Scribus: dokumentu berri bat sortu
Note: Return to reference manual view.
1. Dokumentu berri bat Scribusen
Maketazioaren lana planifikatutako lan bat da. Dokumentuaren egitura hasieratik definitu egin behar da, eta geratzen zaigun lekuan maketazio guztia egin.
Dokumentu berri bat sortzeko, hemen nola: Fitxategia: Berria (aplikazio gehienetan bezela):
![]() |
![]() |
- Orri-sareta ikusgai eta berdean
- Marjinak urdin koloreetan
- Goian, behian, eta alboetan 10mm-ko marjinak dauzkagu jarrita (testuarentzat segurtasun gunea). Testua idazteko baliodun gunea da. Inprimatzeko garaian oso gertu gera ez dadin orriaren marjinara. Azaleztatu orduan kontuan eduki behar dira.
Odoluste gunea kanpotik dago. Scribus-ek ez dauka odoluste gunea eta inprimategiek eskatzen dute. Marjina pixka bat utzi behar diogu. Ikusiko dugu nola egin gidekin.
Marjina testua kokatzeko oroigarri bat da. Hor zeozer kokatzen badugu inprimatzeko garaian agian ez da irtengo.
2. Konfigurazioaren aldaketa lan egiten ari garen dokumentuan
Hor alda dezakegu lan egiten ari garen dokumentuaren konfigurazioa
Demagun sortutako dokumentuak 4 orri arruntak dauzkala (bat bestearen atzean)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
3. Orriak gehitu dokumentu bateri
Orria: Txertatu menuan elkarrizketa-koadro bat irekitzen zaigu non erabaki dezakegu orri gehiago sartzea dokumentuari. Gainera esan dezakegu ze posizioan, zenbat orri... era erraza batean.
![]() |
Jarriko dugu zenbat orri nahi ditugu gehitu, eta dokumentu bukaeran edo non gehitu nahi ditugun orriak.
Orri hauek orri maisu baten oinarriturik egon daitezke (ikusiko dugu zer den orri maisu bat)
Gainera orri berrien tamaina ere aukera dezakegu, eta orain arte dokumentuan dauden orri tamaina ezberdina eduki dezakete.
4. Fitxategi bat gorde
Betiko moduan gordeko dugu: Fitxategia: Gorde (Laster-tekla: Ctrol+S)

Eta izen bat ematen diogu:
![]() |
fichero.sla (sla da Scribusen luzapena). Aurrerago ikusiko dugu nola esportatu PDF batera.







