Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Scribusen lan egin PDFkin Scribusekin PDFak sortu
Dokumentu Akzioak

23.1. Scribusekin PDFak sortu

Maila bat gorago
PDFak esportatzeko aukera piloa daude. Batzuk ikusiko ditugu

PDFak esportatzeko aukera piloa daude

Fitxategia: esportatu: Gorde PDF gisa

Trabajo con PDFs

Lehenengo egiaztatzailea zabaltzen da, erroreak dauden esanez

Trabajo con PDFs

Eta Gorde PDF gisa pantaila irteten da

Trabajo con PDFs

Irteerako fitxategia: non eta ze izenarekin nahi dugun PDFa gorde

Erlaitza orokorra

  • Esportatu barrutia: esportatu nahi ditugun orrialdeak hein baten bidez zehaztu dezakegu

    • 1-5 (1. orrialdetik 5. orrialdera)

    • 1,5,7 (1, 5 eta 7)

    • 1-5,7 (1. orrialdetik 5. orrialdera, eta 7. orrialdea)

  • Biraketa: PDFa biratu dezakegu

  • Fitxategi-aukerak: Bateragarritasuna: 1.4tik aurrera, itzalak, efektuak, gardenkiak eta horrelakoekin ez dugu arazorik edukiko. 1.5 bertsioa 1.4en iguala da, baina PDF elkarreragileak sortu ditzakegu (botoiak, geruzak, formularioak... ). Aurrekoak oraindik daude eskuragarri, inprimategi batzuek agian 1.4 bertsioan oraindik ezin dutelako inprimatu.

  • Lotura:  koadernatu behar badugu marjina zein den aukeratu (eskuina , ezkerra)

  • EPS grafikoen bereizmena: irudi guztien bereizmena jeitsi dezakegu hazbete konkretu batera, inprimategian inprimatu behar badugu. EPS irudientzat bakarrik da (bektorialak)

  • Konpresioa: konpresio-metodoa:

    • Inprimategira eramateko dokumentu bat sortu nahi dugu, kalitate handia daukana: bat ere ez

    • PDFa sortzeko garaian irudien DPIak aldatu dezakegu (dots per inch - puntu hazbeteko)

Letra-tipoak erlaitza

Dokumentuan dauzkadan letra-tipo guztiak agertzen dira

PDFra kapsulatu dezakegu letra-tipoak. Garrantzitsua da kapsulatuta egotea horrela arazorik ez da egongo letra-tipoekin, nahiz eta dokumentuaren tamaina pixka bat handiagoa da.

Kapsulatzeko esaten badugu (letra-tipo erabilgarritik aukeratzen dugu eta eskumako geziarekin klik egin Kapsulatzeko letra-tipoak pasatuz ) barnean sartzen ditugu. Gainera Fonts to outline -ra pasa dezakegu nahi ditugun letra-tipoak, horrela irudi batean bihurtzen ditugu.. ez da letra-tipoa izango, irudi bat baizik

PDF bat sortzeko, ez da beharrezkoa Fonts to outline-ra pasatzea. Hobe da testuan uztea

Trabajo con PDFs

Erlaitza: Hainbat

PDFa diapositiba bat bezala ikusteko balio digu: bistaratze-iraupen bat jarriz, efektuekin... Gaitu aurkezpen-efektuak klikatzen dugu, eta horrela PDFa irekitzerakoan aurkezpen bat bezala azalduko da.

Trabajo con PDFs

Erlaitza: Ikustailea:

  • Document Layout: nahiz eta gure dokumentua orrialde sinpleak eduki, PDF sortzerako garaian orri bikoitzekoa izateko jarri dezakegu

  • Itxura bisuala: PDFaren ikustarazpen aukerak. PDFa irekitzen dugunean nola ikusiko den

Trabajo con PDFs

Segurtasun erlaitza

Erabili enkriptazioa aukeratzen badugu, pasahitz bat jartzea uzten digu. Bat jabeena eta beste bat erabiltzaileena.

  • Jabea: dokumentua ireki dezaket

  • Erabiltzailea: dokumentuarekin lan batzuk egin dezaket. Dokumentua ireki dezaket, baina gauza batzuk egitea ezinezkoa izan daitezke: kopiatu/itsatsi, inprimatu..

Trabajo con PDFs

KKolore erlaitza

PDF kolorea kontuan edukita nora irteteko prestatuta dagoen:

Trabajo con PDFs

  • Pantaila/web gunea

  • Inprimagailua ( inpresoran inprimatzeko )

  • Gris-eskala

Gordetzera ematen dugu, eta PDFa sortzen digu:

Trabajo con PDFs

Irekitzeko prest daukagu:

Trabajo con PDFs

Irekitzen saiatzen garenean, segurtasun aukerak jarri diogunez, pasahitza eskatzen digu:

Trabajo con PDFs

Sartzen dugun pasahitzaren arabera, administratzaile baimena edukiko dugu, erabiltzaile baimena (gauzak egiteko baimen murriztu batzuekin) edo ezingo dugu ezta ireki ere.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa