Scribusen Formularioak
Note: Return to reference manual view.
1. Nola sortu formularioak Scribusen
Dokumentu berri bat sortzen dugu. Tresna menuan botoi bat daukagu non aukeratu dezakegu ze formulario-kontrola nahi dugun sartu
![]() |
Geruza beltzean klikatzerakoan, menua zabaltzen da eta ze formulario-kontrola nahi dugun sartu esaten dugu
Nahi dugun kontrola aukeratu eta sartzeko, errektangelu bat marraztu behar dugu, formekin lan egiten dugun moduan. Sartzerakoan ingurune urdin bat besterik ez dugu ikusten, PDF sortzen dugunean ikusiko dugu kontrola martxan.
Ikusiko dugu ze formulario-kontrol ezberdinak dauzkagun. Adibide baten bidez ikusiko dugu:
![]() |
Horrelako gauzetarako oso erabilgarri da Lerrokatu eta Banatu leihoa (Leihoak: Lerrokatu eta Banatu), dena txukun jartzeko.
2. Formulario-kontrolak: testu-eremua
Sartzeko, formulario-kontrol zerrendatik Testu-eremua aukeratzen dugu, eta errektangelu bat marrazten dugu.
![]() |
Dokumentuan sartzen dugunean, gune urdin bat besterik ez dugu ikusten. PDFa sortzen dugunean emaitza ikusiko dugu, baina ez lehenago
![]() |
Klik bikoitza orain sartu dugun elementuan, eta eremua editatzen dugu. Bere propietateak agertzen dira:
Itxura:
![]() |
-
Izena: aldatzea komenigarria gero programazioren bat egin behar badugu, bestela berdin dio
-
Ertza: testu-eremuaren aukerak: kolorea, zabalera, estiloa..
-
Bestelakoak::
-
Irakurtzeko soilik: editatu ezin izatea
-
Beharrezkoa: zeozer jarri behar dugu, ezin dugu hutsik utzi
-
Ikusgaitasuna: eremua ez ikustea nahi badugu
-
Aukerak
![]() |
-
Marra anizkoitza: gaituta badago, testu-eremua lerro bat baino gehiago edukiko du.
-
Pasahitza: testu-eremua pasahitza motatakoa (**** agertuko litzateke zeozer idazterakoan)
-
Muga (X karaktere): testu-eremuan sartu daitezkeen karaktere zenbakia mugatu ahal izateko (NAN adibidez 9)
-
Ez korritu, desplazamendu-barra bai edo ez. 20 karaktere jarrita badaukagu muga bezala, baina testu-eremu txiki bat sartuta badaukat, Ez korritu aukeratuta badaukagu, ez dugu ikusiko idazten ari garena.
-
Ez egiaztatu ortografia: ortografia ez du egiaztatzen
Dena ezgaituta uzten dugu, lerro baten testu-eremu bat nahi dugulako
Formatua:
Jarriko dugu ea eremuak zenbakiak bakarrik edukiko duen, hamartarrak dauzkan hala ez.. hau da eremuaren formatua. Honekin murriztu dezakegu ze informazio mota sartuko den eremu horretan
![]() |
Balidatu
Formatuan zenbakia jarri badugu formatu bezala, eskatu genezake zenbaki hori X baino altuago edo txikiago izatea..
![]() |
Dokumentuan sartzen ari garen formulario-kontrol mota hau edozein forma bezala tratatu dezakegu , editatu, forma aldatu.... kontrol-puntuak gehitu eta mugitu.... baina nahiz eta dokumentuan aldaketa hauek ikusten ditugun, PDFa sortzean lehen zegoen bezala geratzen da, karratu bat bezala, hau da .. aldaketa hauek ez dira ikusten PDFan.
"Comentarios" eremua, testu-eremu bat da, lehena baino handiagoa, eta aukeretan Marra anizkoitza gaitzen dugu:
![]() |
3. Formulario-kontrola: kontrol-laukia
Adibide honekin 3 kontrol-laukiak sartu egin behar ditugu, bat item bakoitzeko (Editatu:Kopiatu ; Editatu:Itsatsi bidez egin dezakegu)
Aukera bat edo gehiago aukeratzen uzten digu
![]() |
Itxura
Testu-eremuak zeuzkan aukera berdinak daude
![]() |
Aukerak
-
Egiaztatu estiloa: aukeratu dezakegu ze irudi mota nahi dugun kontrolerako
![]() |
-
Lehenetsia egiaztatuta dago: laukitxoa markatua egotea nahi badugu
![]() |
Egiaztatu estiloa: Gurutzea jartzen badugu, horrela ikusiko genuke markatuta dagoenean
![]() |
4. Formulario-kontrola: konbinazio-koadroa
Konbinazio-koadro bat sartzen dugu:
![]() |
![]() |
Aukeretan Editagarria dela esaten dugu, horrekin kutxatxoa editatu daitekeela esaten dugu
![]() |
Aukerak idazteko, Editatu Markoaren Koadroa (Tekla azkarra: E) tresna hartu egin behar dugu:
![]() |
Nahi ditugun itemak idazten ditugu
3 item dauzkagu, 3ak idatzi ditugu (Item1, Item2, Item3), baina denak ez dira ikusten (1). Berdin dio, gero sortuko dugun PDFan 3ak ikusiko dira
Sartzeko konbinazio-koadroa osatzen duten elementu guztiak, hasieran kontrola askoz handiagoa uztea da hoberena, dena idatzi, eta gero txikiagotzea.
5. Formulario-kontrola: zerrenda-koadroa
Kontrol honetan eta konbinazio-koadroakin ezberdina: aukera guztiak ikusgai dauzkagu... beraz, lekua utzi behar dugu kontrolarentzat.
![]() |
6. Eremu bat baino gehiagori propietateak batera aldatu eta PDFan esportatu
formulario-kontrolen propietateak
Kontrol guztiak aukeratzen ditugu (kontrol-laukia ezik) eta Propietateetan (F2): Koloreak eta kolore-betegarri bezala koloreen bat aukeratzen dugu
![]() |
Dokumentua esportatu formulario pdf-an sortzeko
Fitxategiak: Esportatu: Gorde PDF gisa
![]() |
Formulario, geruza, estekak... eta horrelako elementuekin lan egin ahal izateko , Bateragarritasuna: 1.5 izan behar da. Gordetzeari ematen diogu, eta listo PDFa sortuta daukagu
![]() |
7. Formulario-kontrola:botoia
![]() |
Klik bikoitza egiten dugu eta botoiaren propietateak agertzen dira
Izena aldatuko diogu, izenez kontrolatuta edukitzeko.
![]() |
![]() |
Ekintza
Hemen botoiaren portaera daukagu. Javascript-ekin programatu daiteke zeozer konplikatuagoa izatea nahi badugu. Aukera aurredefinituak daude.
-
Joan (beste orri batera joateko.. .. )..
-
Bidali inprimakia .. botoi bat jarri dezakegu inprimakia bidaltzeko (fitxategi-eranskina bezala adibidez)
-
…..
Botoia sakatzerakoan inprimakia correo@tudominio.com -ra bidaltzea nahi badugu:
mailto: correo@tudominio.com
![]() |
Botoian testu bat agertzea nahi badugu, Editatu markoaren edukia tresnarekin egin dezakegu:
![]() |
Kontrolaren barruan idazten dugu.
![]() |


























