Testu markoak: Scribusen testuekin lan egin
Note: Return to reference manual view.
1. Fitxategi batean testu-marko bat sartu
Fitxategi berri bat sortzen dugu eta testu-marko bat txertatzeko tresna erabiliko dugu:
![]() |
Testu-marko bat edo edozein objektu hautatzerakoan, Propietateak panelean objektu horren propietateak egongo dira ikusgai eta aldatzeko prest.
![]() |
Nola kokatu kaxatxoa
Gidetara errazago mugitzeko kaxatxo bat, maiuskula tekla erabiliaz lortu dezakegu
Nahi badugu zehatzagoa izatea, Propietateak:X,Y,Z atalean dauden X, Y, altuera eta zabalera erabiltzea izango da egokiena (arratoia erabili ordez)
Orria: Atxikitu: gidetara eta Orria: Atxikitu saretara oso funtzio onak dira. Sortzen ditugun kaxak gidetara edota saretara itsatsiko dira.
kaxatxoekin lan egin
Izen konkretu bat jarri diezaiokegu kaxa bati. Interesgarria gero skriptekin lan egin behar badugu. Bestela berdin dio, ez da Izena aldatu behar
![]() |
Puntu Basea: ze puntu hartzen da kontuan objektua kokatzeko orduan
![]() |
![]() |
![]() |
Kate-maila lotuta badago, altuera aldatzen badugu, zabalera proportziotan aldatzen da. Horrela ez izatea nahi badugu, kate-maila banatu (klik eginda bere gainean) eta listo.
Biraketa: testu-markoa biratzeko, inklinatzeko, horizontala, bertikala... segun zenbat gradu jartze ditugun, testu-markoa gradu horiek biratuta izango da.
![]() |
2. Testu kaxa bat testuarekin nola bete
Modu ezberdinak daude testua betetzeko:
klik bikoitza testu-kaxa gainean
Eta zuzenean hasten gera idazten
![]() |
Testu-laginarekin bete
Eskumako klika egina kaxa gainean, eta Testu-lagina aukeratzen badugu kaxa betetzen da testu batekin. Ez da behin-betiko testua, baina maketatzeko balio digu.
![]() |
![]() |
Kanpoko dokumentu batetik testua inportatuz
Hirugarren modua testua kanpoko dokumentu batetik inportatuz da. Inportatu daitekeen formatua: odt, txt edo edozein testu-sinple fitxategi bat.
Odt-a formatuak baldin badauzka formatu horiek ere ahal dira inportatu. Testua sartuko dugu kanpoko fitxategi batetik. Nahi dugun testu-kaxa aukeratzen dugu eta eskumako botoian klikatuz Eskuratu Testua aukeratzen dugu (Ktrol+D)
Kanpoko fitxategitik testua sartu egin behar dugu. Nahi dugun testu-kaxa aukeratzen dugu eta eskumako botoiarekin klik egiten dugu kaxa horretan: Eskuratu Testua
![]() |
- Gainidatzi paragrafo-estiloak: gauden dokumentuen estiloak gainidatziko dira. Kaxa honek galdetzen duen hau da: odt fitxategi batetik testua ekartzen ari gera. Fitxategi honetan formatu bat egon daiteke. Formatu bat ekartzen ari gera eta formatu honek estilo bat dauka "texto" deitzen dena. Scribusen beste estilo bat eduki dezakegu izen horrekin.. Zer egiten dugu? Gainidatzi aukeratu badugu, ekartzen ari naizen estiloa scribusen daukadana gainidazten du.
- Batu paragrafo-estiloak: paragrafo-estiloak bateratzen ditu. Paragrafo-estilo antzerako gutxiago ekoiztuko ditu, estilo-atributuak atxikituz, jatorrizko dokumentuaren estiloak izen ezberdinak edukita ere.
- Erabili dokumentuaren izena aurrizki gisa paragrafo-estiloetan: Scribusen paragrafo-estilo izenaren aurrean dokumentuaren izena jarri.
- Ez galdetu berriro: hau aukeratzen badugu, Scribusen Open Document bat inportatzen dugunean ez digu aukera hauek gehiago galdetuko. Lehenetsi bezala azkeneko aukeraketak izango dira.
![]() |
![]() |
3. Testu-marko bat blokeatu
Edozein testu-marko aukeratu eta eskumako klika egiten dugu. Hor aukera batzuk daude testu-markoa blokeatzeko:
![]() |
- Tamaina blokeatuta dago: testu-markoa posizioz alda dezakegu, baina ezin dugu tamaina aldatu. Barruan dagoen testua bai aldatu dezakegula.
- Blokeatuta dago:: testua aldatu dezakegu, baina ez testu-markoaren tamaina, ezta mugitu ere.
4. Propietateak: testu-marko baten forma
Testu-markoa daukan formarekin lan egiteko balio du. Propietateak ikusteko: Leihoak: Propietateak edo F2
Eta hor sekzio ezberdinak dauzkagu, beraien artean Forma
![]() |
- Biribildu ertzak: ertzak biribildu ditzakegu. Egiterakoan testuren bat formatik kanpo geratzen bada, programak berak laster sartuko du forma barruan, denboratxo bat behar du (freskatze denbora). 5mm jartzen badugu:
![]() |
- Zutabeak: testu-marko batean zutabe bat baino gehiago definitu dezakegu. Malgutasun asko ematen digu. Demagun 2 zutabe jartzen ditugula:
![]() |
5. Propietateak: testu-marko baten kolorea
Leihoak: Propietateak edo F2 aukeratuta eta testu-kaxa bat hartuta, Koloreak atalera joaten gera
Testu-kaxaren hondoa alda dezakegu:
![]() |
Gainera inguru lerroaren kolorea jarri dezakegu:
![]() |
6. Propietateak: forma eta editatu forma
Lehen ikusi dugu egin daitezkeen gauza batzuk Propietateak: Forma -n lan eginda: zutabe gehiago jarri, testu-markoaren ertzak borobildu...
Orain hemendik lortu ditzakegun gauzak aipatuko ditugu: Leihoak: Propietateak (F2) eta Forma atalean
ertzetatik aldendu testua
Orain ikusi dugu testua ertzetatik oso hurbil geratzen dela. Zer egin dezakegu? Objektuaren inguruan marjina bat jarri dezakegu testua hain hurbil ez egoteko. Horretarako hurrengo eremuak dauzkagu: Distantzia testutik: goian, behean, ezkerrean, eskuinean....
![]() |
aldatu forma
Objektu baten forma aldatzeko balio digu. Hemen testu-kaxa bat daukagu, eta bere forma alda dezakegu. Pixka bat arraro den forma bat aukeratu egin behar dugu:
![]() |
![]() |
Propietateak: forma: forma editatu:
Editatu Forma botoia panel aurreratuagoa erakusten digu, eta hemen forma erabat editatu dezakegu:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Ainguratzeko puntu bat gehitu: gehitu nahi dugun lekura hurbiltzen gera (gurutze txiki beltz bat agertzen da) eta klik egiten dugu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Formaren barruan testuak dauzkagu, eta egiten ari garen eragiketei moldatzen joaten dira.
![]() |
![]() |
7. Testu-kaxa artean dabilen testua
Ikusteko nola egin, txikiagotzen dugu lehen geneukan testu-kaxa testu guztia sartu ez dadin. Ezkerrean behian ikono bat aktibatzen da, esaten diguna testu guztia ez dela hor sartzen.
![]() |
![]() |
Bi aukera dauzkat, edo kaxa handiagotzen dut testu guztia sartu arte, edo maketazioan leku hori bakarrik badaukat, beste kaxa bat sortzen dut beste leku batean eta testua 2 kaxa hauen artean ibiltzeko (hemen sartzen ez den testua programak beste kaxan sartuko luke automatikoki)
Goazen ikustera. Beste testu-kaxa huts bat sortzen dut::
![]() |
![]() |
eta bigarren testu-kaxa lehenengoan sartzen ez zen testuarekin betetzen da
![]() |
Egitura definitu dezakegu, maketazioa, eta gero beste dokumentu baterako balio digu. Testua aldatu, irudia aldatu eta listo, beste dokumentu bat daukagu. Ia beti horrelako testu-marko estekatuak erabiliko ditugu, oso baliogarriak dira.
kendu testu-markoen arteko loturak
Kentzeko sortutako lotura, beste tresna bat daukagu. Lehenengo testu-markoa aukeratu, tresna hartu eta bigarren testu-markoan klikatzerakoan, lotura hori galtzen da.. Bigarren testu-kaxa testurik gabe geratzen da eta testu guztia (sartzen dena behintzat) lehenengo testu-markoan geratzen da:
![]() |









































