Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Scribusen ezarpenak konfiguratzen
Dokumentu Akzioak

Scribusen ezarpenak konfiguratzen

Note: Return to reference manual view.

Hemen daukagu Scribus-en manual bat adibideekin: autoediziorako software askeko programa bat, argitalpenak sortzeko ezin hobea.

1. Lehentasunak Scribus-en. Nola aldatu

Scribus irekitzerakoan dokumentu berri bat sortzeko aukera ematen digu, programan dauzkagun hobespenetan oinarrituta. Ikusiko dugu hobespen hauek nola aldatu

Dokumentu berriaren pantaila agertzen denean, Ezeztatu aukeratzen dugu:

Pantalla de nuevo documento
Hemen Scribus-en hasierako pantaila:

Pantalla vacia de Scribus
Joaten gera: Fitxategia: Hobespenak

Pantalla de preferencias

2. Hobespenak: Orokorra

Orokorra diren hobespenen pantaila

Pantalla de preferencias

  • Hizkuntza: interfazea ze hizkuntzan nahi dugun aukeratzen dugu. Euskaraz nahi badugu eduki Euskara aukeratzen dugu, bestela Español daukagu ere.
  • Letra  tamaina (menuak): Scribuseko menu eta leihoetan ze letra tamaina daukagu.
  • Letra tamaina (paletak): tresna leihoen letra tamaina
  • Gurpil-jauzia: arratoi gurpilaren mugimendu bakoitzarekin zenbat lerro mugituko gara Scribusen.
  • Azken Dokumentuak:: zenbat dokumentu egongo dira irekitzeko moduan Fitxategiak: Azken Fitxategiak menuan.i
  • Dokumentuak: dokumentuen direktorioa lehenetsita. Dokumentu berri bat sortzen dugunean, direktorio horretan sortzen saiatuko da.
  • Scripts: Scripter-ren Scripten direktorio lehenetsita.
  • Txantiloiak: txantiloiak egongo diren direktorioa

Hizkuntza aldatzen dugu eta Euskeraz aukeratzen dugu:

Elección de idioma

3. Hobespenak: Dokumentua

Hemen aldatu dezakegu dokumentu berri bat ze parametroekin izango da sortuta

Dokumentuaren hobespenen pantaila

  • Document layout: orri sinpleak, dobleak.. edukiko duen.
  • Orrialde-Tamaina:
    • Tamaina: A4, A3, pertsonalizatua...
    • Orientazioa: bertikala eta horizontala...
    • Unitateak: milimetroak jartzea komenigarria da, gu ohituta gaudelako milimetroekin lan egitera
    • Zabalera eta altuera: tamainan pertsonalizatua aukeratu badugu, zabalera eta altuera jarri behar dugu
  • Marjinen gidak : marjinen gidak ze distantziara dauden jarrita dokumentu baten kornerretik. 10mm jarriko ditugu balore guztietan
  • Gorde automatikoki: guztiz gomendagarria jartzea. Horrela Scribus automatikoki segurtasun kopia bat joango da egiten (.bak) X minuturo ( X= Bitartea)
  • Desegin / Berregin: zenbat ekintza desegin / berregin ditzakegu  Editatu: Desegin eta Editatu: Berregin bidez

4. Hobespenak: Gidak

Definitu dezakegu gidak eta marjinak lehenetsi bezala aktibo edo ez aktibo egoteko.. baita bere beraien kolorea ere

Dokumentu guztietan orri-sareta ikustea nahi dugun ala ez... (objektuak kokatzen laguntzeko)

Irudian ikusten dugun moduan utziko dugu:

Pantalla de nuevo documento
Gero dokumentuan gidak, marjinak eta abar erakutsi/ezkutatu ditzakegu Ikusi menutatik

5. Hobespenak: Tipografia

Azpi-indize, goi-indize, azpimarra eta abarren propietateak aldatzeko

Pantalla de preferencias de tipografía

  • Azpi-indizea
    • Desplazamendua: testu bat jartzen dugunean eta azpi-indize bezela markatzen dugunean, ze ehuneko desplazatu egingo da lerro-basetik.
    • Eskalatzea: azpi-indizearen tamaina tipografia arruntarekiko
  • Goi-indizea
    • Desplazamendua: testu bat sartzen dugunean eta goi-indizea del jartzen dugunean oinarri lerroarekiko mugituko den ehunekoa
    • Eskalatzea: goi-indizearen tamaina tipografia arruntarekiko
  • Maiuskula Txikiak: Eskalatzea: maiuskula txikien tamaina tipografia arruntarekiko

Dagoen bezela uzten dugu

6. Hobespenak: Tresnak

Hemendik konfiguratu dezakegu Scribusek eskeintzen dizkigun tresnen hobespen batzuk

Testu-markoen propietateak

Preferencias de Marco de Texto

Hemen jarriko dugu sortzen ditugun testu-markoak ze tipografia erabiliko duten. Ze letra motarekin lan egin behar dugun lehenetsi bezala. IMHn beti Arial Regular tipografia erabiltzen dugu, beraz hori jartzen dugu. Lehenetsitako letra tamaina eta kolorea ere aldatu dezakegu..

Nota: Ubuntun ez geneukan Arial aukeratzeko. Pakete bat instalatu dugu (sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras ) eta listo.

Irudi-markoen propietateak

Irudi-markoak dauzkagunean, ze lehenetsitako propietateak dauzkagu. Dagoen moduan uzten dugu.

  • Eskalatze librea  edo Eskalatu irudia markoaren tamaina kontuan hartuta
  • Kolore-betegarria:  irudi-marko batek atzeko kolore bat eduki dezake beti, hemen jarriko genuke. Gainera kolore horren itzaldura jarri dezakegu.
  • Aurrebista: irudi bat irudi-marko baten sartzen dugunean, eta daukagun bereizmen osoko aurrebista bat, bereizmen arrunta edo bereizmen baxuko aurrebista bat.

Preferencias de Marco de Imágen

Formen propietateak

Preferencias de las formas
Forma bat margotzen dugunean, ea atzeko kolore bat daukan, kolore horren itzaldura... ze marra estiloarekin margotuko dugu forma...

7. Hobespenak: hitz-zatitzailea

Testu luzeak dauzkagunean, silabaz banatu edo ez.

Pantalla de nuevo documento
Aukeratuta baldin badaukagu Zatitu Testua Automatikoki idaztean mozten den lekuan "-" jarriko du eta faltatzen den testua hurrengo lerrora jaitsiko du. Hitz-zatitzeana hizkuntzara oso lotuta dago.

Dokumentu konkretu baten nahi badugu testu-marko bat desaktibatuta edukitzea gai hau: Hainbat: batu testua

8. Hobespenak: Laster-teklak

Eskuragarri dauzkagun laster-teklak, hauek erabiliz lana azkarrago egiteko gai izango gara.

Preferencias de teclas rápidas
Hauek esleitu eta aldatu daitezke, nahiz eta hobe den ez egitea (gero ordenagailuz aldatzen badugu berriro konfiguratu egin beharko genituzke laster-tekla hauek)

Ohitura ona da laster-tekla batzuk ikastea, gehien erabiltzen ditugun eragiketen laster-teklak adibidez.

9. Hobespenak: Bistaratu

Ikusteko ze elementu dauden gaituta

Pantalla de nuevo documento

Gaitu egin behar dugu:  Erakutsi markoen arteko esteka. Testu-markoak lotu daitezke beraien artean (horrela marko baten sartzen ez den testua hurrengo markoan agertzeko automatikoki). Aukera hau gaituta egonda loturak ikusiko ditugu (bestela ez ginateke konturatuko)

Listo, honekin hobespenak ukitzen bukatu dugu. Pantaila batzuk dauzkagu begiratzeke, baina aurrerago..


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa