joaten gera, aukeratzen dugu, eta Propietateak: Testua: Estiloan nahi dugun estiloa aukeratzen dugu, kasu honetan Título Blanco

Insertamos una nueva forma

Horrela geratzen da::

Insertamos una nueva forma

Estilo bat editatu eta aldatu

Editatu: Paragrafo-estiloak

Aldatu nahi dugun estilo gainean jartzen gera (Titulo Blanco) eta Editatu aukeratzen dugu:

Insertamos una nueva forma

Estiloaren propietateren bat aldatzen badugu... estilo horretan dagoen testua aldatuta izango litzateke. Demagun letra-tamaina aldatzen dugula, eta 30pt jartzen dugula.

Insertamos una nueva forma

Estiloak editatzeko gunean Ados ematerakoan, dokumentuan estilo hori aplikaturik daukan testua aldatuta izango litzateke:

Insertamos una nueva forma


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa