Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Testu markoak: Scribusen testuekin lan egin Fitxategi batean testu-marko bat sartu
Dokumentu Akzioak

8.1. Fitxategi batean testu-marko bat sartu

Maila bat gorago
Ikusiko dugu nola txertatu testu-marko bat Scribusen.

Fitxategi berri bat sortzen dugu eta testu-marko bat txertatzeko tresna erabiliko dugu:

Objeto marco de texto
Klik egingo dugu hasiera izatea nahi dugun puntuan, eta arrastatu egingo dugu errektangelu bat egin arte, testuaren edukiontzia izango dena

Testu-marko bat edo edozein objektu hautatzerakoan, Propietateak panelean objektu horren propietateak egongo dira ikusgai eta aldatzeko prest.

Objeto marco de texto

Nola kokatu kaxatxoa

Gidetara errazago mugitzeko kaxatxo bat, maiuskula tekla erabiliaz lortu dezakegu

Nahi badugu zehatzagoa izatea, Propietateak:X,Y,Z atalean dauden X, Y, altuera eta zabalera erabiltzea izango da egokiena  (arratoia erabili ordez)

Orria: Atxikitu: gidetara eta Orria: Atxikitu saretara  oso funtzio onak dira. Sortzen ditugun kaxak gidetara edota saretara itsatsiko dira.

kaxatxoekin lan egin

Izen konkretu bat jarri diezaiokegu kaxa bati. Interesgarria gero skriptekin lan egin behar badugu. Bestela berdin dio, ez da Izena aldatu behar

Objeto marco de texto
0,0 puntuan kokatzen dut kaxatxoa, edo hobeto 10,10 puntuan, gidak han jarri baititugu

Puntu Basea: ze puntu hartzen da kontuan objektua kokatzeko orduan

Objeto marco de texto
Puntu base bezala erdikoa aukeratzen badugu eta X=10, Y=10:

Objeto marco de texto
Jarri dezakegu zabalera eta altuera bat:

Objeto marco de texto

Kate-maila lotuta badago, altuera aldatzen badugu, zabalera proportziotan aldatzen da. Horrela ez izatea nahi badugu, kate-maila banatu (klik eginda bere gainean) eta listo.

Biraketa: testu-markoa biratzeko, inklinatzeko, horizontala, bertikala... segun zenbat gradu jartze ditugun, testu-markoa gradu horiek biratuta izango da.

Objeto marco de texto


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa