1.2.
Deskargatu eta instalatu Scribus
Maila bat gorago
Esan dugun bezala, Scribus software askea da, eta dohainik deskargatu eta erabili dezakegu. Ikusiko dugu nondik deskargatu eta nola instalatu. Oso erraza da
WINDOWS-EN INSTALATU
www.scribus.net -etik deskargatzen dugu
Downloads aukeratzen dugu:
Downloads-en barruan, behar dugun sistema eragilea aukeratzen dugu:
Azkeneko bertsio iraunkorra deskargatu behar dugu:
Lotura jarraitzen dugu:
Deskarga hasten da. Diskoan gordetzen dugu fitxategia:
Behin paketea deskargatuta dagoenean, exekutatzen dugu instalazioa hasteko
Abisu bat ematen digu. Ziur gaudela esaten diogu (badakigu fidagarri den leku batetik deskargatu dugula)
Exekutatu:
Hainbat hizkuntz artean aukeratzen uzten digu:
Eta instalazioa hasten da. Dena lehenespen bezela aukeratzen dugu:
Lizentzia onartzen dugu jarraitu ahal izateko:
Instalazio mota: osoa (Full) eta dena lehenespen bezela utzi. Nahi badugu lotura zuzena gehitzea erabiltzaile guztientzat, aukeratu egin behar dugu: Shortcuts for All Users
Non-nahi dugu programa instalatzea. Dagoen moduan ondo dago, aldatu dezakegu jartzen duena baina bakarrik egiten ari garena baldin badakigu eta beste leku batean instalatu nahi badugu:
Instalatzeko aukeratu:
Instalazioa burutzen denean, Scribus zuzenean abiarazteko esan dezakegu:
Errore bat eman dezake:
Hala bada, GhostScript deskargatu eta instalatu egin behar dugu (software askea ere bada)
Pixka bat beherago Windows-erako programa aurkitu dezakegu, bai 32 bit-entzat edota 64 bit-entzat. Bat edo beste aukeratu (gure ordenagailuaren arabera)
Deskargatu eta exekutatzen dugu:
Erabiltzaile guztientzat nahi badugu instalatu, All Users aukeratzen dugu.
Listo, dagoeneko Scribus instalatuta daukagu eta prest erabiltzeko. Orain konfiguratuko dugu pixka bat
Orain Scribus abiarazi orduan ez du errorea ematen:
LINUX - UBUNTUN INSTALAZIOA
Ubuntun hau egin behar dugu:
apt-get install scribus