Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea
Note: Return to reference manual view.
1. Scribus: Sarrera, jeitsiera eta instalazioa
1.1. Scribus: zer egin dezakegu software honekin
Ordenagailu bidez argitalpenak sortzeko tresna oso ona da. Diseinuan eta konposizioan malgutasuna ematen du, eta eskaintzen digu:
aplikazioa diseinuan eta konposizioan malgutasuna emateko eginda dago eta zera eskaintzen digu:
- Irudiak grabatzeko profesionalentzat fitxategiak prestatzeko gaitasuna
- PDFn aurkezpen bizidunak eta elkarreragileak sortu
- PDFn formularioak sortu
- .....
Adibideak:

- Egunkari eta aldizkari txikiak
- Kartelak, liburuxka, triptikoak
- Albisteen buletinak
- Liburuak
- .....
1.2. Deskargatu eta instalatu Scribus
WINDOWS-EN INSTALATU
www.scribus.net -etik deskargatzen dugu
Downloads aukeratzen dugu:
![]() |
Downloads-en barruan, behar dugun sistema eragilea aukeratzen dugu:
![]() |
Azkeneko bertsio iraunkorra deskargatu behar dugu:
![]() |
Lotura jarraitzen dugu:
![]() |
Deskarga hasten da. Diskoan gordetzen dugu fitxategia:
![]() |
Behin paketea deskargatuta dagoenean, exekutatzen dugu instalazioa hasteko
![]() |
Abisu bat ematen digu. Ziur gaudela esaten diogu (badakigu fidagarri den leku batetik deskargatu dugula)
![]() |
![]() |
![]() |
Eta instalazioa hasten da. Dena lehenespen bezela aukeratzen dugu:
![]() |
![]() |
Instalazio mota: osoa (Full) eta dena lehenespen bezela utzi. Nahi badugu lotura zuzena gehitzea erabiltzaile guztientzat, aukeratu egin behar dugu: Shortcuts for All Users
![]() |
Non-nahi dugu programa instalatzea. Dagoen moduan ondo dago, aldatu dezakegu jartzen duena baina bakarrik egiten ari garena baldin badakigu eta beste leku batean instalatu nahi badugu:
![]() |
Instalatzeko aukeratu:
![]() |
Instalazioa burutzen denean, Scribus zuzenean abiarazteko esan dezakegu:
![]() |
![]() |
![]() |
Pixka bat beherago Windows-erako programa aurkitu dezakegu, bai 32 bit-entzat edota 64 bit-entzat. Bat edo beste aukeratu (gure ordenagailuaren arabera)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Listo, dagoeneko Scribus instalatuta daukagu eta prest erabiltzeko. Orain konfiguratuko dugu pixka bat
Orain Scribus abiarazi orduan ez du errorea ematen:
LINUX - UBUNTUN INSTALAZIOA
Ubuntun hau egin behar dugu:
apt-get install scribus
2. Scribusen ezarpenak konfiguratzen
2.1. Lehentasunak Scribus-en. Nola aldatu
Dokumentu berriaren pantaila agertzen denean, Ezeztatu aukeratzen dugu:
![]() |
![]() |
![]() |
2.2. Hobespenak: Orokorra
|
|
- Hizkuntza: interfazea ze hizkuntzan nahi dugun aukeratzen dugu. Euskaraz nahi badugu eduki Euskara aukeratzen dugu, bestela Español daukagu ere.
- Letra tamaina (menuak): Scribuseko menu eta leihoetan ze letra tamaina daukagu.
- Letra tamaina (paletak): tresna leihoen letra tamaina
- Gurpil-jauzia: arratoi gurpilaren mugimendu bakoitzarekin zenbat lerro mugituko gara Scribusen.
- Azken Dokumentuak:: zenbat dokumentu egongo dira irekitzeko moduan Fitxategiak: Azken Fitxategiak menuan.i
- Dokumentuak: dokumentuen direktorioa lehenetsita. Dokumentu berri bat sortzen dugunean, direktorio horretan sortzen saiatuko da.
- Scripts: Scripter-ren Scripten direktorio lehenetsita.
- Txantiloiak: txantiloiak egongo diren direktorioa
Hizkuntza aldatzen dugu eta Euskeraz aukeratzen dugu:
![]() |
2.3. Hobespenak: Dokumentua
![]() |
- Document layout: orri sinpleak, dobleak.. edukiko duen.
- Orrialde-Tamaina:
- Tamaina: A4, A3, pertsonalizatua...
- Orientazioa: bertikala eta horizontala...
- Unitateak: milimetroak jartzea komenigarria da, gu ohituta gaudelako milimetroekin lan egitera
- Zabalera eta altuera: tamainan pertsonalizatua aukeratu badugu, zabalera eta altuera jarri behar dugu
- Marjinen gidak : marjinen gidak ze distantziara dauden jarrita dokumentu baten kornerretik. 10mm jarriko ditugu balore guztietan
- Gorde automatikoki: guztiz gomendagarria jartzea. Horrela Scribus automatikoki segurtasun kopia bat joango da egiten (.bak) X minuturo ( X= Bitartea)
- Desegin / Berregin: zenbat ekintza desegin / berregin ditzakegu Editatu: Desegin eta Editatu: Berregin bidez
2.4. Hobespenak: Gidak
Dokumentu guztietan orri-sareta ikustea nahi dugun ala ez... (objektuak kokatzen laguntzeko)
Irudian ikusten dugun moduan utziko dugu:
![]() |
2.5. Hobespenak: Tipografia
![]() |
- Azpi-indizea
- Desplazamendua: testu bat jartzen dugunean eta azpi-indize bezela markatzen dugunean, ze ehuneko desplazatu egingo da lerro-basetik.
- Eskalatzea: azpi-indizearen tamaina tipografia arruntarekiko
- Goi-indizea
- Desplazamendua: testu bat sartzen dugunean eta goi-indizea del jartzen dugunean oinarri lerroarekiko mugituko den ehunekoa
- Eskalatzea: goi-indizearen tamaina tipografia arruntarekiko
- Maiuskula Txikiak: Eskalatzea: maiuskula txikien tamaina tipografia arruntarekiko
Dagoen bezela uzten dugu
2.6. Hobespenak: Tresnak
Testu-markoen propietateak
![]() |
Hemen jarriko dugu sortzen ditugun testu-markoak ze tipografia erabiliko duten. Ze letra motarekin lan egin behar dugun lehenetsi bezala. IMHn beti Arial Regular tipografia erabiltzen dugu, beraz hori jartzen dugu. Lehenetsitako letra tamaina eta kolorea ere aldatu dezakegu..
Nota: Ubuntun ez geneukan Arial aukeratzeko. Pakete bat instalatu dugu (sudo apt-get install ubuntu-restricted-extras ) eta listo.
Irudi-markoen propietateak
Irudi-markoak dauzkagunean, ze lehenetsitako propietateak dauzkagu. Dagoen moduan uzten dugu.
- Eskalatze librea edo Eskalatu irudia markoaren tamaina kontuan hartuta
- Kolore-betegarria: irudi-marko batek atzeko kolore bat eduki dezake beti, hemen jarriko genuke. Gainera kolore horren itzaldura jarri dezakegu.
- Aurrebista: irudi bat irudi-marko baten sartzen dugunean, eta daukagun bereizmen osoko aurrebista bat, bereizmen arrunta edo bereizmen baxuko aurrebista bat.
![]() |
Formen propietateak
![]() |
2.7. Hobespenak: hitz-zatitzailea
![]() |
Dokumentu konkretu baten nahi badugu testu-marko bat desaktibatuta edukitzea gai hau: Hainbat: batu testua
2.8. Hobespenak: Laster-teklak
![]() |
Ohitura ona da laster-tekla batzuk ikastea, gehien erabiltzen ditugun eragiketen laster-teklak adibidez.
2.9. Hobespenak: Bistaratu

Gaitu egin behar dugu: Erakutsi markoen arteko esteka. Testu-markoak lotu daitezke beraien artean (horrela marko baten sartzen ez den testua hurrengo markoan agertzeko automatikoki). Aukera hau gaituta egonda loturak ikusiko ditugu (bestela ez ginateke konturatuko)
Listo, honekin hobespenak ukitzen bukatu dugu. Pantaila batzuk dauzkagu begiratzeke, baina aurrerago..
3. Scribus: dokumentu berri bat sortu
3.1. Dokumentu berri bat Scribusen
Maketazioaren lana planifikatutako lan bat da. Dokumentuaren egitura hasieratik definitu egin behar da, eta geratzen zaigun lekuan maketazio guztia egin.
Dokumentu berri bat sortzeko, hemen nola: Fitxategia: Berria (aplikazio gehienetan bezela):
![]() |
![]() |
- Orri-sareta ikusgai eta berdean
- Marjinak urdin koloreetan
- Goian, behian, eta alboetan 10mm-ko marjinak dauzkagu jarrita (testuarentzat segurtasun gunea). Testua idazteko baliodun gunea da. Inprimatzeko garaian oso gertu gera ez dadin orriaren marjinara. Azaleztatu orduan kontuan eduki behar dira.
Odoluste gunea kanpotik dago. Scribus-ek ez dauka odoluste gunea eta inprimategiek eskatzen dute. Marjina pixka bat utzi behar diogu. Ikusiko dugu nola egin gidekin.
Marjina testua kokatzeko oroigarri bat da. Hor zeozer kokatzen badugu inprimatzeko garaian agian ez da irtengo.
3.2. Konfigurazioaren aldaketa lan egiten ari garen dokumentuan
Hor alda dezakegu lan egiten ari garen dokumentuaren konfigurazioa
Demagun sortutako dokumentuak 4 orri arruntak dauzkala (bat bestearen atzean)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
3.3. Orriak gehitu dokumentu bateri
Orria: Txertatu menuan elkarrizketa-koadro bat irekitzen zaigu non erabaki dezakegu orri gehiago sartzea dokumentuari. Gainera esan dezakegu ze posizioan, zenbat orri... era erraza batean.
![]() |
Jarriko dugu zenbat orri nahi ditugu gehitu, eta dokumentu bukaeran edo non gehitu nahi ditugun orriak.
Orri hauek orri maisu baten oinarriturik egon daitezke (ikusiko dugu zer den orri maisu bat)
Gainera orri berrien tamaina ere aukera dezakegu, eta orain arte dokumentuan dauden orri tamaina ezberdina eduki dezakete.
3.4. Fitxategi bat gorde
Betiko moduan gordeko dugu: Fitxategia: Gorde (Laster-tekla: Ctrol+S)

Eta izen bat ematen diogu:
![]() |
fichero.sla (sla da Scribusen luzapena). Aurrerago ikusiko dugu nola esportatu PDF batera.
4. Scribus: elementu bisualak
4.1. Scribus: Ikusi menua
Hobespenetan hala jarri dugulako gure dokumentuetan orri-saretak bistan egongo dira. Menu honekin ezkutatzeko esan dezakegu.
Edozein momentuan gaitu / desgaitu ditzakegu elementu hauek. Ikusi menuan daude, hor daude gaitzeko/desgaitzeko aukerak
![]() |
Demagun hurrengo dokumentua daukagula, non gidak, marjinak, testu-markoak, irudi-markoak ... dauzkagun, denetik pixka bat. Ikusi behar dugu ze efektu daukan erakutsi / ezkutatu aukera bakoitzak:
![]() |
- Erakutsi marjinak desgaituta:
![]() |
- Erakutsi markoak desgaituta
![]() |
- Erakutsi irudiak desgaituta
![]() |
- Erakutsi sareta desgaituta
![]() |
- Erakutsi gidak desgaituta
![]() |
- Erakutsi testu-markoen zutabeak gaituta: testu-marko baten non 2 zutabe dauzkagun, banaketa bisual bat ikusi dezakegu (inprimatzeko garaian ez da inprimatzen banaketa hori)
![]() |
- Erakutsi Lerromarrak gaituta
![]() |
- Erakutsi markoen arteko esteka desgaituta: ez badago aukeratuta, eta 2 testu-markoak non jarri dugu testua batetik bestera pasatzeko ez bada lehenengoan sartzen, ez genuke lotura bisualik ikusiko 2 koadro hauen artean. Interesgarria da hau gaituta edukitzea
![]() |
- Erakutsi karaktere-kontrola: testua dagoen lekuan, karaktere-kontrola ikusiko dugu: orri jauziak, ...
![]() |
- Erakutsi Erregelak desgaituta:
![]() |
4.2. Scribus: lan egin gidekin
Gidak horizontalak edo bertikalak dira.
Gidak nola sortu: erregelatik
Nahi dugun lekuan sortu ditzakegu: erregelatik orrialdera arrastatu eta nahi dugun lekuan askatu. Segun ze erregelatik arrastatu dugun , gida bertikala edo horizontala lortuko dugu (goiko erregelatik = horizontala. Ezkerreko erregelatik = gida bertikala)
![]() |
![]() |
Gida baten kokapena nahi badugu aldatu, gainean jartzen gera eta beste leku batetara arrastatu dezakegu. Gida erregelara arrastatzen badugu, ezabatzen dugu.
Esan bezela, gida bertikalak sortzeko --> ezkerreko erregelatik atera behar dugu:
![]() |
Giden kudeatzailea
Eskuineko klika egiten badugu gida baten gainean gaudenean, Giden Kudeatzailea irekitzen da. Honekin gida bertikalak, horizontalak, zutabeak definitu eta orri guztientzat gidak jarri dezakegu.
Kudeatzaile hau beste era batera atera dezakegu: Orria: Kudeatu Gidak
![]() |
![]() |
Giden kudeatzailearekin gida batzuk joango gara sortzen. Ezer baino lehen daudenak ezabatuko ditugu
![]() |
Dagoeneko ez daude gidarik.
![]() |
Orain 2 gida horizontalak gehituko ditugu, bat 20mm-ra eta beste bat 250mm-ra. Gehitu aukeratzen dugu
![]() |
eta orain balioa jartzen dugu
![]() |
Y Posizioan 20 jartzen dugu, teklatuan Return ematen dugu eta listo:
![]() |
Lehenetsi bezela gidak orriari jarraitzeko daude jarrita: mm-ak orrialdeen 0 posiziotik hartzen dira kontuan, eta ez dira kontuan hartzen marjinak
![]() |
Beste gida bat gehitu egin behar dugu: Horizontala - 250mm. Giden kudeatzailean gehitzeko esaten dugu:
![]() |
Bat 0mm gehitzen da:
![]() |
Eta 0 horren gainean jarrita, 250mm jartzen dugu Y Posizioan, Enter eman eta listo, beste gida horizontala daukagu:
![]() |
Hemen orrialdea 2 gidekin:
![]() |
Gidak nola aplikatu orrialde guztiei
Orain gehitu ditugun gidak, geunden orrialdean bakarrik gehitu ditugu:
![]() |
Nahi badugu orrialde guztietan gida horiek egotea giden kudeatzailearekin egin dezakegu. Lehen geunden orrialdean egonda, Aplikatu orrialde guztiei aukeratu egin behar dugu
![]() |
Eta listo, orain dokumentu orrialde guztietan gida horiek dauzkagu:
![]() |
Kontuz!! Hau egiterakoan, orrialderen bat gidaren bat baldin bazeukan, desagertzen da
Gidak blokeatu
Giden kudeatzailearen bidez egin dezakegun beste ekintza bat: Blokeatu gidak:
![]() |
Gidak ikusiko litzateke, baina nahi gabe ezingo genituzke mugitu.
Giden kudeatzailearekin zutabeak definitu ditzakegu ere. 2 jarriko ditugu, 10mm zutabe-tartearekin adibidez
![]() |
![]() |
Orain giden kudeatzailean sartzen bagara berriro, ikusiko dugu zer da egin dena:: 2 gida bertikalak izan dira gehituta. Bisualki ez dago ezberdintasunik zutabe eta giden artean, kalkuluak errazteko balio du.
![]() |
4.3. 0 Puntua. Orrialdearen jatorria
Normalean orrialdearen jatorria 0,0 puntuan egoten da jarrita.
![]() |
0,0 puntua mugitu
Mugitzea nahi badugu orrialdearen jatorria, erregelen gurutzagunetik arrastatu behar dugu eta askatu 0,0 puntua bezela utzi nahi dugun lekuan
![]() |
Orain 0,0 puntua beste leku batean edukiko genuke
![]() |
0,0 bere jatorrizko lekura itzuli
Horretarako, kaxatxo horretan klik eginda nahiko (kaxatxoa = erregelen gurutzagunea):
![]() |
![]() |
5. Scribus: Tresna barra
5.1. Tresna barran dauden ikonoak eta beraien funtzioa
Normalean tresna barra goiko aldean egoten da, baina mugitu ahal izan da eta beste leku batean egon. Hau da:
![]() |
![]() |
- 1: Fitxategi berria: fitxategi berri bat sortzeko (Laster-tekla: CTROL+N)
- 2: Fitxategi bat ireki: fitxategi bat irekitzeko (Laster-tekla: CTROL+O)
- 3: Fitxategia gorde: lan egiten ari garen fitxategia gordetzeko (Laster-tekla: CTROL+S)
- 4: Fitxategia itxi: fitxategia ixteko, aldaketak egon badira, aukera ematen digu gordetzeko (Laster-tekla: CTROL+W)
- 5: Dokumentu bat inprimatu: inprimatzeko fitxategia (Laster-tekla: CTROL+P)
- 6: Egiaztatzailea: egiaztatzen digu ea fitxategia zuzena den (testu guztia ikusten dela, irudiak gomendatutako bereizmena ea daukaten..)
- 7: PDF bezela gorde: pdf bat sortzen uzten digu (aukera ezberdin piloarekin) lan egiten ari garen fitxategian oinarrituta. Aurrerago edukiko dugu PDF buruzko sekzio bat.
![]() |
- 8: Desegin: egindako azkeneko ekintza desegin (Laster-tekla: CTROL+Z)
- 9: Berregin: desegin dugun azkeneko ekintza berriro egin (Laster-tekla: CTROL+SHIFT+Z)
- 10: Ebaki: kendu leku batetik aukeratuta daukagun objektua, gero beste leku batera eramateko (itsatsi bidez jartzen dugu beste leku batean) (Laster-tekla: CTROL+X)
- 11: Kopiatu: objektu bat aukeratuta baldin badaukagu, kopiatzen badugu arbelera eramaten dugu objektuaren kopia bat. Gero beste leku baten jarri dezakegu adibidez (Laster-tekla: CTROL+C)
- 12: Itsatsi: elementuren bat ebaki edo kopiatu egin badugu, arbelean daukagu. Itsatsirekin egiten dugu arbeletik atera eta beste leku batean jarri. Kopiatu+Itsatsi = 2 elementu igualak dauzkagu. Ebaki+Itsatsi = elementu bakarra, lekuz aldatuta (edo leku berdinean) (Laster-tekla: CTROL+V)
|
|
- 13: Objektua hautatu: objektu bat hautatzeko tresna. Tresna honekin hautatzen dugu, eta gero arrastatu edo ekintza ezberdinak egin ditzakegu (Laster-tekla: C)
- 14: Testu-marko bat txertatu: tresna honekin testu-marko bat txertatzeko balio digu (Laster-tekla: T). Ikusiko dugu nola lan egin testu-markuekin Scribus-en
- 15: Irudi-marko bat txertatu: irudi-marko bat txertatzeko tresna bat Laster-tekla: I). Ikusiko dugu aurrerago nola lan egin Irudiekin Scribusen
- 16: Txertatu Taula: taula bat txertatzeko fitxategian. Zenbat lerro eta zenbat zutabe jarriko diogu. (Laster-tekla: A)
- 17: Txertatu Forma (Laster-tekla: S). Aurrerago ikusiko nola lan egin Scribusen Forma eta Poligonoekin
- 18: Txertatu Poligonoa (Laster-tekla: P): Aurrerago ikusiko dugu nola lan egin Scribusen Forma eta Poligonoekin
- 19: Txertatu marra (Laster-tekla: L)
- 20: Txertatu Bezier-Kurba (Laster-tekla: B)
- 21: Txertatu pultsuko marra (Laster-tekla: F)
- 22: Biratu elementua (Laster-tekla: R)
- 23: Zooma: Hautatzen badugu eta ezkerreko klik egin eta gero, hurbiltzen gera. Aldiz, eskumako klika egin eta gero, urruntzen gera. (Laster-tekla: Z). Gainera Ctrol+0 erabiliz: orrialde osoa ikusten dugu, ikusteko nola geratzen ari den.
- 24: Editatu markoaren edukiera (Laster-tekla: E)
- 25: Editatu testua artikulu-editorearekin (Laster-tekla: CTROL+Y)
- 26: Estekatu testu-markoak (Laster-tekla: N)
- 27: Desestekatu testu-markoak (Laster-tekla: U)
- 28: Neurketak
- 29: Kopiatu elementu-propietateak
- 30: Tanta-kontagailua (Laster-tekla: Y)
6. Scribus: panelak
6.1. Scribus: Leihoak menua

Ze panelekin lan egin behar dugun ikusiko dugu. Gehien erabiliko ditugunak: Propietateak eta Antolatu Orrialdeak
Hemen Leihoak menua:
![]() |
- Leihoak: teilakatua: leiho bat baino gehiago baldin badaukagu irekita, horrela ikusiko ditugu:
![]() |
- Leihoak: Lauza Moduan:: horrelako zeozer:
![]() |
- Leihoak: Propietateak (Laster-tekla: F2). Ia beti ikusgai edukiko dugun panel bat. Elementuen propietateak dauzkagu panel honetan, eta aldatu ahal izango ditugu. Atal bat eskainiko diogu.
- Leihoak: Eskema
- Leihoak: Berri Laburren Albuma : hemen lehen berri laburren albumean sartutako irudiak egongo dira erabilgarri. Laster ikusiko dugu honen adibide bat.
- Leihoak: Geruzak: Atal oso bat daukagu Scribusen geruzak ikusteko
- Leihoak: Antolatu orrialdeak ikusiko dugu nola erabili Antolatu orrialdeak
- Leihoak: Laster Markak
- Leihoak: Neurketak : elementuen arteko distantziak ikusiko ditugu. Neurtzeko jatorrizko puntuak klik egin eta arrastatu bukaerako punturarte.
![]() |
- Leihoak: Ekintzen historia: egindako ekintzen historikoa ikusi dezakegu. Gainera hautatutako elementuaren egindako ekintzak bakarrik ikusteko esan dezakegu.
- Leihoak: Egiztatzailea : panel honetan informazioa edukiko dugu. Ea fitxategia ondo dagoen esango digu (letra-tiporen bat falta, irudiren bat bereizmen nahikorik ez... )
- Leihoak: Lerrokatu eta banatu: fitxategiko elementuak lerrokatu eta banatzeko erabiliko dugun panela, horrela elementuak ordenatuko ditugu beraien artean . Atal oso bat daukagu horrelako gauza bat egiteko.
- Leihoak: Tresnak: erakusteko / ezkutatzeko tresna-barra zatiren bat
- Leihoak: PDF Tresnak: erakusteko / ezkutatzeko PDF-rekin zerikusia daukaten botoiak
6.2. Leihoak: Propietateak
Propietateen panela gehien erabiliko duguna da. Ikusteko: Leihoak: Propietateak (Laster-tekla: F2) edota elementu askoren gainean gaudenean, eskumako klika, Propietateak.
PROPIETATEAK: X,y,z :
Objektu baten posizioa eta simetria aldatzeko
![]() |
![]() |
PROPIETATEAK: FORMA
![]() |
Propietateak: testua:
![]() |
Propietateak: irudiak:
![]() |
Propietateak: marra
![]() |
Propietateak: koloreak
![]() |
Hau dena Leihoak: Propietateak panelean aurkitu dezakegu. Horregatik garrantzitsua da dena edukitzea
7. 1. Ariketa - Scribusekin praktikoa
7.1. 1. Ariketa - Proposamena
Sartu Hobespenetan eta begiratu ze aukera dauzkagu jarrita lehenetsi bezela.
Aldatu hurrengo hobespenak. Honekin lortuko duguna: sortzen ditugun fitxategi berriak hobespen hauek edukiko dute kontuan
- Orokorra:
- Hizkuntza: Aukeratu erosoago sentitzen zeran hizkuntza
- Azken Dokumentuak: 10
- Dokumentua
- Unitatea: milimetroak
- Alde batetik
- Marjinak:: 10mm
- Gorde automatikoki: 8 minuturo
- Gidak
- Erakutsi orri-sareta gaituta
- Sareta nagusia: berde fosforitoa
- Bigarren mailako sareta: gris argia
- Tresnak
- Testua
- Arial regular :11 pts
- Hitz-zatitzailea
- Hitzak zatitu automatikoki idazten gauden momentuan.. gaituta
- Testuetan normalean erabiltzen dugun hizkuntza hautatu.
- Bistaratu
- Erakutsi markoen arteko estekak... gaituta
- Kanpoko tresnak
- Irudiak lantzeko tresna: Gimp
Sortu fitxategi bat hurrengo ezaugarriekin:
- 24 orrialde bi aldetatik
- Orrialdearen tamaina: Pertsonalizatuta : 190mm altuera x 152 mm zabalera
- 4 marjinak : 300mm
- Unitate lehenetsia: mm
Definitu orrialdearen jatorria 0,0 puntuan
Arrastatu 2 gida horizontalak: 20mm eta 170mm eta jarri orrialde guztietan egoteko
Doitu fitxategiko orrialde guztiak:
- 2 zutabe 10mm mehelinarekin (gidak blokeatu)
Gaitu hurrengo panelak hurrengo ariketetan erabiliko baititugu:
- Propietateak
- Antolatu orrialdeak
- Geruzak
Erabili mugitzeko eta zooma egiteko hurrengo erak::
- Zoom tresna
- Egoera barraren zooma
- Doitu Leihoari
Gorde dokumentua folleto.sla izenarekin, eta gero itxi
7.2. 1. Ariketa - Soluzioa
Sartu hobespenetan (Fitxategia: Hobespenak) eta begiratu lehenetsi bezala ze aukerak dauzkagu
Aldatu hurrengoko hobespenak. Honekin lortuko duguna: sortzen ditugun fitxategi berriak hobespen hauek edukiko dute kontuan
Orokorra:
- Hizkuntza: Aukeratu erosoago sentitzen zeran hizkuntza(1)
- Azken Dokumentuak: 10(2)
![]() |
Dokumentua
- Unitatea: milimetroak (1)
- Alde batetik (2)
- Marjinak:: 10mm (3)
- Gorde automatikoki: 8 minuturo (4)
![]() |
Gidak
- Erakutsi orri-sareta gaituta (1)
- Sareta nagusia: berde fosforitoa (2)
- Bigarren mailako sareta: gris argia (3)
![]() |
Hobespenak: tresnak
- Testua
- Arial regular :11 pts (1 eta 2)
![]() |
Hitz-zatitzailea
- Hitzak zatitu automatikoki idazten gauden momentuan.. gaituta (1)
- Testuetan normalean erabiltzen dugun hizkuntza hautatu. (2)
![]() |
Hobespenak: Bisorea
- Erakutsi markoen arteko estekak... gaituta (1)
![]() |
Hobespenak: kanpoko tresnak
- Irudiak lantzeko tresna: Gimp (1) . Windows-en ruta osoa jarri beharko genuke
![]() |
- 24 orrialde bi aldetatik (1)
- Orrialdearen tamaina: Pertsonalizatuta : 190mm altuera x 152 mm zabalera (2)
- 4 marjinak : 300mm (3)
- Unitate lehenetsia: mm (4)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
- 2 zutabe 10mm mehelinarekin (gidak blokeatu)
![]() |
![]() |
- Propietateak : F2
- Antolatu orrialdeak: Leihoak: antolatu orrialdea menua:
- Geruzak: F6
Erabili mugitzeko eta zooma egiteko hurrengo erak:
- Zoom tresna
![]() |
- Egoera barraren zooma
![]() |
- Doitu Leihora
![]() |
![]() |
![]() |
8. Testu markoak: Scribusen testuekin lan egin
8.1. Fitxategi batean testu-marko bat sartu
Fitxategi berri bat sortzen dugu eta testu-marko bat txertatzeko tresna erabiliko dugu:
![]() |
Testu-marko bat edo edozein objektu hautatzerakoan, Propietateak panelean objektu horren propietateak egongo dira ikusgai eta aldatzeko prest.
![]() |
Nola kokatu kaxatxoa
Gidetara errazago mugitzeko kaxatxo bat, maiuskula tekla erabiliaz lortu dezakegu
Nahi badugu zehatzagoa izatea, Propietateak:X,Y,Z atalean dauden X, Y, altuera eta zabalera erabiltzea izango da egokiena (arratoia erabili ordez)
Orria: Atxikitu: gidetara eta Orria: Atxikitu saretara oso funtzio onak dira. Sortzen ditugun kaxak gidetara edota saretara itsatsiko dira.
kaxatxoekin lan egin
Izen konkretu bat jarri diezaiokegu kaxa bati. Interesgarria gero skriptekin lan egin behar badugu. Bestela berdin dio, ez da Izena aldatu behar
![]() |
Puntu Basea: ze puntu hartzen da kontuan objektua kokatzeko orduan
![]() |
![]() |
![]() |
Kate-maila lotuta badago, altuera aldatzen badugu, zabalera proportziotan aldatzen da. Horrela ez izatea nahi badugu, kate-maila banatu (klik eginda bere gainean) eta listo.
Biraketa: testu-markoa biratzeko, inklinatzeko, horizontala, bertikala... segun zenbat gradu jartze ditugun, testu-markoa gradu horiek biratuta izango da.
![]() |
8.2. Testu kaxa bat testuarekin nola bete
Modu ezberdinak daude testua betetzeko:
klik bikoitza testu-kaxa gainean
Eta zuzenean hasten gera idazten
![]() |
Testu-laginarekin bete
Eskumako klika egina kaxa gainean, eta Testu-lagina aukeratzen badugu kaxa betetzen da testu batekin. Ez da behin-betiko testua, baina maketatzeko balio digu.
![]() |
![]() |
Kanpoko dokumentu batetik testua inportatuz
Hirugarren modua testua kanpoko dokumentu batetik inportatuz da. Inportatu daitekeen formatua: odt, txt edo edozein testu-sinple fitxategi bat.
Odt-a formatuak baldin badauzka formatu horiek ere ahal dira inportatu. Testua sartuko dugu kanpoko fitxategi batetik. Nahi dugun testu-kaxa aukeratzen dugu eta eskumako botoian klikatuz Eskuratu Testua aukeratzen dugu (Ktrol+D)
Kanpoko fitxategitik testua sartu egin behar dugu. Nahi dugun testu-kaxa aukeratzen dugu eta eskumako botoiarekin klik egiten dugu kaxa horretan: Eskuratu Testua
![]() |
- Gainidatzi paragrafo-estiloak: gauden dokumentuen estiloak gainidatziko dira. Kaxa honek galdetzen duen hau da: odt fitxategi batetik testua ekartzen ari gera. Fitxategi honetan formatu bat egon daiteke. Formatu bat ekartzen ari gera eta formatu honek estilo bat dauka "texto" deitzen dena. Scribusen beste estilo bat eduki dezakegu izen horrekin.. Zer egiten dugu? Gainidatzi aukeratu badugu, ekartzen ari naizen estiloa scribusen daukadana gainidazten du.
- Batu paragrafo-estiloak: paragrafo-estiloak bateratzen ditu. Paragrafo-estilo antzerako gutxiago ekoiztuko ditu, estilo-atributuak atxikituz, jatorrizko dokumentuaren estiloak izen ezberdinak edukita ere.
- Erabili dokumentuaren izena aurrizki gisa paragrafo-estiloetan: Scribusen paragrafo-estilo izenaren aurrean dokumentuaren izena jarri.
- Ez galdetu berriro: hau aukeratzen badugu, Scribusen Open Document bat inportatzen dugunean ez digu aukera hauek gehiago galdetuko. Lehenetsi bezala azkeneko aukeraketak izango dira.
![]() |
![]() |
8.3. Testu-marko bat blokeatu
Edozein testu-marko aukeratu eta eskumako klika egiten dugu. Hor aukera batzuk daude testu-markoa blokeatzeko:
![]() |
- Tamaina blokeatuta dago: testu-markoa posizioz alda dezakegu, baina ezin dugu tamaina aldatu. Barruan dagoen testua bai aldatu dezakegula.
- Blokeatuta dago:: testua aldatu dezakegu, baina ez testu-markoaren tamaina, ezta mugitu ere.
8.4. Propietateak: testu-marko baten forma
Testu-markoa daukan formarekin lan egiteko balio du. Propietateak ikusteko: Leihoak: Propietateak edo F2
Eta hor sekzio ezberdinak dauzkagu, beraien artean Forma
![]() |
- Biribildu ertzak: ertzak biribildu ditzakegu. Egiterakoan testuren bat formatik kanpo geratzen bada, programak berak laster sartuko du forma barruan, denboratxo bat behar du (freskatze denbora). 5mm jartzen badugu:
![]() |
- Zutabeak: testu-marko batean zutabe bat baino gehiago definitu dezakegu. Malgutasun asko ematen digu. Demagun 2 zutabe jartzen ditugula:
![]() |
8.5. Propietateak: testu-marko baten kolorea
Leihoak: Propietateak edo F2 aukeratuta eta testu-kaxa bat hartuta, Koloreak atalera joaten gera
Testu-kaxaren hondoa alda dezakegu:
![]() |
Gainera inguru lerroaren kolorea jarri dezakegu:
![]() |
8.6. Propietateak: forma eta editatu forma
Lehen ikusi dugu egin daitezkeen gauza batzuk Propietateak: Forma -n lan eginda: zutabe gehiago jarri, testu-markoaren ertzak borobildu...
Orain hemendik lortu ditzakegun gauzak aipatuko ditugu: Leihoak: Propietateak (F2) eta Forma atalean
ertzetatik aldendu testua
Orain ikusi dugu testua ertzetatik oso hurbil geratzen dela. Zer egin dezakegu? Objektuaren inguruan marjina bat jarri dezakegu testua hain hurbil ez egoteko. Horretarako hurrengo eremuak dauzkagu: Distantzia testutik: goian, behean, ezkerrean, eskuinean....
![]() |
aldatu forma
Objektu baten forma aldatzeko balio digu. Hemen testu-kaxa bat daukagu, eta bere forma alda dezakegu. Pixka bat arraro den forma bat aukeratu egin behar dugu:
![]() |
![]() |
Propietateak: forma: forma editatu:
Editatu Forma botoia panel aurreratuagoa erakusten digu, eta hemen forma erabat editatu dezakegu:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Ainguratzeko puntu bat gehitu: gehitu nahi dugun lekura hurbiltzen gera (gurutze txiki beltz bat agertzen da) eta klik egiten dugu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Formaren barruan testuak dauzkagu, eta egiten ari garen eragiketei moldatzen joaten dira.
![]() |
![]() |
8.7. Testu-kaxa artean dabilen testua
Ikusteko nola egin, txikiagotzen dugu lehen geneukan testu-kaxa testu guztia sartu ez dadin. Ezkerrean behian ikono bat aktibatzen da, esaten diguna testu guztia ez dela hor sartzen.
![]() |
![]() |
Bi aukera dauzkat, edo kaxa handiagotzen dut testu guztia sartu arte, edo maketazioan leku hori bakarrik badaukat, beste kaxa bat sortzen dut beste leku batean eta testua 2 kaxa hauen artean ibiltzeko (hemen sartzen ez den testua programak beste kaxan sartuko luke automatikoki)
Goazen ikustera. Beste testu-kaxa huts bat sortzen dut::
![]() |
![]() |
eta bigarren testu-kaxa lehenengoan sartzen ez zen testuarekin betetzen da
![]() |
Egitura definitu dezakegu, maketazioa, eta gero beste dokumentu baterako balio digu. Testua aldatu, irudia aldatu eta listo, beste dokumentu bat daukagu. Ia beti horrelako testu-marko estekatuak erabiliko ditugu, oso baliogarriak dira.
kendu testu-markoen arteko loturak
Kentzeko sortutako lotura, beste tresna bat daukagu. Lehenengo testu-markoa aukeratu, tresna hartu eta bigarren testu-markoan klikatzerakoan, lotura hori galtzen da.. Bigarren testu-kaxa testurik gabe geratzen da eta testu guztia (sartzen dena behintzat) lehenengo testu-markoan geratzen da:
![]() |
9. Geruzak: geruzekin lan egiten Scribusen
9.1. Leihoak: Geruzak
Ireki behar dugu geruzen panela ikusteko zer egin dezakegun: Leihoak: Geruzak (F6)
![]() |
Normalean geruza batekin lan egiten dugu, baina gehiagorekin lan egitea da egokiagoa. Horrela objektuak geruzetan kokatuko ditugu, ordena eta kontrol egokiagoa edukitzeko.
-
bat testu guztientzat
-
beste bat irudientzat
-
grafikoak
-
gidak (programa honetan ez dira beharrezkoak, gida guztiak batera blokeatu ahal baitira)
-
beharra ikusten badugu, geruza gehiago..
![]() |
-
1: Gehitu Geruza berria: geruza berri bat sortzen du.
-
2: Ezabatu Geruza: geruza ezabatzen du, eta geruza horretan dauden objektuak ere.
-
3: Igo geruza: gauden geruza gorago igotzen dugu geruza-pilan
-
4: Jaitsi geruza: gauden geruza beherago jaisten dugu geruza-pilan
-
5: Begia: geruza bistaratu edo ez. Ez dugu ezabatzen, bakarrik ezkutatzen dugu. Ondo etortzen da geruza ezberdinetan objektu asko dauzkagunean, batzuk izkutatzen ditugu besteekin lan egiteko garaian traban ez egoteko.
-
6: Inprimatu: bai edo ez: demagun geruza bat daukagula komentarioekin edo eta inprimatzeko garaian ez dugula nahi inprimatuta izatea.
-
7: Giltzarrapoa: geruza blokeatzeko. Geruza horretan dauden objektuak blokeatzen dira, ezin ditugu aldatu.
-
8: Izena: geruzari izen bat eman diezaiokegu.
Geruza bakoitzean dauden objektuak geruza barnean ordena bat daukate. Inoiz ezingo dugu objektu bat geruzaren lehenengo objektuaren baino gorago jarri.
Geruza berri bat sortu
Geruza berri bat sortu egin behar dugu (1), geruza berri baten botoia sakatzen dugu eta izenean Testua jartzen dugu. Geruza horretan fitxategiaren testu-marko guztiak kokatzen joango gera.
![]() |
Objektu bat sortu egin behar dugunean, gauden geruza kontuan eduki behar dugu, objektua behar den geruzan sortzeko.
Objektu bat geruza batean jartzeko garaian gaizki egin badugu, ezabatu eta behar den geruzan sortu egin behar dugu berriro? Ez, ez da beharrezkoa: objektua dagoen geruzan jarri, objektua aukeratu, ebakitzen dugu (Editatu: Ebaki edo Control+X), itsatsi nahi dugun geruzan jartzen gera, eta itsasten dugu (Editatu: Itsatsi edo Ctrol+V)
10. 2. Ariketa - Skribusekin praktikoa
10.1. 2. Ariketa - Proposamena
Ireki 1. ariketan gorde dugun fitxategia: folleto.sla.
Hasieran 4 orri eta arruntak direla jarriko dugu. 10mm-tako marjinak zentzu guztietan, eta A4 formatua
Geruza berri bat sortuko dugu, textos deitutakoa, eta han nahi ditugun testu-markoak sartuko ditugu
Gida guztiak ezabatuko ditugu (gero berri batzuk jarriko baititugu)
Lehenengo orrian
TESTU-MARKOA
-
Testu-marko errektangeluar bat marraztu
-
Jarri testu-marko hau puntu honetan
X=10mm
Y=45mm
Oinarri-puntua goian eta ezkerrean jarrita
-
Testu-markoaren tamaina hau da:
zabalera=145mm
altuera = 40mm
Gogoratu "mantendu itxuraren erlazio"-aren botoia desaktibatzea (giltzarrapoa) independienteki baloreak idatzi ahal izateko.
TESTUA
-
Testu-marko barruan idatzi foiletoaren tituluan agertzen den testua. Formatuaz ez arduratu , hurrengoko ariketan hau jorratuko baitugu.
-
Hurrengo irudian lehenengo orriaren aurrebista ikusi dezakezu.
![]() |
2. orrian
-
Bi zutabetan banatu orri hau, 10mm zutabe-tartearekin
-
30mm-tan gida horizontal bat gehitu, beste bat 40mm-tan eta azkenekoa 255mm-tan
- Lehenengo gida kontuan hartuta eta orriaren goialdera testu-marko bat kokatu. Bere zabalera : orriaren zabalera
-
PRESENTACIÓN hitza idatzi bere barruan (formatuaz ez arduratu)
- Eskuineko zutabean testu-marko bat jarri (zutabearen zabalekoa). Markoaren goiko aldea, bigarren gida gainean geratuko da.
-
Erregela erabili testu-markoaren altuera lortzeko
-
Lehen gehitu dugun markoa kontuan edukita eta 10mm-tara beste testu-marko bat marraztu. Erabili erregela berriro bere altuera lortzeko.
- Bukatzeko testu-marko bat sortu bi zutabeetan erdiratuta, goiko aldea azkeneko gidan jarrita (255mm)
- Hurrengo irudian ikusi dezakezu orria nola geratuko da
- Eskuineko zutabeko lehenengo testu-markoan jarri pag2_01_xx.odt fitxategian dagoen testua, non XX hizkuntza den. Inportatzeko aukeretan desgaitu dena eta galdetzen badigu ze letra-tipoa gainidatzi, hartu lehenetsi bezala agertzen dena.
- Berdina egin 2 testu-markoekin. pag2_02_xx.odt eta pag2_03_xx.odt fitxategietatik inportatu testua.
-
Hemen ikusi dezakezu orria nola geratuko da:
![]() |
3. ORRIA
-
Orriaren tituluarentzat testu-marko bat sortu. Erregela eta gidak erabili kaxa hau ondo kokatzeko
- Sortu 8 testu-marko eta idatzi kaxa bakoitzean dauden testuak. Ez arduratu minuskuletan idazten baduzu dena, gero formatu bidez dena maiuskula bihurtu dezakegu eta. Horrela geratuko da:
![]() |
4. orria
-
Azkeneko orri honetan zuk bakarrik lan egingo duzu. Maketatu orria 2 testu-markoak erabiliz, eta orria 2 zutabetan zatituz. Erregela erabili neurriak doitasun gehiagorekin lortzeko
- Testu-marko nagusiaren testua pag4_01_xx.odt fitxategitik inportatu
- Hurrengo irudian 4. orriaren aurrebista bat ikusi dezakezu
-
Gorde dokumentua folleto2.sla izenarekin (hurrengo ariketan erabiliko dugu)
10.2. 2. Ariketa - Soluzioa
Ariketa honetan testuekin lan egin behar dugu.Testu-markoak maketatzeko erabiliko ditugu, eta testua inportatzeko eta testu-lagina jartzeko aukerak ikusiko ditugu
Lehenengo ariketan sortutako Folleto.sla fitxategia ireki eta gorde folleto2.sla izenarekin
![]() |
Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa
![]() |
- 1 - Document-Layout: Bi aldetatik dago jarrita, alde batetik aukeratuko dugu
- 2 - Marjinen gidak: denak 10mm-tan jartzen ditugu. "Aplikatu marjinen ezarpenak orrialde guztiei" aukeratzen dugu
- 3 - Orrialde Tamaina: A4, eta "Aplikatu tamainaren ezarpenak orrialde guztiei"
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Dokumentu honetan testu-marko berriak sortu behar ditugunean, kontuan eduki behar dugu "textos" deitzen den geruzan egon behar garela.
![]() |
![]() |
![]() |
1. orria
TESTU-MARKOA
-
Testu-marko errektangeluar bat marraztu
![]() |
- Jarri testu-marko hau puntu honetan
X=10mm (1)
Y=45mm (2)
Oinarri-puntua goian eta ezkerrean jarrita (3)
- Testu-markoaren tamaina hau da:
zabalera =145mm (4)
altuera = 40mm (5)
Gogoratu "mantendu itxuraren erlazio"-aren botoia desaktibatzea (giltzarrapoa) independienteki baloreak idatzi ahal izateko (6)
![]() |
-
Testu-marko barruan idatzi foiletoaren tituluan agertzen den testua. Formatuaz ez arduratu , hurrengoko ariketan hau jorratuko baitugu.
- Hurrengo irudian lehenengo orriaren aurrebista ikusi dezakezu.
![]() |
2. ORRIA
2. orrialdean klik egiten dugu berarekin lan egin ahal izateko.
Lehenengo gida kontuan hartuta eta orriaren goialdera testu-marko bat kokatu. Bere zabalera : orriaren zabalera
-
Bi zutabetan banatu orri hau, 10mm zutabe-tartearekin
-
30mm-tan gida horizontal bat gehitu, beste bat 40mm-tan eta azkenekoa 255mm-tan
Orrialdea: Gidak antolatu eta hor jartzen dugu eskatzen digutena
1: Zutabeak
2: Gida horizontalak
![]() |
- Lehenengo gida kontuan hartuta eta orriaren goialdera testu-marko bat kokatu. Bere zabalera : orrialdearen zabalera
-
PRESENTACIÓN hitza idatzi bere barruan (formatuaz ez arduratu)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
- Eskuineko zutabean testu-marko bat jarri (zutabearen zabalekoa). Markoaren goiko aldea, bigarren gida gainean geratuko da.
-
Erregela erabili testu-markoaren altuera lortzeko
Neurtzen dugu, eta 120mm inguru dira. Testu-kaxa jartzen dugu besterik gabe, eta gero X,Y propietateak eskuz jartzen ditugu, dakizkigun baloreekin
![]() |
![]() |
![]() |
- x= 10, 2. zutabe gainean baitago (Gidetan ikusten dugu bere posizioa)
- Y= 40, 2. gida horizontal gainean baitago
- Zabalera=90mm (110mm-tatik 200mm-tara. A4 batek, 210mm dauzka, eta eskumako marjina ezabatzen badugu, 200 arte : 200-110=90mm)
- Altuera: 120mm (erregelarekin neurtu dugu lortu nahi dugun zirriborroan)
Lehen gehitu dugun markoa kontuan edukita eta 10mm-tara beste testu-marko bat marraztu. Erabili erregela berriro bere altuera lortzeko.
Nola kalkulatzen dugu 2. testu-markoaren Y posizioa? Erraza da: lehenengoaren Y + lehenengoaren altuera + lehenengoa eta bigarren arteko egon beharreko distantzia. Y posizioan 40+120+10 jarriko dugu eta programa berak kalkulatuko du
![]() |
X Posizioa eta zabalera badakizkigu:
![]() |
-
Bukatzeko testu-marko bat sortu bi zutabeetan erdiratuta, goiko aldea azkeneko gidan jarrita (255mm)
Gutxi gorabehera kokatzen dugu
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
- Hurrengo irudian ikus dezakezu orria nola geratuko den
![]() |
- Eskuineko zutabeko lehenengo testu-markoan jarri pag2_01_xx.odt fitxategian dagoen testua, non XX hizkuntza den. Inportatzeko aukeretan desgaitu dena eta galdetzen badigu ze letra-tipo gainidatzi, hartu lehenetsi bezala agertzen dena.
![]() |
![]() |
![]() |
- Berdina egin 2 testu-markoekin. pag2_02_xx.odt eta pag2_03_xx.odt fitxategietatik inportatu testua.
- Hemen ikus dezakezu orria nola geratuko den:
![]() |
3. orria
-
Orriaren tituluarentzat testu-marko bat sortu. Erregela eta gidak erabili kaxa hau ondo kokatzeko
Erregelarekin neurtu eta gero, ikusten dugu 2 gida horizontalak gehitu behar ditugula, bat 13mm-tara eta bestea 37mm-tara, hor testu-markoa sartzeko.
![]() |
![]() |
- Sortu 8 testu-marko eta idatzi kaxa bakoitzean dauden testuak. Ez arduratu minuskuletan idazten baduzu dena, gero formatu bidez dena maiuskuletara bihurtu dezakegu eta. Horrela geratuko da:
Lehenengoarekin hasten naiz. Gutxi gorabehera kokatzen dut testu-markoa
![]() |
![]() |
Gidekin gutxi gorabehera egin genezake eta gero kokatu, nahi dugun bezela
Planteatzen ari garen ariketaren dokumentuan ikusten ditugun gidekin egin behar dugu. Gidak sortzen ditugu
![]() |
![]() |
4. ORRIA
-
Azkeneko orri honetan zuk bakarrik lan egingo duzu. Maketatu orria 2 testu-markoak erabiliz, eta orria 2 zutabetan zatituz. Erregela erabili neurriak doitasun gehiagorekin lortzeko
![]() |
- Testu-marko nagusiaren testua pag4_01_xx.odt fitxategitik inportatu
Testu-marko bat sortzen dut bigarren eta hirugarren arteko gidaren ezkerreko gunea okupatuz. Eskumako botoia: Eskuratu testua eta aukeratu fitxategia aukeratu
-
Hurrengo irudian 4. orriaren aurrebista bat ikus dezakezu
![]() |
11. Testuaren formatua eta estiloak
11.1. Formatuak nola aplikatu
Testu bati formatua emateko 3 era daude:
- Testu-editorea, tresna-barra dagoen tresna bat da. Testua eta estiloak batera dauzkagu. Tresna honen arazoa: egiten ari garen formatu aldaketan ez ditugu momentuan ikusten, onartu arte. Hau dela eta ez da asko erabiltzen. Testu oso luzeak testu-marko batetik bestera pasatzen daukagunean orduan bai erabili dezakegu editore hau, nahiz eta ez ikusi aldaketak momentuan
|
|
- Zuzenean lan egiten testu-markoan eta Testu arloan, propietate-kaxa erabiliz. Hau da gehien erabiltzen dugun era, horrela aldaketak momentuan ikusten ditugu.
|
|
- Estilo bidez: hasieran esfortzua eskatzen du, baina luzera estiloekin lan egitea erosoagoa da. Ikusiko dugu nola sortu eta nola lan egin estiloekin.
11.2. Testu-markoan zuzenean formatua eman
Dokumentu berri bat sortzen dugu, testu-marko bat eta testu laginarekin betetzen dugu
|
|
Testu-tamaina aldatu
|
|
Aukeratuta daukagun testuaren tamaina aldatzeko. Testu-marko baten testu guztia aukeratzeko, bere barruan egon behar gera eta Ctrol+A klikatu
Lerrotartea:
|
|
|
|
Lerrotarte automatikoa (paragrafo baten lerro artean dagoen tartea): lerrotartea letra tipoaren tamaina kontuan hartuta kalkulatzen da. 11pt baldin badaukagu letra-tipo tamaina, lerrotartea 13pt litzateke.
Jarri dezakegu lerrotartea manuala izatea eta balore altuago bat jarri (gehiago tartekatzeko) edo txikiagoa jarri (ondoago egoteko)
Lerrotartea aldatu dugunean ez badugu aldaketarik ikusten momentuan, formaturen bat inportatu dugulako izan daiteke (odt inportatutako fitxategi batetik edo). Horrela bada, ESTILORIK EZ jartzen dugu, eta orain aldaketak ikusi beharko genituzke
|
|
Desplazatu karaktereen lerromarra
|
|
|
|
Letra arteko banaketa
|
|
Programa batzuetan tracking deitzen da: hitz baten letra ta letra tartean dagoen lekua da. Aukeraketa batean aplikatzen da. Balio negatiboak jartzen baditugu, letrak hurbilago egongo dira
|
|
karaktereen zabalera eta altuera eskalatzea
|
|
Hau bai da distortsio bat. Horizontalki eta bertikalki luzatzen ditu.
|
|
Koloreak:
|
|
Testuaren kolorea: zeozer aukeratuta baldin badaukagu eta betetzeko tresnarekin kolore urdina aukeratzen badugu, testua urdinean geratzen da.
|
|
Testu ingurunearen kolorea: letra kolorearen gain, letraren ingurunea ere margotu dezakegu.
|
|
Funtzionatzeko Eskema botoia aktibatua egon behar da.
|
|
Hasieran nahiz eta ezer ez igarri, hurbiltzen bagera (zoomarekin), ikusiko dugu aukeratutako letren ingurunea nola margotu dugun gorriz
|
|
Karaktereen estiloak
-
Azpimarratua
|
|
Azpimarratu testua lekua dagoenean ere
|
|
Testua azpimarratzen du, baina testua bakarrik, leku libreak ez ditu azpimarratzen. Hemen ikusi dezakezue ezberdintasuna. "Go very far" U-tresnarekin dago azpimarratuta, eta "as we had" W-tresnarekin
|
|
-
AZPIINDICEA ETA goi-indizea
|
|
- 1: correct time azpiindize bezela jarri dugu
- 2: were groups: aukeratu egin dugu, eta goi-indizea aplikatu
|
|
-
mAIUSKULA
Lehenengoa testua maiuskuletara bihurtzen du.
Bigarrena, aukeraketa "versalitas"-en jartzen du: minuskulen tamainako maiuskulak dira.
Behean agertzen den adibidean, maiuskuletako 2 mota arteko ezberdintasuna ikusi dezakegu: BUDA-PESTH maiuskuletan dagoen, eta SEEMS A, 'versalitas'-en
|
|
-
Marratua
|
|
Hautapena marratzen du. Gainera, lerroa goiko aldera edo beheko aldera mugitzeko aukera ematen digu. Lerroaren zabalera ere aldatu dezakegu.
|
|
-
Testu-ingurunea:
|
|
|
|
-
Itzala
|
|
|
|
-
Eskuin-ezkerrerako IDAZKERa
|
|
-
Paragrafo osoekin lan egiteko beste batzuk
Testu-marko batetik testu guztia hautatzeko: Ctrol+A. 2 testu-marko badaude lotuta, Ctrol+A-rekin ere lortzen dut dena hautatzea.
|
|
- Lerrokatu: Ezkerrera, erdira, eskuinera, justifikatu
- Estiloak eta testu-hizkuntza: estiloak oraintxe ikusiko ditugu. Hizkuntza: hautapena edo hautatutako testua dagoen hizkuntza
|
|
11.3. Scribus eta estiloak
Estilo bat zer den adibide batekin ikusiko dugu.
Forma bat margotzen dugu, errektangelu bat, eta kolorea ematen diot. Errektangelu bat margotzeko, Txertatu Forma (S) tresnarekin errektangelu bat hartzen dugu.
![]() |
![]() |
Hobespenetan sortzen ditugun formak kolore batekin betetzeko jarri genuen, beraz horrela geratzen da:
![]() |
Kolorea aldatuko diogu, gorriz margotuko dugu:
![]() |
Testu-marko bat jartzen dugu gainean eta PRESENTACIÓN hitza jarriko dugu:
![]() |
Edizioa: paragrafo-estiloak
Editatu: paragrafo-estiloak, hor dokumentu honek dauzkan estilo zerrenda bat daukagu (hemen estiloren bat badago, testua beste dokumentu batetik inportatu dugulako izango da)
Hemen daukagu dauden aukerak:
![]() |
- 1: Inportatu: aukeratu dezakegu Scribus-en dokumentu bat (sla) eta hemen dokumentu horrek dauzkan estiloak agertuko lirateke. Asko erabiltzen da: erabiltzen ditugun estiloekin dokumentu bat daukagu, eta dokumentu berri bat sortzen dugunean handik inportatzeko estiloak esaten diogu.
- 2: Berria: estilo berri bat sortzeko. Laster ikusiko dugu nola. Dokumentu baten estilo bat sortzeko garaian, dokumentu horrek dauzkan estiloak gordeta geratzen dira dokumentuarekin.
- 3: Editatu: daukagun estiloren bat editatzeko, aukeraren bat aldatzeko. Dokumentuan erabiltzen ari den estilo bat aldatzen badugu, estilo hori aplikatuta dauzkan testuak ukituta izango dira.
- 4: Bikoiztu:: sortuta daukagun estilo bat bikoizteko. 2 estilo oso antzerakoak edukitzea nahi badugu, batean letra-tipo, tamaina edo zeozer aldatuta, oso baliogarria da. Dagoeneko sortuta daukagun estilo baten oinarritzen gera, bikoizten dugu eta behar ditugun aldaketan egiten ditugu kopian.
- 5: Ezabatu:: daukagun estilo bat ezabatzea, gehiago erabili behar ez dugulako. Demagun letra moredun estilo bat daukagula sortuta eta testu-marko baten testu guztiari aplikatu diogula. Orain erabakitzen badugu estilo hori ez zaigula gustatzen eta ez dugula gehiago erabili behar, ezabatu nahi dugun estiloan jarriz Ezabatu klikatzen dugu. Detektatzen badu marko-testuan estilo hori aplikatuta dagoela nonbaiten, abisatzen digu eta aukera ematen digu formatu hori beste batetik aldatzeko.
![]() |
Konturatzen bagera, testu-markoa estilorik gabe geratu da (Estilorik ez aukeratu dugu)
- 6: Gorde edo 7 Ados: aldaketak gorde eta hemendik irten
- 8: Utzi: ezeztatzen dugu eta irteten gera
![]() |
Estilo berri bat sortu
Editatu: Paragrafo-estiloak:Berria botoian klikatzen dugu:
![]() |
- Izena: Estilo berria (1)
- Tamaina : 16 (2)
-
Tipoa: arial (3)
-
Kolorea: blanco (4)
- Maiuskuletan bihurtu (K handia) (5)
Orain estilo hau eskuragarri daukagu erabiltzeko.
![]() |
Ikusiko dugu nola aplikatu testu batera. Estiloa aplikatu nahi dugun testura joaten gera, aukeratzen dugu, eta Propietateak: Testua: Estiloan nahi dugun estiloa aukeratzen dugu, kasu honetan Título Blanco
![]() |
![]() |
Estilo bat editatu eta aldatu
Editatu: Paragrafo-estiloak
Aldatu nahi dugun estilo gainean jartzen gera (Titulo Blanco) eta Editatu aukeratzen dugu:
![]() |
Estiloaren propietateren bat aldatzen badugu... estilo horretan dagoen testua aldatuta izango litzateke. Demagun letra-tamaina aldatzen dugula, eta 30pt jartzen dugula.
![]() |
Estiloak editatzeko gunean Ados ematerakoan, dokumentuan estilo hori aplikaturik daukan testua aldatuta izango litzateke:
![]() |
12. 3. Ariketa: Scribusekin praktikoa
12.1. 3. Ariketa: Proposamena
1. OrrialdEa
1. orrialdean daukagun testu-markoari hurrengo formulatuak aplikatuko diogu:
- Testu guztia maiuskuletan jarri
- Letra-tipoa: Arial Regular - 23pt
- Lerroen arteko artea: 28pt
- Lehenengo testu lerroari, Arial Bold 23pt-koa jarri
- Zatitu testua jarrita badago, desgaitu
- Hizkuntza: testu-markoetan erabili egin duguna
- Eskuinera justifikatu
- “Formación” eta “Capacitación” hitzak gorriz (Red3)
- Testu-markoan 2mm-ko marjin bat gehitzen dugu, barruan dagoen testua ertzean itsatsi ez dadin
- Bukatzeko testu-markoa txuriz margotuko dugu (orain ez dugu ezberdintasuna igartzen, hurrengo ariketan atzeko planoko irudi bat jarri arte)
2. Orrialdea
- Orrialde honetan era ezberdin batean lan egingo dugu. Erabili behar dugun formatua, beste orrialde batzuetan ere beharko dugunez, estiloak sortuko ditugu.
- Estilo berri bat sortu ("Texto Blanco") hurrengo ezaugarriak dauzkana
- Maiuskuletan
- Arial 24pt
- Testu-kolorea txuria
- Gogoratu ezingo dugula testua ikusi, orrialde kolore berdinarekin geratuko baita.
- Aplikatu estilo hau lehenengo testu-markoari (Titulo)
- Beste paragrafo-estiloa sortu (izena: "Texto Cuerpo"). Testu nagusiarentzat erabiliko duguna eta hurrengo ezaugarriekin:
- Arial 13pt
- 2 marjinetara justifikatuta, azkeneko lerroa ezkerrean dagoela
- Paragrafo baino lehen dagoen tartea: 2mm
- Paragrafo eta gero dagoen tartea: 2mm
- Paragrafo-estilo hau ezkerreko zutabean dagoen lehenengo testu-markoari aplikatu
- Hitz zatiketa gaituta baldin badago , kendu
- Hurrengo testu-markoari ez diogu paragrafo estilorik aplikatuko. Hitz zatiketa gaituta badago, kendu, eta telefonoa lodiz jarri (azkeneko lerroa). Aldatu egin behar duguna testu-markoa da
- Gehitu distantzia testutik:
- Goian: 6mm
- Behean: 3mm
- Eskuinean: 3mm
- Ezkerrean: 3mm
- Biribildu ertzak: 3mm
- Marra gorri arrunt jarraituaren estiloa (Red3)
- Orrialdearen azken paragrafo-estiloa sortuko dugu. "Texto Pie" deituko diogu, eta hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:
- Testu-mota: Arial Regular - 10pt
- Ezkerretara justifikatuta
- Paragrafo aurreko eta ondorengo tartea: 0mm
- Traking-a 2% (desplazatu karaktereen lerromarra)
- Estilo hau orri oinean dagoen testu-markoari aplikatu
- Lehenengo lerroa lodiz jarri (IMH) eta baita telefonoa eta faxa
![]() |
3. Orrialdea
- Orrialde honen tituluari "Texto Blanco" estiloa aplikatzen diogu
- Hurrengo pausua, orrialde honetan dauzkagun testu-markoentzat estiloak sortu. Ikus dezakegunez 3 testu-estilo mota ezberdinak dauzkagu, ezaugarri berdinak dauzkate baina testu-kolorea aldatzen da. Azkarrago egiteko, estilo bakarra sortuko dugu, bikoiztu eta gero kolorea aldatu
- Sortu estilo bat "Texto Caja Negro" izenarekin eta hurrengo ezaugarriekin
- Arial regular 16pt
- Lerro arteko tartea: 20pt
- Maiuskuletan
- Erdialdera justifikatuta
- Bikoiztu orain sortu dugun estiloa, eta testu-kolorea gorriz jarri (Red3). Izena "Texto Caja Rojo jarri
- Berriro bikoiztu estiloa eta orain "Texto Caja Blanco" izenarekin gorde, kolore txuria eta lodiz jarriz
- Aplikatu orain sortu ditugun estiloak behar diren testu-markoetan.
- Erdian dagoen testu-markoari bete-kolore gorri bat bota (Red3) eta beste testu-markoei txuria.
- Testu-marko guztien inguruan 3 mm-tako marjin bat gehitu
- Bukatzeko testu-marko guztiei marra beltz bat gehitu (erdian dagoen testu-markoa kenduta)
![]() |
4. orrialdea
- Azkeneko orrialde honetan paragrafo estilo bakarra definituz lan egingo dugu
- Egin behar dugun lehenengo gauza: paragrafo estiloa Estilorik Gabe jarri. Gero paragrafo bakoitza bukatutakoan lerro jauziak jarri eta aseguratuko gera letra-tipoa Arial Regular eta 12pt-koa dela.
- Sortu "Titulo Rojo" estiloa. Hurrengo ezaugarriak edukiko ditu, eta aplikatu zenbakiak dauzkan lerro bakoitzari:
- Arial regular .12pt
- Testu kolorea gorria (Red3)
- 1mm-tako lerrotartea paragrafo ondoren
- Gorde lana hurrengo ariketan erabiltzeko
12.2. 3. Ariketa - Soluzioa
2. ariketan gorde genuen Folleto2.sla fitxategia irekiko dugu, eta folleto3.sla bezela gordeko dugu.
![]() |
Testu formatuak aplikatu eta estiloak sortuko ditugu. Lehenengo orrialdean testu-formatuak aplikatuko ditugu eta beste orrialdeetan estilo batzuk sortu eta beraiekin lan egingo dugu.
1. orrialdea
1. orrialdean daukagun testu-markoari hurrengoko formulatuak aplikatuko diogu:
-
Testu guztia maiuskuletan jarri (1)
-
Letra-tipoa: Arial Regular - 23pt (2)
-
Lerroen arteko artea: 28pt: (3)
![]() |
-
Lehenengo testu lerroari, Arial Bold 23pt-koa jarri
![]() |
- Zatitu testua jarrita badago, desgaitu. Hau egiteko, testu-markoa aukeratuta, Hainbat: zatitu testua (2) eta horrela testu-marko konkretu honi nahi dugun lehentasuna jartzen diogu, ez dokumentuko testu-marko guztiei.
![]() |
-
Hizkuntza: testu-markoetan erabili egin duguna (4)
-
Eskuinera lerrokatua (5)
![]() |
-
Formación” eta “Capacitación” hitzak gorriz (Red3)
![]() |
-
Testu-markoan 2mm-ko marjin bat gehitzen dugu, barruan dagoen testua ertzean itsatsi ez dadin
![]() |
-
Bukatzeko testu-markoa txuriz margotuko dugu (orain ez dugu ezberdintasuna igartzen, hurrengo ariketan atzeko planoko irudi bat jarri arte)
![]() |
2. Orrialdea
Orrialde honetan era ezberdin batean lan egingo dugu. Erabili behar dugun formatua, beste orrialde batzuetan ere beharko dugunez, estiloak sortuko ditugu.
-
Estilo berri bat sortu ("Texto Blanco") hurrengo ezaugarriak dauzkana:
Editatu: paragrafo-estiloak, eta hor Berria aukeratu
![]() |
-
Estiloaren izena: "Texto Blanco" (1)
-
Maiuskuletan (2)
-
Arial 24pt (3)
-
Testu-kolorea txuria (4)
-
Gogoratu ezingo dugula testua ikusi, orrialde kolore berdinarekin geratuko baita. (5: atzeko kolorea txuria ez bada, aukeratu egin behar dugu)
![]() |
-
Aplikatu estilo hau lehenengo testu-markoari (Titulo): aukeratzen dugu eta Propietateetan: Testua: Estiloa orain sortu dugun "Texto Blanco" estiloa aukeratzen dugu:
![]() |
![]() |
-
Beste paragrafo-estiloa sortu Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria . Iizena: "Texto Cuerpo" jarri (1) . Testu nagusiarentzat erabiliko duguna eta hurrengo ezaugarriekin:
-
Arial 13pt (2)
-
2 marjinetara justifikatuta, azkeneko lerroa ezkerrean dagoela (3)
-
Paragrafo baino lehen dagoen tartea: 2mm eta Paragrafo eta gero dagoen tartea: 2mm (4)
-
![]() |
-
Paragrafo-estilo hau ezkerreko zutabean dagoen lehenengo testu-markoari aplikatu
![]() |
-
Hitz zatiketa gaituta baldin badago , kendu. Testu-markoa aukeratuta daukagula, Hainbat: Batu testua aukeratu
![]() |
-
Hurrengo testu-markoari ez diogu paragrafo estilorik aplikatuko. Hitz zatiketa gaituta badago, kendu (testu markoa aukeratuta daukagula, Hainbat: Batu testua) , eta telefonoa lodiz jarri (azkeneko lerroa).
![]() |
-
Aldatu egin behar duguna testu-markoa da
-
Gehitu distantzia testutik:
-
-
Goian: 6mm, Behean: 3mm, Eskuinean: 3mm, Ezkerrean: 3mm (1)
-
-
Biribildu ertzak: 3mm (2)
-
![]() |
-
Marra gorri arrunt jarraituaren estiloa (Red3)
![]() |
-
Orrialdearen azken paragrafo-estiloa sortuko dugu (Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria). "Texto Pie" deituko diogu, eta hurrengo ezaugarriak edukiko ditu:
-
-
Testu-mota: Arial Regular - 10pt (2)
-
Ezkerretara justifikatuta (3)
-
Paragrafo aurreko eta ondorengo tartea: 0mm (4)
-
Traking-a 2% (desplazatu karaktereen lerromarra) (5)
-
![]() |
-
Estilo hau orri oinean dagoen testu-markoari aplikatu
![]() |
-
Lehenengo lerroa lodiz jarri (IMH) eta baita telefonoa eta faxa. Lodiz jartzea nahi dugun testua aukeratzen dugu, eta Propietateak: Testua-n Regular beharrean, Bold jarri. (IMH, Teléfono eta Fax hitzak aukeratuta egin behar dugu hau)
![]() |
Orrialdea horrela geratzen da
![]() |
3. orrialdea
![]() |
-
Orrialde honen tituluari "Texto Blanco" estiloa aplikatzen diogu
![]() |
-
Hurrengo pausua, orrialde honetan dauzkagun testu-markoentzako estiloak sortu. Ikus dezakegunez 3 testu-estilo mota ezberdinak dauzkagu, ezaugarri berdinak dauzkate baina testu-kolorea aldatzen da. Azkarrago egiteko, estilo bakarra sortuko dugu, bikoiztu eta gero kolorea aldatu.
-
Sortu estilo bat (Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria) "Texto Caja Negro" izenarekin eta hurrengo ezaugarriekin
-
-
Arial regular a 16pt (2)
-
Maiuskuletan (3)
-
Erdialdera justifikatuta (4)
-
Lerro arteko tartea: 20pt (5)
-
![]() |
-
Bikoiztu orain sortu dugun estiloa, eta testu-kolorea gorriz jarri (Red3). Izena "Texto Caja Rojo jarri
Horretarako Editar: paragrafo-estiloak, eta "Texto Caja Negro" estilo gainean jarrita: Bikoiztu.
![]() |
Leiho-txiki bat irekitzen da non ikusten dugu bikoizten ari garen estiloa. Beste titulu bat eta propietateak aldatzeko aukera ematen digu.
![]() |
"Texto Caja Rojo" (1) izena jarriko diogu, letra-tipoaren kolorea Red3 jarriko dugu (2), eta listo, lehen geneukan estilo bera daukagu, baina gorriz
![]() |
- Berriro bikoiztu estiloa eta orain "Texto Caja Blanco" izenarekin gorde, kolorea txuria eta lodiz jarriz. Lehen bezela, baina orain estiloaren izena "Texto Caja Blanca" (1) jartzen dugu eta kolore txuria (2) aukeratzen dugu. Gainera lodiz jartzen dugu(3)
![]() |
- Aplikatu orain sortu ditugun estiloak behar diren testu-markoetan. "Texto Caja negro" estiloa aplikatu nahi diegun testu-markoak aukeratzen ditugu (Maiuskula tekla sakatuta, banan joaten gera aukeratzen), eta gero Propietateak: Testua: Estiloa-n "Texto Caja Negro" aukeratzen dugu
![]() |
![]() |
Orain "Texto Caja Rojo" estiloa aplikatu nahi ditugun testu-markoak aukeratzen digutu:
![]() |
Eta erdialdean dagoen testu-markoari "Texto Caja Blanco" estiloa aplikatzen diogu.
![]() |
-
Erdian dagoen testu-markoari bete-kolore gorri bat bota (Red3) eta beste testu-markoei txuria.
![]() |
![]() |
-
Testu-marko guztien inguruan 3 mm-tako marjin bat gehitu. Banan-banan testu-marko guztiak aukeratzen ditugu eta Propietateak: Forma -n 3mm-tako marjinak gehitzen ditugu (banan-banan egin behar dugu, denak batera eginda ez baitu balio)
![]() |
-
Bukatzeko testu-marko guztiei marra beltz bat gehitu (erdian dagoen testu-markoa kenduta). Marra beltz hori aplikatu nahi diegun testu-marko guztiak aukeratuta egon behar dira. Hori lortzeko, maiuskula-tekla sakatuz testu-marko bakoitza joaten gera aukeratzen denak aukeratuta daukagun arte (erdialdean dagoena ezik). Orain Propietateak: Koloreak eta Editatu Marraren Kolorea aukeratzen dugu
![]() |
Hemen nola geratzen den:
![]() |
4. Orrialdea
-
Azkeneko orrialde honetan paragrafo estilo bakarra definituz lan egingo dugu
-
Egin behar dugun lehenengo gauza: paragrafo estiloa Estilorik Gabe jarri. Gero paragrafo bakoitza bukatzerakoan lerro jauziak jarri eta aseguratuko gera letra-tipoa Arial Regular eta 12pt-koa dela.
![]() |
![]() |
-
Sortu "Titulo Rojo" estiloa. Hurrengo ezaugarriak edukiko ditu, eta aplikatu zenbakiak dauzkan lerro bakoitzari::
-
Arial regular .12pt
-
Testo kolore gorria (Red3)
-
1mm-tako lerrotartea paragrafo ondoren
-
Estilo berri bat sortzeko, Editar: Paragrafo-Estiloak: Berria
![]() |
Eta lerroei aplikatzen diegu
![]() |
-
Gorde lana hurrengo ariketan erabiltzeko
![]() |
13. Forma eta poligonoekin lan egiten
13.1. Txertatu formak dokumentu batean
Dokumentu berri bat sortu egin behar dugu. Txertatu Forma tresna erabiliko dugu (S)
![]() |
Klik egiten badugu gezi beltzean, lehenetsi bezala dauden formak azaltzen dira. Bat aukeratzen dugu eta gero erabiltzeko forman klik egingo dugu.
![]() |
Forma bat aukeratu eta gero, nahi dugun tamainako forma marrazten dugu
![]() |
Forma marrazteaz bukatzen dugunean (triangelu bat zen) horrela geratzen da:
![]() |
Zer dela eta betetzen da kolore horrekin? Fitxategia: Hobespenak-etan jarri dugulako objektuak krema kolore horrekin betetzeko. Hau hobespenetan aldatzen badugu , hemendik aurrera sartzen ditugun formak beste kolore batekin beteta egongo dira, edo nahi izanez gero kolorerik gabe.
![]() |
13.2. Formen propietateak
Propietateak : koloreak
Oraintxe margotu dugun formari kolorea aldatuko diogu (baina ez hobespenen bidez, forma konkretu honi bakarrik baizik).
Lehen testu-markoekin egin dugu, eta berdin egin behar dugu. Propietateak: Koloreak paneletik ematen diogu kolorea formei.
Panel horretan 2 botoi dauzkagu. Bat betegarria koloreztatzen du, eta bestea trazua.
Formaren betegarri-kolorea
![]() |
-
Saturazioa : saturazioa kendu, kolorea galtzen du... 0 jartzen badugu, gris-eskalakoa da.
![]() |
-
Opakutasun: gardentasuna. Objektu bat gardena bada, bere atzean beste objekturen bat baldin badago, zeozer ikusiko litzateke.
![]() |
Demagun 2 objektu hauek dauzkagula, eta triangelua gainetik dagoela (ordena eta horrelakoak ikusiko dugu aurrerago). Atzean gezia daukagu:
![]() |
Orain triangelua aukeratzen badugu eta bere opakutasuna %50 jartzen badugu:
![]() |
Geziaren zati bat ikusten dugu, nahiz eta triangelu atzetik egon, orain erdi-gardena delako
Formaren trazu-kolorea:
![]() |
Triangeluaren trazua ondo nabaritzen ez badugu, zoomarekin pixka bat hurbilduz, kontorno berde bat ikusiko dugu:
![]() |
Kontorno batek opakotasun eta asetasun propietateak eduki ditzake
Propietateak: marra
Marraren panelean objektuen trazua aldatu dezakegu
Marra-mota: jarraia, etena... demagun etena jartzen dugula
![]() |
zoomarekin gehiago hurbiltzen gera hobeto ikusteko
![]() |
Marraren-zabalera: trazuaren lodiera handitu dezakegu
![]() |
Ertzak:: Ertzak-biribilduak aukeratzen badugu, trazua biribiltzen da. 3 aukera dauzkagu. Lerroaren zabalera handiago jarri dugu ezberdintasunak hobeto ikusteko.
Puntuko lotura:
![]() |
Alakako lotura::
![]() |
Lotura biribila:
![]() |
Lerroak margotzeko tresnarekin lerro bat margotzen badugu, 2 aukera gehiago dauzkagu: hasierako gezia eta bukaerako gezia. Geziak margotzeko
Lerroak margotzeko tresna hartu
![]() |
eta marra zuzen bat margotzen dugu. Egiteko, hasierako puntuan klik egin, eta arratoia askatu gabe, bukaerako puntua eduki nahi dugun lekurarte arrastatzen dugu. Ctrol tekla sakatuta mantentzen badugu, emango duen bira bakoitza 15º-koa izango da... ez da aske biratuko.
![]() |
Lerro-propietateren bat ukitzen dugu:
![]() |
13.3. Forma bat testu-markoan edo irudi-markoan bihurtu
Forma bat testu-marko batean bihurtu
Suposatu dezagun Propietateak(F2): Forma: Editatu Forma bidez sortuta forma bat daukagula
![]() |
![]() |
eta idatzi nahi dugula bere barruan. Oso erraza da hau lortzea, eskumako klik bat egin eta Bihurtu: testu-markoa
![]() |
Orain testu-marko bat daukagu:
![]() |
Bere barruan idatzi dezakegu, testua inportatu edo nahi duguna.
![]() |
13.4. Poligonoekin lan egiten
![]() |
Poligonoak zenbat izkina edukiko dituen definitu dezakegu. Horretarako poligono-tresnaren ondoan dagoen gezi beltz txikian klik egingo dugu.
![]() |
Propietateak:
![]() |
-
Izkinak:: poligonoak zenbat izkina dauzkan jartzeko
-
Biraketa:: poligonoa biratzeko
-
Aplikatu faktorea: honekin izkinak barrurantz edo kanporantz joatea lortzen dugu. Izarrak eta horrelako figurak lortzeko
![]() |
Dokumentuan klik eginaz arrastatzen dugu, nahi figura nahi dugun tamainakoa izan arte.
![]() |
Orain testu-marko bat sartzen dugu, eta testu-laginarekin betetzen dugu (eskuineko botoiarekin klik testu-markoaren gainean: testu-lagina)
![]() |
Izarra testu-markoaren azpitik dago... igoko dugu. Objektu bakoitzaren propietateetan Maila propietatea daukagu: objektu horrek ze posizio daukan dagoen geruzan
Testu-markoa daukagu aukeratuta, eta 2. mailan dago (gainetik)
![]() |
Jeitsi nahi badugu, beheranzko gezian klikatzen dugu
-
1: maila igo
-
2: maila jeitsi
-
3: goiko mailaraino eraman (aurreraino ekarri)
-
4: beheko mailaraino eraman (hondoraino eraman)
![]() |
Beste era batera egin dezakegu ere: testu azpian dagoen poligonoaren gainean jarri eta eskuineko botoiarekin klik:
![]() |
Eraman goraino, eta horrela izarra testuaren gainetik geratzen da
Izarra aukeratzen dugu eta Propietateak: Forma : Testua markoaren inguruan aukeratuz, forma mugitzen badugu, testua ere mugitzen da:
![]() |
![]() |
14. Objektuak lerrokatu, banatu eta pilatu
14.1. Objektuak lerrokatu eta banatu: sarrera
Oso baliogarria da: Leihoak: Lerrokatu eta banatu
![]() |
Adibideekin ikusiko dugu ze aukera dauzkagun
![]() |
Demagun hurrengo objektuak dauzkagula:
![]() |
Batzuk aukeratzen ditugu batera (maiuskulekin nahi ditugunak joaten gara aukeratzen). Orain ikusiko dugu zer egin dezakegu denei batera...
14.2. Objektuak lerrokatu
Aukeratu dezakegu lerro-irudikaria ze objekturi izan behar zaion erlatiboa: Lehena hautatua, Azkena hautatua, orrialdea, marjinak, gida edo hautapena
Demagun Lehena hautatua aukeratzen dugula, eta lehen hautatutako objektua karratu urdina dela:
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Orrialdearen erdialdea kontuan edukita lerrokatu dezakegu. Horretarako aukeratzen dugu: erlatibo honi: orrialdea edo marjinak.. 3. botoian klikatu eta listo.
14.3. Objektuak banatu
1: Ezkerreko aldeak distantziakide banatu
![]() |
2: Ardatz-zentralak horizontal-distantziakideki banatu
![]() |
3: Ezkubiko aldeak distantziakideki banatu
![]() |
4: Objektuen arteko horizontal tartea berdindu
![]() |
5: Objektuen arteko horizontal tartea balore konkretu bat edukitzea:
![]() |
adibidez, Distantzia = 5mm jartzen badugu:
![]() |
6: Beheko aldeak distantziakideki banatu
![]() |
7: Ardatz-zentralak horizontal-distantziakideki banatu
![]() |
8: Goiko aldeak distantziakideki banatu
![]() |
9: Objektuen arteko bertikal tartea berdindu
![]() |
10: Objektuen arteko bertikal tartea berdindu
|
|
14.4. Objektu batzuk batean elkartu
Objektuak elkartzeko aukera daukagu, eta horrela lan egingo genuke bakar bat balitz bezela (mugitzen badugu, denak batera mugitzen dira, ezabatzen badugu, denak batera ezabatzen dira..)
Behin nahi ditugun objektuak aukeratuta dauzkagula:
![]() |
Hurrengo aukera hartzen dugu: Elementua: Elkartu (Ktrol + G)
![]() |
![]() |
Orain lerrokatzen badut orrialde erdira (Erlatibo honi: Orrialdea, 3. botoia - zentratu bertikalki, 8. botoia - zentratu horizontalki), listo daukagu:
![]() |
Gero banandu dezakegu objektu hori. Elementua:Banandu(Ktrol+Mai+G) eta horrela objektu bakoitza berriro independientea izango litzateke
15. 4. Ariketa: Scribusekin praktikoa
15.1. 4. Ariketa: Proposamena
Ireki folleto3.sla fitxategia (aurreko ariketan gordetako fitxategia) eta folleto4.sla izenarekin gorde.
2. orrialdean
-
Atzeko plano-ren geruzan egonda, errektangelu bat sortu orrialdearen goialdean:
-
-
Orrialdearen zabalera guztia hartuko du. Gogoratu milimetro batzuk orritik kanpo egon beharko dela (normalean 3mm), "sangradoa".
-
Kolore-betegarri gorria edukiko du (Red3)
-
Errektangeluaren marra ez du kolorerik edukiko
-
-
Kopiatu eta itsatsi errektangelu gorria 3. eta 4. orrialdeetan
3. Orrialdean
-
Hurrengo triangeluak marraztu (10mm zabalera x 10 mm luzera) orrialdea horrela geratu arte:
-
Gorde lana hurrengo ariketan erabiltzeko
15.2. 4. Ariketa - Soluzioa
Aurreko ariketan gordetako Folleto3.sla fitxategia ireki. Gorde folleto4.sla izenarekin
2. Orrialdean
-
Atzeko plano-ren geruzan egonda, errektangelu bat sortu orrialdearen goialdean:
![]() |
![]() |
- Orrialdearen zabalera guztia hartuko du. Gogoratu milimetro batzuk orritik kanpo egon beharko dela (normalean 3mm), "sangradoa".
![]() |
- Kolore-betegarria gorria izango da (Red3)
![]() |
- Errektangeluaren marra ez du kolorerik edukiko
![]() |
- Kopiatu eta itsatsi errektangelu gorria 3. eta 4. orrialdeetan. Horretarako, kopiatu nahi dugun errektangelu gainean jarri, Editatu: Kopiatu. 3. orrialdera joaten gera eta Editatu: Itsatsi. Horrela 3. orrialde honetan hondo gorriko errektangelu bat sortuko da, 2. orrialdean zegoen errektangeluaren dimentsio eta posizio berdinekin. 4. orrialdean gauza bera egin eta OK.
![]() |
3. Orrialdean
-
Hurrengo triangeluak marraztu (10mm zabalera x 10 mm luzera) orrialdea horrela geratu arte:
![]() |
![]() |
![]() |
Lana gordetzen dugu hurrengo ariketan erabiltzeko
16. Koloreak Scribusen
16.1. Kolore degradatuak
Formaren bat sartzen dugu:
![]() |
Sortutako forma aukeratzen dugu, Propietateak: Kolorea eta hortik koloreren bat hartuta marrari edo betegarriari kolorea emango diogu.
Kolore arrunt bat aukeratu dezakegu, eta baita degradatu bat. Degradatu bat zer da? Kolore batetik beste kolore batera funtzio bat aplikatuz irteten dena.
![]() |
-
Normala: kolore solidoa
-
Gradiente horizontala : oraintxe ikusiko dugu adibide bat
Defektuz forma daukan kolorearekin hasten da eta bukatzen da beltzarekin baina ikusiko dugu nola aldatu hau
Triangelu txikiaren gainean jartzen gera, eta gorriz jartzen da: orain kolorea alda dezakegu, eta horrela degradatua beste kolore batekin egiten dugu. Adibidez, lehenengo puntua Red3 kolorekoa dela jarriko dugu:
![]() |
Triangelu kanpoz klik eginda, beste triangelu bat sortzen da, eta beste kolore bat gehitu dezakegu hor. Nahi ditugun puntuak gehitu ditzakegu (kolore-trantsizioak)
![]() |
Triangelu bat kentzeko, aukeratzen dugu, eta lekuz ateratzen dugu... horrela triangelua desagertzen da eta triangelu horri dagokion kolore-trantsizioa.
-
Gradiente horizontala: kolore-trantsizioa ezkerretik eskuinera da
-
Gradiente diagonala : kolore-trantsizioa izkinetik da
-
Gradiente biribila: hurrengo efektua lortzen da:
![]() |
Efektu tipo hau zirkuluetan erabiltzen da eta 2 koloreekin, horrela bolumena ematen diogula ematen du.
-
Gradiente Lineal librea eta Gradiente biribila librea. 4 balio agertzen dira, aldatzeko kolorea dagoen puntua. Aldatu bektorea lekuz aukeratzen badugu, arratoiarekin egin dezakegu aldaketa hori. Horrela argi-puntua alda dezakegu.
![]() |
Gradiente Biribila libre aukeratuta eta aldatu bektorea mugitu, puntu-kolorearen posizioa aldatzen dugu arratoiarekin.
![]() |
Scribus ez da marrazketarako erreminta bat, baina ikusten duzuen moduan gauzatxo batzuk egin daitezke
16.2. Kolore-kudeaketa: kolore berriak
Editatu: Koloreak:
![]() |
Kolore berriak sortzeko erabiliko dugu edo beste dokumentu batetik koloreak inportatzeko:
Kolore berria
Berria ematen badiogu kolore berria sortuko dugu. Orain ikusiko dugu nola:
![]() |
-
GBU(RGB) pantailan ikusteko da. 3 balore 0tik 255ra
-
CMHB(CMYK) inprimategirako da. Modu honetan lan egitea gomendatzen da. 4 ehuneko balore dira. Sortu dezakegun kolore-gama GBU baino zabalagoa da
Kolore more bat sortu egin behar dugu. Mi Color (1) deitzen diogu, eta hurrengo baloreekin (2): CMHB, 28%,67%,0%,0%
![]() |
Behin gordetzen dugunean kolore hau edozein objektuan erabili dezakegu:
![]() |
16.3. Koloreak eta imprimategia
Editatu: Koloreak pantailan Kendu erabili gabekoa aukera daukagu . Inprimategira bidali baino lehen hau egin beharko genuke, horrela dokumentuan erabiltzen ez diren koloreak ezabatzen dira. Dokumentu hau beste izen batekin gordetzea komeni da: dokumentuaren_izena_imprimategirako.sla
![]() |
16.4. Beste dokumentu batean erabilitako dauden koloreak inportatu
Dokumentu-base honetan Kendu erabili gabekoak botoia erabili dugu, eta behar ditugun koloreekin bakarrik geratu gara.
Orain beste dokumentu bat eduki nahi dugu non kolore horiek erabili nahi dugu. Gainera erraza izan behar da kolore horiek bilatzea. Zer egin?
-
Dokumentu berri bat sortu
-
Erabiltzen ez ditugunak ezabatu (Editatu: Koloreak eta hor Kendu erabili gabekoa (1)). Orain dokumentu garbi bat daukagu eta kolore gutxi daukana (2) (txuri, beltza eta Floral White. Azkeneko hau hobespenetan agertzen da formen kolore betetzaile bezala jarri dugulako)
-
Inportatu (3) aukeratzen dugu, geneukan dokumentu basetik koloreak inportatu nahi ditugulako
![]() |
Erabili nahi ditugun koloreak dauzkan dokumentua aukeratzen dugu:
![]() |
eta horrela dokumentu honetan beste dokumentuan erabilitako koloreak dauzkagu (Mi Color eta Firebrick gehituta izan dira)
![]() |
17. Lan egin irudiekin
17.1. Dokumentu batean irudiak sartu
Tresna bat daukagu irudiekin lan egiteko. Aukeratzen dugu, eta area bat trazatzen dugu non gero irudia sartuko dugun
![]() |
![]() |
Zati hori besterik ez da ikusten, ez da moztuta dagoela, irudi osoa hor dago eta, ezkutatuta.
Propietateak: Irudiak
![]() |
![]() |
Behin dena daukagula, Eskalatze Libre berriro jartzen dugu, eta orain Escala X eta Escala Y jartzen duen tokian, katea lotuta dagoela (proportzioak mantentzeko), eskalatuz joaten gera nahi dugun tamaina lortu arte, nahi dugun area hartu arte (txuririk ez dagoenerarte)
![]() |
17.2. Objektu bat irudi-marko batean bihurtu
Objektu bat irudi-marko batean bihurtu
Hortik daukagun objekturen bat aukeratuko dugu, edozein forma. Eskumako botoia sakatu eta Bihurtu: irudi-markoa
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
17.3. Ghostscript: PSD eta EPS irudiak inportatu
Ghostscript-a instalatuta ez badaukagu, horrelako irudi mota Scribus-ekin irekitzea ezinezkoa litzateke.
![]() |
17.4. Irudi aurrebistaren kalitatea
Lehengo atalean sartu dugun irudiari hurbiltzen gera
![]() |
Irudia zirriborrotsua agertzen da, baina hori da aurrebista "normal" edukitzeko jarri diogulako, azkarrago kargatzeko eta lan egiteko berarekin.
Eskuineko klika irudian: Aurrebistaren ezarpenak: Bereizmen osoa
![]() |
Orain ondo ikusten da
![]() |
Bereizmen osoko aurrebista irudi zehatz bateri jarri diogu. Hobespenetan irudi guztiak horrela aurrebistaratzeko jarri dezakegu
Fitxategia: Hobespenak: Tresnak atalean:
![]() |
![]() |
Irudi askorekin lan egiten badugu, hoberena aurrebista "normal" bat edukitzea da, eta gero ikusiko dugu bereizmen osoarekin dokumentua inprimatzen dugunean. Dokumentuan askoz hobeto lan egingo dugu, azkarrago.
17.5. Kontuz irudi baten eskalarekin
Demagun irudi berri bat sartzen ari garela:
![]() |
Ikusten dugunez irudi oso txikia da. Irudiaren propietateetan eskalatu dezakegu. Adibidez %500 jartzen dugu:
![]() |
Baina horrekin egiten ari garena irudia tiratu da, eta zirriborrotsu ikusten dugu. Soluzioa: bereizmen handiago daukan irudi bat lortu.
Alderantzizko kasua ere egon daiteke, handiegia den irudi bat izatea eta nahi dugun bezala ikusteko eskala oso txikia jarri behar izatea. Zuzenena litzateke Irudia Gimpekin edo antzerako software batekin landu honera ekarri baino lehen (irudiak editatzeko software batekin)
17.6. Irudi batean efektuak aplikatu
Edozein irudiarekin ikusiko dugu ze aukera dauzkagu. Irudian eskumako klika egin: Irudi-efektuak(Ctrol + E)
![]() |
Nola aplikatu eta kendu efektu bat
-
Efekturen bat (edo batzuk) nahi badugu aplikatu, Efektu erabilgarriak zutabetik aukeratzen dugu eta eskumarako geziarekin (1), Darabilen efektuak zutabera eramaten dugu
-
Efekturen bat kendu nahi badugu (edo batzuk), Darabilen efektuak zutabetik aukeratzen dugu eta ezkerrerako geziarekin (2), Efektu erabilgarriak zutabera eramaten dugu
![]() |
Lausotu:
Irudia lausotzen du pixka bat:
![]() |
Distira:
![]() |
Koloreztatu:
Hondo-irudiak lortzeko oso ondo etortzen da Koloreztatu efektua.
![]() |
Gris-eskala
Irudia gris kolorekoa geratzen da
![]() |
Alderantzikatu
Irudiaren koloreak aldatzen ditu. Kolore bakoitza bere alderantzizko koloreagatik aldatuta izaten da. Efektu interesgarriak lortzen dira
![]() |
17.7. Berri Laburren albuma
IMH logoaren irudia kokatuko dugu:
![]() |
![]() |
![]() |
eta gero Leihoak: Berri laburren albumera :
![]() |
Zer egiten da? Liburutegi bat bezalakoa da, non irudiak gordetzen diren. Hortik gero nahi dugun kokapenera eraman dezakegu, eta gorde dugunean zeuzkan propietate berdinak hartzen ditu:
![]() |
eta horrela 2 irudi berdin dauzkagu, gero joan gaitezke aldatzen propietateak eta gure gustura, baina hasiera baten propietateak berdinak dauzkate (kokapena ezin)
![]() |
18. 5. Ariketa - Skribusekin praktikoa
18.1. 5. Ariketa: Proposamena
Hurrengo ariketa egin Scribusen.
![]() |
18.2. 5. Ariketa - Soluzioa
Objektuak kokatzeko gidak sortuko ditugu hasteko: Orria: Kudeatu gidak
3 zutabe berdinak dauzkagu, eta objektuak pixka bat aldenduta daude: 3 zutabe jartzen ditugu, zutabe-tartea 5px eta Marjinak kontuan edukita (horrela 3 zutabe berdinak edukiko ditugu objektuak kokatzeko)
![]() |
Goian dagoen lehenengo zutabean, irudi-marko bat sortuko dugu eta Scribusen logoa inportatuko dugu. Orria: Atxikitu gidetara jartzen digu kokatzea errazagoa izateko
![]() |
Logoa oso handia da. Beste aplikazio batetik txikiagoa ekartzea izango litzateke hoberena, baina hemen bertan egin dezakegu (Berriro: hobe da behar dugun bezala ekartzea, Gimp-ekin edo landuta. Orain horrela egingo dugu ikusteko nola egin dezakegun hemen bertan). Propietateak: Irudia : eskalatu markoaren tamainara
![]() |
eta horrela OK geratzen da
![]() |
Orain tamaina berdinean kopiatu egin behar dugu beste 5 lekutan. Gero behar diren efektuak aplikatuko ditugu
Irudi-markoa berri laburren albumera eramango dugu, gero erabili ahal izateko. Irudi-markoan jartzen gera, eskumako botoia: Bidali berri laburren albumera
![]() |
Izen bat ematen diogu: logo_scribus
![]() |
Eta orain dagoeneko logo_scribus berri laburren albumean eskuragarri daukagu nahi dugun lekuetan jartzeko:
![]() |
Ondo lerrokatuta gelditu ez badira, Leihoak: Lerrokatu eta Banatu irekitzen dugu, eta objektuak ondo kokatzen ditugu: lehenengo hiruak hartu, eta gorantz lerrokatzen ditugu, bigarren 3ekin berdin... eta horrela jarraitzen dugu denak ondo kokatuta geratu arte.
![]() |
Orain irudiei efektuak aplikatzen hasiko gara. Bakoitzaren gainean jartzen gera, eskumako botoiarekin klik: Irudi-Efektuak
Hemen dauzkagu aplikatu egin behar ditugun efektuak
-
Koloreztatu: adibidez Chartreuse2 kolorea jartzen dugu
-
Distira::136
-
Alderantzikatu
-
Gris-eskala
-
Lausotu: 2 balorea jarrita adibidez
![]() |
Ezkerreko zutabeko izarra sortuko dugu. Horretarako Poligono-tresnan propietateak ateratzen ditugu:
![]() |
8 izkin aukeratzen ditugu eta -43ko faktore bat aplikatzen dugu izarra sortzeko:
![]() |
Arrastatzen eta kokatzen dugu nahi dugun lekuan egon eta tamaina eduki arte. Irudian jarri , eskumako botoia: Bihurtu: irudi-markoa
![]() |
Scribusen logoarekin betetzen dugu
![]() |
Propietateak:irudia pantailan pixka bat jolastuko dugu. Eskalatu marko tamainara jartzen dugu. Gero Eskalatze librea eta baloreak pizkat ikutzen ditugu.
![]() |
Trazua lodiagoa eta berde kolorekoa jarriko dugu:
![]() |
![]() |
Testu-marko bat sortzen dugu forma hori daukana, ertz biribilduekin (1), 2 zutabe (2) eta tarte pixka batekin letra ertzera hain itsatsia ez egoteko (3)
![]() |
Trazua lodiago jarri
![]() |
Marraren kolorea beltza eta kolore-betegarria grisa
![]() |
![]() |
Eta testu laginarekin betetzen dugu testu-markoa (eskumako botoia: testu-lagina)
![]() |
Beste poligono bat sortzen dugu (gezi bat oinarri bezela hartuta eta forma editatuz irudian ikusten den bezela eduki arte. Propietateetan testua markoaren inguruan jartzen dugu.
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
Eskumako botoia: Bihurtu: irudi-markoa. Eta nahi dugun irudia sartzen dugu
![]() |
Geruza berri bat sortzen dugu eta 2 uztai jartzen ditugu. Koloreztatzen ditugu eta opakutasun balore bat jartzen dugu
![]() |
![]() |
![]() |
Objektua kopiatu eta itsatsi egiten dugu. Mugitu eta kolorez aldatzen diogu:
![]() |
Gezi bat sartzen dugu (Opakutasuna = %50)
![]() |
Gezia kopiatu eta itsatsi egiten dugu beste bat lortzeko. Azkeneko hau 180º biratzen dugu eta mugitu ere
![]() |
Bukatzeko, 4 objektu hauek horizontalki zentratzen ditugu. Aukeratu, eta Lerrokatu eta Banatu leihoan:
![]() |
Orain elkartzen ditugu (Elementua: Elkartu):
![]() |
eta 4 objektuak bat bezala egonda, orrialdean zentratzen dugu
![]() |
![]() |
19. 6. Ariketa - Scribusekin praktika
19.1. 6. Ariketa: Proposamena
Ariketa honetan irudiekin lan egin behar dugu
-
folleto4.sla fitxategia ireki eta folleto5.sla izenarekin gorde
-
Geruza berri bat sortu, Imágenes deitzen dena, eta ordena aldatu Atzeko planoa eta Texto geruzen artean geratzeko. Irudiak sartzerakoan, Imagenes geruzan gaudela konprobatuko dugu.
1. Orrialdean
-
1. orrialdean 3 irudi jarri egingo ditugu
-
Lehenengoa goiburua izango da, eta 01.jpg fitxategia da.
-
Bigarren irudia IMHko logotipoa da, IMH2.jpg izenekoa. Irudi hau sartzen duzunean, berri laburren albumera bidali
-
Bukatzeko, hirugarren irudia, atzeko planoko irudia izango da: 02.jpg
-
2. Orrialdean
-
Hemen ere 3 irudi joango dira
-
Erdialdeko irudia, ezkerreko zutabean 03.jpg izenarekin
-
Orri-oinean, ezkerraldean, logotipoa kokatuko dugu berriro, baina inportatu ez dugu egingo, berri laburren albumetik erabiliko dugu eta.
-
Bukatzeko, ziurtapenen logotipoak jarriko ditugu. Irudi hau logo_cert.jpg da
-
3. Orrialdea
-
Atzeko planoaren irudi handi bat jarriko dugu soilik. Oraingo honetan, Atzeko planoa-ren geruzan jarriko dugu, denen atzetik egon behar baita
-
Lehen orrialdean dagoen irudi berdina erabiliko dugu: 02.jpg
-
Gogoratu orrialdetik milimetro batzuk atera behar zarela "sangrado" dela eta
-
Beharrezkoa bada, testu-koadroen kolorea aldatu eta jarri zuriak direla, hurrengo irudian bezala gelditzeko:
-
4. Orrialdean
04.jpg irudia eskumako zutabean jarri
19.2. 6. Ariketa - Soluzioa
Ariketa honetan irudiekin lan egin behar dugu
-
folleto4.sla fitxategia ireki eta folleto5.sla izenarekin gorde
-
Geruza berri bat sortu, Imágenes deitzen dena, eta ordena aldatu Atzeko planoa eta Texto geruzen artean geratzeko. Irudiak sartzerakoan, Imagenes geruzan gaudela konprobatuko dugu.
Geruzen leihoan (F6), Gehitu geruza berriaren botoian klikatu (1), eta geruza berri bat sortzen dugu, Imagenes deitzen dena. Behin geruza berri hau daukagula, jeitsi behar dugu (2), beste bi geruzen artean geratzeko.
![]() |
1. Orrialdean
-
1. orrialdean 3 irudi jarri egingo ditugu
-
Lehenengoa goiburua izango da, eta 01.jpg fitxategia da.
-
![]() |
Orain sartu dugun irudi-markoan eskumako klika eta Lortu irudia. Disko gogorrean 01.jpg fitxategia bilatzen dugu, eta sartzen dugu.
![]() |
![]() |
- Bigarren irudia IMHko logotipoa da, IMH2.jpg izenekoa. Irudi hau sartzen duzunean, berri laburren albumera bidali. Irudia sartzen dugu beti egiten dugun bezala, markoaren tamainara eskalatzen dugu, Eskalatze librea jartzen dugu eta bukaeran nahi dugun bezala usten dugu. Behin nahi dugun tamaina daukagunean berri laburren albumera bidaltzeko, gainean jartzen gera, eskumako botoiarekin klika eta : Bidali berri laburren albumera
![]() |
![]() |
-
Bukatzeko, hirugarren irudia, atzeko planoko irudia izango da: 02.jpg. Horretarako irudi-marko bat sortzen dugu -3,-3 posizioan eta 216 zabalekoa eta 303 de altuerarekin (A4 batek, 210mm-tako zabalera dauka, eta 297mm altuera. 3+3 gehitu egin behar dugu alde bakoitzetik neurri bakoitzari)
|
Atzeko planoko irudia sartzen dugunean, goian dago Imagenes geruzan, eta beste irudien gainetik garatzen da. Beherago jaitsi egin behar dugu. Oraintxe sartu dugun irudian eskumako botoiarekin klika egin
![]() |
![]() |
2. Orrialdean
-
Hemen ere 3 irudi joango dira
-
Erdialdeko irudia, ezkerreko zutabean 03.jpg izenarekin
-
![]() |
-
Orri-oinean, ezkerraldean, logotipoa kokatuko dugu berriro, baina inportatu ez dugu egingo, berri laburren albumetik erabiliko dugu eta. Horretarako, Leihoak: Berri Laburren albuma:
![]() |
![]() |
-
Bukatzeko, ziurtapenen logotipoak jarriko ditugu. Irudi hau logo_cert.jpg da
![]() |
3. Orrialdea
-
Atzeko planoaren irudi handi bat jarriko dugu soilik. Oraingo honetan, Atzeko planoa-ren geruzan jarriko dugu, denen atzetik egon behar baita
-
Lehen orrialdean dagoen irudi berdina erabiliko dugu: 02.jpg
-
Gogoratu orrialdetik milimetro batzuk atera behar zarela "sangrado" dela eta
-
Beharrezkoa bada, testu-koadroen kolorea aldatu eta jarri zuriak direla, hurrengo irudian bezala gelditzeko:
-
Honetarako, irudi-marko bat sartzen dugu Atzeko Planoaren geruzan. "Sangrado" gunea sortzeko orrialde guztia okupatuz: -3,-3,216 (210+3+3),303(297+3+3)
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
4. Orrialdean
04.jpg irudia eskumako zutabean jarri
![]() |
Ariketa gordetzen dugu geroxeago lan egiteko berarekin.
20. Orriekin eta atalekin lan egiten
20.1. Leihoak: Antolatu orrialdeak
Dokumentuarekin lan egiten ari garenean, komenigarria da Leihoak: Antolatu Orrialdeak irekita edukitzea
![]() |
Hemen orrialdeekin egin ditzakegun gauza batzuk daude eskuragarri:
![]() |
-
1: Orrialdearen mota aldatzeko (bi aldetatik , alde batetatik.. )
-
2: Orrialderen bat ezabatu, zaborrontzira arrastatuz
-
3: Ikusten ditugun orrialdeei, orri-maisuak aplikatzeko
Orria menua
Orria menuan aukera piloa dauzkagu
![]() |
-
Txertatu: orrialde gehiago sartu dokumentuan
-
Inportatu: beste dokumentu baten daukadan orrialdea, dokumentu honetara ekarri
-
Ezabatu: orri bat edo gehiago ezabatzeko
-
Kopiatu: kopiatzeko orriren bat.
-
Aldatu lekuz: orrialde bat edo gehiago lekuz aldatzen usten digu
-
Aplikatu orri maisua: orri maisu bat (oraintxe ikusiko dugu zer den) dokumentuan daukagun orrialde bateri aplikatu
-
Bihurtu orri maisua: kokatuta gauden orrialdea orri-maisu batean bihurtzeko
Orrialde batera zuzenean joan gaitezke, bere gainean klik eginda, edo baita behian daukagun egoera-barratik :
![]() |
2 orrialde berri txertatuko ditugu:
![]() |
20.2. Orri-maisuak: nola sortu eta zertarako balio dute
Orri-maisu bat sortzeko: Editatu: Orri maisuak
Dokumentu guztiek daukate orri maisu bat, Normala deitzen dena. Hau ezin da ezabatu.
![]() |
-
1: Sortu orri maisu berri bat
-
2: Bikoiztu orri maisua
-
3: Beste dokumentu batetik orri maisuak inportatzeko
-
4: Orri maisu bat ezabatzeko
Orri maisu bat sortuko dugu, A izenarekin:
![]() |
![]() |
Esan dezakegu orri bateko txantiloi bat dela. Orain ikusiko dugu nola erabili.
A orri maisuan, errektangelu gorri bat jarriko dugu orrialdearen goialdean ("sangrado" marjinak utzita)
![]() |
Orri maisu honen edizioarekin bukatzeko, Editatu orri maisuak leihoa ixten dugu.
![]() |
![]() |
20.3. Orri bat nola oinarritu orri-maisu batean
Leihoak: antolatu orrialdeak
Leihoak: antolatu orrialdeak pantailatik egin dezakegu: orri-maisua aukeratzen dugu eta nahi dugun orrialdeen gainean arrastatzen dugu:
![]() |
Honekin 3. orrialdea A orri-maisuan oinarrituta geratuko da. Orain 3. orrialdean goiburu bat agertu da.
![]() |
Orri maisua kentzea nahi badugu orrialde bati, orri maisu Normala arrastatzen diogu gainera eta listo.
Nahiz eta orri maisu baten oinarritua dagoen orri bat aldatu, orri maisua ez da aldatzen. Orri maisuan zeozer nahi badugu aldatu, klik bikoitza egin behar dugu orri maisuan eta horrela editatu egiten dugu.

Orri maisua editatzen dugu eta adibidez errektangeluaren kolorea aldatzen dugu:
![]() |
Orri maisuaren edizioa bukatzen dugunean, eta dokumentura bueltatzen geranean, orri maisu horretan oinarrituta zeuden orriak, aldaketa hau jasotzen dute.
![]() |
Dokumentu batean nahi beste orri maisu eduki ditzakegu
Orria: aplikatu orri maisua
Orri bat orri maisu batean oinarritzeko beste era bat daukagu: Orria: Aplikatu orri maisua
![]() |
Hemen orri maisuak orri bat baino gehiagori batera aplikatzeko aukera daukagu:
![]() |
Orain aukera hau aplikatzeko adibideren bat ikusiko dugu
Goiburu edo orri-oina ezberdinak orri bikoiti edo bakoitietan
Goiburu bezala orri bakoitietan testu finko bat daukaten dokumentuak eta bikoiti orrietan beste ezberdin bat daukaten dokumentuak aurkitzea oso arrunta da. Hau 2 orri maisuak erabiliz lortu dezakegu.
Lehen sortutako A orri maisua daukagu. Editatu: Orri maisuak : orri honen kopia bat sortuko dugu, B deitutakoa, eta errektangeluaren kolorea aldatzen diogu.
![]() |
Orri maisuen edizioa ixten dugu
A orri maisua bikoiti orriei aplikatu egin behar diegu, eta B orri maisua bakoitiei:
![]() |
Hemen lortzen duguna.
![]() |
Orri maisuetan formulak
-
Orrien numerazioa
Orri maisu baten edizioan egon behar gera, orrialde normalentzat ez du balio. Editatu: orri-maisuak
Orri maisu batean, testu-marko bat jartzen dugu, testua erdialdera lerrokatzen dugu eta Txertatu: Karakterea: Orrialde-zenbakia
![]() |
eta hor daukagu, orain orri maisuen edizioa ixten badugu
![]() |
A orri maisuan oinarrituta dauden orrialdeetan, beheko aldean zenbaki bat daukagu: orrialde-zenbakia
![]() |
![]() |
20.4. Atalak
5. atalean jarri dezaket numerazioa 1ean hasten dela.
![]() |
Hasiera batean atal batekin lan egiten dugu: 1. orrialdetik azkenerarte
Baina nahi ditugun atalak gehitu ditzakegu, eta numerazioaren propietateak aldatu: ze numerazio estilo... ze zenbakian nahi dugu hastea kontatzen..
Atal berri bat sortuko dugu: lehenengoa 1. orrialdetik 3. orrialdera, zenbaki arruntak eta gero 4. orrialdetik 5. orrialdera, erromatar zenbakietan
![]() |
Honekin 1. orrialdetik 3. orrialdera orrialde-zenbaketa 1,2,3 izatea eta gero 4. orrialdetik 5. orrialdera I eta II izatea (erromatarren zenbakiak) lortu dugu.
Oharra: orrialde zenbakiaren formulan, erromatarren zenbakiak erabili behar dugunean, ### jarri behar dugu gutxienez, bestela III adibidez ez litzateke agertuko
21. 7. Ariketa - Skribusekin praktikoa
21.1. 7. Ariketa: Proposamena
-
Folleto5.sla dokumentua ireki eta gorde folleto6.sla izenarekin
-
Paginación deitzen den geruza berri bat sortu
-
Orri maisu berri bat sortu, A-maestra izenarekin
-
Orri maisu honetan eta Paginacion geruzan egonda, beheko aldean testu-marko gorri (Red3) bat sortuko dugu eta orrialdean erdiratua (lerrokatu eta banatu panela erabili ondo lerrokatzeko)
- Testuari kolorea aldatu, eta mm 1eko tartea bat gehitu goialdean
- Orrialde zenbakia gehitu
-
Orri maisu hau dokumentuaren 4 orriei aplikatu
-
Gorde fitxategia
21.2. 7. Ariketa - Soluzioa
-
Folleto5.sla dokumentua ireki eta gorde folleto6.sla izenarekin
-
Paginación deitzen den geruza berri bat sortu
![]() |
-
Orri maisu berri bat sortu, A-maestra izenarekin. Sortzeko: Editatu: Orri maisuak eta orri maisu berri bat sortzeko esaten dugu:
![]() |
-
Orri maisu honetan eta Paginacion geruzan (1) egonda, beheko aldean testu-marko (2) gorri (Red3 -(4)) bat sortuko dugu eta orrialdean erdiratua (lerrokatu eta banatu panela erabili ondo lerrokatzeko (3))
![]() |
-
Testuari kolorea aldatu, eta mm 1eko tartea bat gehitu goialdean
![]() |
![]() |
- Orrialde zenbakia gehitu. 10 orri baino gehiago eduki behar badugu, 2 aldiz sartu egin behar dugu orrialde-zenbakiaren karakterea, eta 100 baino gehiago baldin badira, 3 karakter. Gainera zentroaldera lerrokatzen dugu Propietateak: Testua erabiliz
![]() |
-
Orri maisu hau dokumentuaren 4 orriei aplikatu. Horretarako: Orria: Aplikatu orri maisua eta orri maisua aplikatzen dugu
![]() |
![]() |
Fitxategia gorde
![]() |
Orri maisuaren elementuak beti hondoan geratzen dira. Scribusek utzi egin beharko luke zeozer gainetik jarri, baina ikusten dugun moduan ez du egiten (1. orrialdean, orri guztia okupatzen duen atzeko planoko irudi bat daukagunez, ez dugu orrialde-zenbakia ikusten). Programaren errore txiki bat da, hurrengo bertsioetan agian konponduta egongo dena.
22. Dokumentu bat irteerarako bildu
22.1. Fitxategia: bildu irteerarako
Demagun 3 irudi dauzkan dokumentu hau daukagula:
![]() |
Irudiekin lan egiteko garaian Scribusekin kontuz ibili behar gera. Hauek ez dira dokumentuan tartekatzen, estekatzen baizik. Irudiak lekuz aldatzen baditugu eta gero dokumentua irekitzen badugu, gurutze bat agertuko da irudi-markoan: ez du aurkitzen.
Fitxategia: bildu Irteerarako
Zertarako balio da
-
Inprentara bidaltzeko. Dokumentu bat inprimatu nahi dugunean , dokumentua + irudi guztiak + letra-tipoak bidali behar ditugu
- Dokumentu batekin lanean ari garenean, eta beste ordenagailu batean jarraitu nahi badugu lanean, bildu egin behar dugu dena eramateko eta lan egin ahal izateko.
Hau da orain ikusi behar dugun tresna
Fitxategia: Bildu irteerarako
![]() |
Karpeta bat sortzen du, eta bere barruan fichero.sla fitxategia sartzen du eta erabili ditugun irudiak. Gehitu letra-tipoak aukeratzen badugu, letra-tipoak ere gehitzen ditu karpetan:
![]() |
Hau egiten dugunean, hoberena: Gehitu letra tipoak gaituta , eta Konprimitu Fitxategia desgaituta egotea da. Goazen ikustera sortutako karpeta.
Tresna honek sortu duen karpeta ikusi behar dugu:
![]() |
Hau egingo dugu: 04_1.jpg fitxategiari izena aldatuko diogu, eta dokumentua irekitzen dugu.
![]() |
Orain dokumentuan X bat agertzen zaigu irudi hori zegoen lekuan
![]() |
Tresna bat dago erroreak daudenean abisatzeko: Leihoak: Egiaztatzailea.
![]() |
Berdeak Ok daudela, horiak abisu bat, eta gorriak arazo larria.
![]() |
Irudi baten lotura apurtuta dago. Arazoaren gainean jartzen gera, eta automatikoki eramaten gaitu arazoa daukan elementura. Konpontzeko, lotura ondo jarri egin behar dugu
3. orrialdean beste abisu bat daukagu, irudi batek ez dauka DPI (dots-per-inch) balore ona. Handiagoa eduki behar duela esaten digu. Pantailan ikusteko ondo dago, baina inprimatzeko kalitate gutxikoa da.
Irudi gainean eskumako botoiarekin klik, eta Datuak jartzen duen menuan irudiaren propietate batzuk agertzen dira. Bereizmena 72koa da, eta inprimategirako nahi badugu 150 gutxienez izan behar da. Gainera kolore-eskala RGBn dago eta CYMKn egon beharko litzateke inprimategira bidaltzeko.
![]() |
Kolore-eskala aldatu nahi badugu, Gimpekin edo beste irudi lantzeko tresna batekin aldatu egin beharko dugu. Eskumako botoia:Editatu-irudia. Scribusen hobespenetan agertzen den irudi editatzailearekin irudia zabaltzea lortzen dugu honekin (Fitxategia: Hobespenak: Kanpoko tresnak: Irudiak lantzeko tresnak eta hor Gimp jarri)
![]() |
Guk Gimpekin lan egiten dugu, beraz Exekutagarria bezala Gimp bilatzen dugu gure disko gogorrean eta listo. Orain irudi baten gainean eskumako botoiarekin klik egiten badugu: Editatu Irudia eta Gimp irekiko litzateke irudi horrekin. Irudia aldatu hor, gorde eta gero Scribusen irudia aldatuarekin lan egin.
![]() |
Hau da era tradizionala inprimategira bidaltzeko, karpeta horretan geratu dena bidaltzea.
23. Scribusen lan egin PDFkin
23.1. Scribusekin PDFak sortu
PDFak esportatzeko aukera piloa daude
Fitxategia: esportatu: Gorde PDF gisa
![]() |
Lehenengo egiaztatzailea zabaltzen da, erroreak dauden esanez
![]() |
Eta Gorde PDF gisa pantaila irteten da
![]() |
Irteerako fitxategia: non eta ze izenarekin nahi dugun PDFa gorde
Erlaitza orokorra
-
Esportatu barrutia: esportatu nahi ditugun orrialdeak hein baten bidez zehaztu dezakegu
-
1-5 (1. orrialdetik 5. orrialdera)
-
1,5,7 (1, 5 eta 7)
-
1-5,7 (1. orrialdetik 5. orrialdera, eta 7. orrialdea)
-
-
Biraketa: PDFa biratu dezakegu
-
Fitxategi-aukerak: Bateragarritasuna: 1.4tik aurrera, itzalak, efektuak, gardenkiak eta horrelakoekin ez dugu arazorik edukiko. 1.5 bertsioa 1.4en iguala da, baina PDF elkarreragileak sortu ditzakegu (botoiak, geruzak, formularioak... ). Aurrekoak oraindik daude eskuragarri, inprimategi batzuek agian 1.4 bertsioan oraindik ezin dutelako inprimatu.
-
Lotura: koadernatu behar badugu marjina zein den aukeratu (eskuina , ezkerra)
-
EPS grafikoen bereizmena: irudi guztien bereizmena jeitsi dezakegu hazbete konkretu batera, inprimategian inprimatu behar badugu. EPS irudientzat bakarrik da (bektorialak)
-
Konpresioa: konpresio-metodoa:
-
Inprimategira eramateko dokumentu bat sortu nahi dugu, kalitate handia daukana: bat ere ez
-
PDFa sortzeko garaian irudien DPIak aldatu dezakegu (dots per inch - puntu hazbeteko)
-
Letra-tipoak erlaitza
Dokumentuan dauzkadan letra-tipo guztiak agertzen dira
PDFra kapsulatu dezakegu letra-tipoak. Garrantzitsua da kapsulatuta egotea horrela arazorik ez da egongo letra-tipoekin, nahiz eta dokumentuaren tamaina pixka bat handiagoa da.
Kapsulatzeko esaten badugu (letra-tipo erabilgarritik aukeratzen dugu eta eskumako geziarekin klik egin Kapsulatzeko letra-tipoak pasatuz ) barnean sartzen ditugu. Gainera Fonts to outline -ra pasa dezakegu nahi ditugun letra-tipoak, horrela irudi batean bihurtzen ditugu.. ez da letra-tipoa izango, irudi bat baizik
PDF bat sortzeko, ez da beharrezkoa Fonts to outline-ra pasatzea. Hobe da testuan uztea
![]() |
Erlaitza: Hainbat
PDFa diapositiba bat bezala ikusteko balio digu: bistaratze-iraupen bat jarriz, efektuekin... Gaitu aurkezpen-efektuak klikatzen dugu, eta horrela PDFa irekitzerakoan aurkezpen bat bezala azalduko da.
![]() |
Erlaitza: Ikustailea:
-
Document Layout: nahiz eta gure dokumentua orrialde sinpleak eduki, PDF sortzerako garaian orri bikoitzekoa izateko jarri dezakegu
-
Itxura bisuala: PDFaren ikustarazpen aukerak. PDFa irekitzen dugunean nola ikusiko den
![]() |
Segurtasun erlaitza
Erabili enkriptazioa aukeratzen badugu, pasahitz bat jartzea uzten digu. Bat jabeena eta beste bat erabiltzaileena.
-
Jabea: dokumentua ireki dezaket
-
Erabiltzailea: dokumentuarekin lan batzuk egin dezaket. Dokumentua ireki dezaket, baina gauza batzuk egitea ezinezkoa izan daitezke: kopiatu/itsatsi, inprimatu..
![]() |
KKolore erlaitza
PDF kolorea kontuan edukita nora irteteko prestatuta dagoen:
![]() |
-
Pantaila/web gunea
-
Inprimagailua ( inpresoran inprimatzeko )
-
Gris-eskala
Gordetzera ematen dugu, eta PDFa sortzen digu:
![]() |
Irekitzeko prest daukagu:
![]() |
Irekitzen saiatzen garenean, segurtasun aukerak jarri diogunez, pasahitza eskatzen digu:
![]() |
Sartzen dugun pasahitzaren arabera, administratzaile baimena edukiko dugu, erabiltzaile baimena (gauzak egiteko baimen murriztu batzuekin) edo ezingo dugu ezta ireki ere.
24. 8. Ariketa - Skribusekin praktikoa
24.1. 8. Ariketa: Proposamena
Ariketa honekin inprimatzeko irteerak sortzeko erak ikusiko ditugu: irteerarako biltzea eta PDFen sortzea
-
folleto6.sla fitxategia ireki, eta folleto7.sla izenarekin gordetzen dugu
-
Irteerako lehenengo metodo tradizioanala erabiliko dugu: bildu irteerarako. Egin dokumentuaren bilketa "Folleto Final" izena daukan karpeta batean
-
Hurrengo pausua, 2 PDF fitxategiak sortzea da:
-
Lehenengoa korreoz bidaltzeko prestatuta.
-
Bigarrena, inprimategira bidaltzeko, kasu honetan kalitatea kontuan eduki beharko dugu tamaina kontuan eduki gabe.
-
-
Behin 2 PDFak sortzen ditugula, tamainak konparatuko ditugu, eta lehen sortu dugun karpetan ("Folleto Final") kopiatu
-
Gorde fitxategia
24.2. 8. Ariketa - Soluzioa
Ariketa honekin inprimatzeko irteerak sortzeko erak ikusiko ditugu: irteerarako biltzea eta PDFen sortzea
-
folleto6.sla fitxategia ireki, eta folleto7.sla izenarekin gordetzen dugu
-
Irteerako lehenengo metodo tradizioanala erabiliko dugu: bildu irteerarako. Egin dokumentuaren bilketa "Folleto Final" izena daukan karpeta batean
Fitxategia: Bildu irteerarako
![]() |
Folleto Final karpeta sortzen dugu eta aukeratzen dugu irteerarako karpeta bezela:
![]() |
![]() |
-
Hurrengo pausua, 2 PDF fitxategi sortzea da. Biak sortzeko: Fitxategia: Esportatu: Gorde PDF gisa
-
- Lehenengoa korreoz bidaltzeko prestatuta. Kasu honetan fitxategiaren tamaina kontuan eduki behar dugu, irudien kalitatea alde batera utzita. Horretarako, parametro batzuk ukitu behar ditugu: irudien bereizmena (EPS eta arruntak) 72dpi-koa izanda nahiko, pantailan (2) ikusteko izango baita. Gainera irudiak konprimitu behar ditugu: Konpresio-metodoa: JPEG-galerarekin eta konpresio-kalitatea: tartekoa (2) nahiko litzateke.
![]() |
Kolorea erlaitzean irteera bezala Pantaila/Web gunea aukeratu egin beharko dugu
![]() |
- Bigarrena, inprimategira bidaltzeko, kasu honetan kalitatea kontuan eduki beharko dugu tamaina kontuan eduki gabe. Horretarako, esportatzeko aukeran, irudiak 300dpi-n jarri behar dugu, irudiak ez konprimitzeko, eta Kolorea erlaitzean, irteera inprimagailua izango dela
![]() |
![]() |
- Behin 2 PDFak sortzen ditugula, tamainak konparatuko ditugu, eta lehen sortu dugun karpetan ("Folleto Final") kopiatu
![]() |
- Gorde fitxategia
25. Scribusen Formularioak
25.1. Nola sortu formularioak Scribusen
Dokumentu berri bat sortzen dugu. Tresna menuan botoi bat daukagu non aukeratu dezakegu ze formulario-kontrola nahi dugun sartu
![]() |
Geruza beltzean klikatzerakoan, menua zabaltzen da eta ze formulario-kontrola nahi dugun sartu esaten dugu
Nahi dugun kontrola aukeratu eta sartzeko, errektangelu bat marraztu behar dugu, formekin lan egiten dugun moduan. Sartzerakoan ingurune urdin bat besterik ez dugu ikusten, PDF sortzen dugunean ikusiko dugu kontrola martxan.
Ikusiko dugu ze formulario-kontrol ezberdinak dauzkagun. Adibide baten bidez ikusiko dugu:
![]() |
Horrelako gauzetarako oso erabilgarri da Lerrokatu eta Banatu leihoa (Leihoak: Lerrokatu eta Banatu), dena txukun jartzeko.
25.2. Formulario-kontrolak: testu-eremua
Sartzeko, formulario-kontrol zerrendatik Testu-eremua aukeratzen dugu, eta errektangelu bat marrazten dugu.
![]() |
Dokumentuan sartzen dugunean, gune urdin bat besterik ez dugu ikusten. PDFa sortzen dugunean emaitza ikusiko dugu, baina ez lehenago
![]() |
Klik bikoitza orain sartu dugun elementuan, eta eremua editatzen dugu. Bere propietateak agertzen dira:
Itxura:
![]() |
-
Izena: aldatzea komenigarria gero programazioren bat egin behar badugu, bestela berdin dio
-
Ertza: testu-eremuaren aukerak: kolorea, zabalera, estiloa..
-
Bestelakoak::
-
Irakurtzeko soilik: editatu ezin izatea
-
Beharrezkoa: zeozer jarri behar dugu, ezin dugu hutsik utzi
-
Ikusgaitasuna: eremua ez ikustea nahi badugu
-
Aukerak
![]() |
-
Marra anizkoitza: gaituta badago, testu-eremua lerro bat baino gehiago edukiko du.
-
Pasahitza: testu-eremua pasahitza motatakoa (**** agertuko litzateke zeozer idazterakoan)
-
Muga (X karaktere): testu-eremuan sartu daitezkeen karaktere zenbakia mugatu ahal izateko (NAN adibidez 9)
-
Ez korritu, desplazamendu-barra bai edo ez. 20 karaktere jarrita badaukagu muga bezala, baina testu-eremu txiki bat sartuta badaukat, Ez korritu aukeratuta badaukagu, ez dugu ikusiko idazten ari garena.
-
Ez egiaztatu ortografia: ortografia ez du egiaztatzen
Dena ezgaituta uzten dugu, lerro baten testu-eremu bat nahi dugulako
Formatua:
Jarriko dugu ea eremuak zenbakiak bakarrik edukiko duen, hamartarrak dauzkan hala ez.. hau da eremuaren formatua. Honekin murriztu dezakegu ze informazio mota sartuko den eremu horretan
![]() |
Balidatu
Formatuan zenbakia jarri badugu formatu bezala, eskatu genezake zenbaki hori X baino altuago edo txikiago izatea..
![]() |
Dokumentuan sartzen ari garen formulario-kontrol mota hau edozein forma bezala tratatu dezakegu , editatu, forma aldatu.... kontrol-puntuak gehitu eta mugitu.... baina nahiz eta dokumentuan aldaketa hauek ikusten ditugun, PDFa sortzean lehen zegoen bezala geratzen da, karratu bat bezala, hau da .. aldaketa hauek ez dira ikusten PDFan.
"Comentarios" eremua, testu-eremu bat da, lehena baino handiagoa, eta aukeretan Marra anizkoitza gaitzen dugu:
![]() |
25.3. Formulario-kontrola: kontrol-laukia
Adibide honekin 3 kontrol-laukiak sartu egin behar ditugu, bat item bakoitzeko (Editatu:Kopiatu ; Editatu:Itsatsi bidez egin dezakegu)
Aukera bat edo gehiago aukeratzen uzten digu
![]() |
Itxura
Testu-eremuak zeuzkan aukera berdinak daude
![]() |
Aukerak
-
Egiaztatu estiloa: aukeratu dezakegu ze irudi mota nahi dugun kontrolerako
![]() |
-
Lehenetsia egiaztatuta dago: laukitxoa markatua egotea nahi badugu
![]() |
Egiaztatu estiloa: Gurutzea jartzen badugu, horrela ikusiko genuke markatuta dagoenean
![]() |
25.4. Formulario-kontrola: konbinazio-koadroa
Konbinazio-koadro bat sartzen dugu:
![]() |
![]() |
Aukeretan Editagarria dela esaten dugu, horrekin kutxatxoa editatu daitekeela esaten dugu
![]() |
Aukerak idazteko, Editatu Markoaren Koadroa (Tekla azkarra: E) tresna hartu egin behar dugu:
![]() |
Nahi ditugun itemak idazten ditugu
3 item dauzkagu, 3ak idatzi ditugu (Item1, Item2, Item3), baina denak ez dira ikusten (1). Berdin dio, gero sortuko dugun PDFan 3ak ikusiko dira
Sartzeko konbinazio-koadroa osatzen duten elementu guztiak, hasieran kontrola askoz handiagoa uztea da hoberena, dena idatzi, eta gero txikiagotzea.
25.5. Formulario-kontrola: zerrenda-koadroa
Kontrol honetan eta konbinazio-koadroakin ezberdina: aukera guztiak ikusgai dauzkagu... beraz, lekua utzi behar dugu kontrolarentzat.
![]() |
25.6. Eremu bat baino gehiagori propietateak batera aldatu eta PDFan esportatu
formulario-kontrolen propietateak
Kontrol guztiak aukeratzen ditugu (kontrol-laukia ezik) eta Propietateetan (F2): Koloreak eta kolore-betegarri bezala koloreen bat aukeratzen dugu
![]() |
Dokumentua esportatu formulario pdf-an sortzeko
Fitxategiak: Esportatu: Gorde PDF gisa
![]() |
Formulario, geruza, estekak... eta horrelako elementuekin lan egin ahal izateko , Bateragarritasuna: 1.5 izan behar da. Gordetzeari ematen diogu, eta listo PDFa sortuta daukagu
![]() |
25.7. Formulario-kontrola:botoia
![]() |
Klik bikoitza egiten dugu eta botoiaren propietateak agertzen dira
Izena aldatuko diogu, izenez kontrolatuta edukitzeko.
![]() |
![]() |
Ekintza
Hemen botoiaren portaera daukagu. Javascript-ekin programatu daiteke zeozer konplikatuagoa izatea nahi badugu. Aukera aurredefinituak daude.
-
Joan (beste orri batera joateko.. .. )..
-
Bidali inprimakia .. botoi bat jarri dezakegu inprimakia bidaltzeko (fitxategi-eranskina bezala adibidez)
-
…..
Botoia sakatzerakoan inprimakia correo@tudominio.com -ra bidaltzea nahi badugu:
mailto: correo@tudominio.com
![]() |
Botoian testu bat agertzea nahi badugu, Editatu markoaren edukia tresnarekin egin dezakegu:
![]() |
Kontrolaren barruan idazten dugu.
![]() |
26. 9. Ariketa - Skribusekin praktikoa
26.1. 9. Ariketa: Proposamena
Fitxategi berri bat sortu formulario.sla deitzen dena: orri bat, A4 tamainakoa eta hurrengo formularioa diseinatu::
![]() |
26.2. 9. Ariketa - Soluzioa
Fitxategi berri bat sortu formulario.sla, orri batekoa, A4 tamainakoa eta hurrengo formularioa diseinatu:
A4 dokumentu bat sortzen dugu. Gida batzuk jartzen ditugu pantailan kokatzen joateko, eta karratuak non jarri jakiteko
![]() |
![]() |
Objektuak kokatzen hasten gara. Propietateekin lan egiten dugu, eta "sangria" marjinak uzten ditugu.
![]() |
![]() |
Eskalatze librea jartzen dugu berriro eta eskalekin jolasten dugu irudia nahi dugun bezela geratu arte.
![]() |
Titulua sortzeko
Geruza bat sortzen dugu testuak jartzeko. Geruzen pantailan (F6), geruza berri bat sortzen dugu:
![]() |
Texto geruzan (1) egonda, testu-markoa sortzen dugu. Barruan FORMULARIO DE CAPTACION DE ALUMNOS (2) idazten dugu.
Behar diren propietateak aldatzen ditugu (3): Arial regular, 20 pt eta erdira lerrokatua
Testu markoa orrialde erdian jarri behar dugu (4): Lerrokatu eta Banatu leihoan, Erlatibo honi: orrialdea , eta 3. botoia sakatzen dugu (zentratu bertikalki)
![]() |
Formularioak dauzkan formak
Formularioak dauzkan formak sortuko ditugu, eta atzeko planoaren geruzan sortuko ditugu. Kaxa koadrikulatuak dira, ertzak biribilekin eta hondo-kolore batekin. Bat sortuko dugu eta gero beste 2 sortuko ditugu hasierako honetan oinarrituta (kopiatu+itsatsi bidez)
![]() |
Propietateak:
Forma: Biribildu ertzak: 4 mm adibidez.
![]() |
Kopiatu eta Itsatsi egiten ditugu beste 2 kaxa igualak. Beraien lekura eramaten ditugu eta listo
![]() |
Orain forma hauen barruan testuak eta formulario-elementuak jartzen joaten gara.
Formulario kontrolen Lehenengo kaxa
![]() |
-
Testu-markoa arruntak(1)
-
Formulario kontrola: testu-eremua (2)
-
Formulario kontrola:: konbinazio-koadroa (3): Editatu markoaren edukia tresnarekin elementu barruan aukeratu dezakegun baloreak idazten ditugu: Gipuzkoa, Araba, Bizkaia. Baloreak idazteko, laukia handiago jartzen dugu, baina behin sartu ditugun, berriro txiki jartzen dugu
![]() |
Formulario kontrolen bigarren kaxa
![]() |
-
Testu-marko arruntak (1)
-
Formulario kontrola: kontrol-laukia (2). Bat sortzen dugu, kopiatu eta itsatsi
-
Formulario kontrola: testu-eremua: (3). Aukerak pantailan Marra anizkoitza dela jartzen dugu eta Propietateetan(F2): Kolorea, hondo kolore bezala nahi dugun kolorea jartzen dugu
![]() |
Bukatzeko, beti bezala, txukun jartzen dugu :Leihoak: Lerrokatu eta Banatu
Formulario kontrolen hirugarren kaxa
![]() |
-
Testu-marko arruntak (1)
-
Formulario kontrola: zerrenda-koadroa (2).
-
Formulario kontrola: testu-eremua(3). Aukerak pantailan Marra anizkoitza dela jartzen dugu eta Propietateetan(F2): Kolorea, hondo kolore bezala nahi dugun kolorea jartzen dugu
irudi bat daukan testu-markoa
Testu-marko arrunt bat jarri behar dugu. Kokatu eta gero , eskumako botoia: Testu-lagina, eta horrela testu lagin batekin betetzen da markoa.
![]() |
2 zutabeak dauzkala jartzeko: Propietateak: Forma: Zutabeak: 2
![]() |
Irudi-marko bat sartzen dugu, IMHren logoa jartzen dugu eta Propietateak: Forma-n Testua markoaren inguruan egoteko jartzen dugu
![]() |
Listo, dagoeneko nahi genuena daukagu
PDFan esportatzea falta da. Fitxategia:Esportatu:PDF Gisa. 1.5 bertsioa izateko jartzen dugu, eta listo.
![]() |
27. Dokumentu baten indizea sortu
27.1. Eduki-indize bat sortu
Dokumentu berri bat sortu behar dugu: bi aldetatik, A4 tamaina, 5 orrialde dauzkana
Lehenengo orria hutsik dago, indizea han jarriko dugu
2. orrialdean, titulu bat jarriko dugu. 2. orrialdearen erdialdean, titulu2 jarriko dugu (kopiatu+itsatsi)
![]() |
Lehengo orrialdearen goialdean karratu estu bat jartzen dugu, ezkerretik eskumara joaten dena eta INDICE (2) idazten dugu
Testu-marko bat jartzen dugu orrialdearen beste zatia okupatzen duena, eta izen bat ematen diogu: indice (1), gero erreferentziatu ahal izateko
![]() |
![]() |
![]() |
Honekin orain erabiliko dugun atributu bat sortu dugu. Hurrengo pausua: titulu 1 edo beste batera joan. Barruan dagoen testua aukeratu eta kopiatu
![]() |
![]() |
![]() |
Behin 5 tituluak kopiatu ditugula, Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa: Gaien aurkibidea eta indizea
![]() |
-
Jartzen duen izena uzten dugu (berdin dio)
-
Elementua atributuaren izena: TC (sortu dugun eta tituluetan kargatu dugun atributua da)
-
Helburuko markoa: edukiera sortzea nahi dugun kaxa da. Lehen indice izena jarri diogu, horrela uzten dugu
-
Kokatutako orri-kopuruak: amaieran
-
Paragrafo-estiloa: Bat ere ez, momentuz. Gero aurkibiderako bat sortuko dugu
Eta orain aurkibidea sortzea falta zaigu: Hainbat: Sortu gaien aurkibidea
![]() |
![]() |
27.2. Sortu aurkibide bat estiloak erabiliz
Hau egiteko paragrafo-estilo bat erabiliko dugu. Bat sortuko dugu: Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria: Estilo TC izena jartzen diogu
12pt tamainakoa, maiuskula txikiak, 16pt-ko lerrotartea
![]() |
Klikatu erregela gainean nahi dugun lekuan. Marka gorri bat agertzen da (1)
-
L : testua posizio horretara pasatzen denean puntu horretatik eskumara idatziko da, hau da ezkerrera justifikatua
-
L alderantziz : eskuinean jartzen badugu, L bat agertuko da , baina alderantziz. Aurkibidea sortzeko ez digu balio.
Tabuladorea aldatu nahi badugu, gainean jarri 2 gezi agertu arte, eta mugitzen dugu. Ezabatzeko, ezabatu nahi duguna aukeratzen dugu eta goruntz arrastatzen dugu, erregelaren kanpoaldera.. horrela desagertzen da.
Karakterea bezela puntua jartzen dugu (2)
![]() |
Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa: Gaien aurkibidea eta indizeak eta paragrafo-estiloa aplikatzen dugu
![]() |
![]() |
27.3. Web eta edukietarako estekak
Orriei estekak
PDF dokumentuentzat dago prestatuta, aurkibide bat bezela da eta klik egiten dugunean nahi dugun atalera eramaten gaitu
PDF botoitik
![]() |
![]() |
-
Mota (1) : esteka bat dela jartzen dugu
-
Helburua (2): ze orrialdera nahi dugun eramatea: 2.ra
-
X eta Y posizioa: helmugako orrialde barruan, ze posizioan jarriko da estekan klikatzen dugunean. Inprimatzeko aurrebistarekin (3) x-a mugitu dezakegu nahi degun lekura egon arte.
![]() |
Fitxategia: Esportatu: Gorde PDF gisa. 1.5 bertsioa dela jarri behar dugu estekak ikusi ahal izateko
Sortu den PDFa irekitzen dugu eta hemen ikusten dugu, klikatzen badugu 2. orrialdera eramango gaitu.
![]() |
Kanpoko web esteka
- Web arrunt batera esteka bat
Orain testu-marko arrunt bat jartzen dugu
![]() |
![]() |
Helburua: nahi dugun URLa jarriko dugu
![]() |
![]() |
Korreo elektroniko bati esteka
-
Mota: kanpoko web esteka
-
Helburua: mailto:korreoa@zuredominioa.com
Kontuan eduki behar dugu, PDFa jasotzen duen bezeroak , korreo bezero bat eduki behar du konfiguratuta hau ondo joateko.
![]() |
Kanpoko esteka
Esteka mota honen helburua: PDF honetatik estekaren bat jarraituz, beste PDFa irekitzea da
28. Txantiloiak: txantiloiekin lan egiten Scribusen
28.1. Scribusen txantiloi bat erabili
Txantiloiekin nola lan egin ikusiko dugu
Fitxategiak: Berria txantiloitik:
![]() |
Horrela dokumentu bat sortuko dugu txantiloi batean oinarrituta. Scribusek batzuk ekartzen ditu erabiltzeko prest.
![]() |
Brochure_1 hartzen dugu adibidez:
![]() |
Eta dokumentu berri bat daukagu txantiloi horretan oinarrituta:
![]() |
Dokumentua aldatu eta gordetzen badut, txantiloia ez nago aldatzen, sortutako dokumentua bakarrik.
28.2. Txantiloien lokalizazioa
TXANTILOIEN LOKALIZAZIOA
Windows
-
Erabiltzailearen txantiloiak: c:\Documents and Settings\usuario\.scribus\templates. Erabiltzaile horrentzat bakarrik egongo dira eskuragarri
-
Sistema txantiloiak: c:\Archivos de programa\Scribus\Share\templates. Sistemaren erabiltzaile guztientzat eskuragarri
Ubuntu
-
Erabiltzailearen txantiloiak:: /home/usuario/.scribus/templates: Erabiltzaile horrentzat bakarrik egongo dira eskuragarri
-
Sistema txantiloiak:: /usr/share/scribus/templates . Sistemaren erabiltzaile guztientzat eskuragarri
sare unitate batean konpartitutako txantiloiak
Txantiloiak saretik hartzea nahiko bagenuke (sareko unitate bat eduki dezakegu non txantiloiak konpartituta dauden).
Fitxategia: Hobespenak: Orokorra: Txantiloiak
29. 10. Ariketa - Skribusekin praktikoa
29.1. 10. Ariketa: Proposamena
Diseinuko
proiektu guztietan dokumentua nola egituratuko den eta ze elementu
bisual edukiko dituen zereginik eta garrantzitsuenetako bat da. Diseinu bera etengabe berrerabiltzen badugu, lan egiteko era hoberena txantiloiak erabiltzen da.
-
Dokumentu berri bat sortu triptico-imh.sla izenarekin eta hurrengo ezaugarriak dauzkana
-
2 orri arruntak, A4 tamainakoak , orientazio horizontalarekin
-
5mm-ko 4 marjinak
-
-
Sortu orri maisu bat A-Maestra izenarekin, eta 3 zutabe dauzkala jarri. Gehitu 2 gida bertikalak 100mm eta 197mm posizioetan
-
1. eta 2. orrialdea A-Maestra orri maisuan oinarritu
-
1. orrialdean:
-
Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testo laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
-
Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren azal-orria izango da
-
-
2. orrialdean
-
Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testo laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
- Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetzea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren atzealde-orria izango da
- 1. eta 2. zutabeetan bi irudi-markoak gehitu eta "testua markoaren inguruan" jarri. Horrela behin betiko irudia sartzen dugunean, beste kokaleku batera eraman dezakegu eta testua aldaketa horietara egokitu daiteke.
-
-
Paragrafo-estiloak sortu ditzakegu, behar ditugunak, testuari formatua jartzeko
-
Dokumentu hau gordeko dugu, baina oraingo honetan Fitxategia: Gorde txantiloi giza erabiliko dugu. Horrela dokumentu honen kopia bat Scribusen Templates direktorioan gordetzen da, eta txantiloi honetan oinarritutako dokumentu bat sortu dezakegu Fitxategia: Berria txantiloitik erabiliz.
29.2. 10. Ariketa - Soluzioa
Diseinuko proiektu guztietan dokumentua nola egituratuko den eta ze elementu bisual edukiko dituen zereginik eta garrantzitsuenetako bat da. Diseinu bera etengabe berrerabiltzen badugu, lan egiteko era hoberena txantiloiak erabiltzen da
-
Dokumentu berri bat sortu triptico-imh.sla izenarekin eta hurrengo ezaugarriak dauzkana
-
2 orri arruntak (1)
-
A4 tamainakoak , orientazio horizontalarekin (2)
-
5mm-ko 4 marjinak (3)
-
![]() |
-
Sortu orri maisu bat (Editatu: Orri Maisuak: Gehitu orri maisu berria (1)) A-Maestra izenarekin, eta 3 zutabe dauzkala jarri. Gehitu 2 gida bertikalak 100mm eta 197mm posizioetan
![]() |
Orri maisuan egonda, Orria: Kudeatu Gidak. 3 zutabe jarriko ditugu. Kalkulua guk ez egiteko, 3 zutabe dauzkala eta Ikus: Marjinak
![]() |
A4a daukagu, eta triptiko bat egiteko tolesten dugu. Zutabe arteko tartea 5+5=10mm-koa dela jarriko dugu, horrela ezkerreko eta eskumako marjinak igualak izango dira (dokumentua sortzeko garaian 5mm-ko marjinak jarri dugu alde guztietan, triptikoaren barneko orrialdeetan hau ez badugu jartzen, ez genuke marjina edukiko)
![]() |
Orain zutabeak simetrikoak dauzkagu. Erdian beste gida bat jartzea komenigarria litzateke, hortik tolestu behar dugula indikatuz
Gida hori zaila da sartzeko, errazena erdialdera arrastatzea da eta gero egokituko genuke.
![]() |
![]() |
Hau orri-maisuan jartzen ari gera, horrela gero beste orrialdeetan edukiko dugu. Orri-maisuen edizioa ixten dugu
-
1. eta 2. orrialdea A-Maestra orri maisuan oinarritu
Leihoak: Antolatu orrialdeak : sortutako orri-maisua 2 orrialde gainean arrastatu eta listo
![]() |
-
1. orrialdean:
-
Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren azal-orria izango da
-
![]() |
-
Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testo laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
Testu-markoak marrazten ditugu. Lehenengoa aukeratu, Estekatu Testu Markoak (tekla laburtua:N) tresna hartu:
![]() |
eta bigarren testu-markoan klikatzen dugu. Horrela bien arteko lotura ikusten dugu. Beharrezkoa baldin bada, testua koadro batetik bestera pasatuko da.
(Esteka ez badugu ikusten, ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
![]() |
Eskumako botoia testu-marko gainean eta Testu lagina. Marko batetik bestera joaten da pasatzen testua.
![]() |
-
2. orrialdean
-
Lehenengo bi zutabeetan 2 estekatutako testu-markoak sartu, testu laginarekin bete (Esteka ikusteko: Ikusi: Erakutsi markoen arteko esteka)
-
Hirugarren zutabean irudi-marko bat jarri zutabe guztiaren zabalera hartzen duena (gogoratu milimetro batzuk irtetea orrialdetik , "sangrado" dela eta). Hau triptikoaren atzealde-orria izango da
-
1. eta 2. zutabeetan bi irudi-markoak gehitu eta "testua markoaren inguruan" jarri. Horrela behin betiko irudia sartzen dugunean, beste kokaleku batera eraman dezakegu eta testua aldaketa horietara egokitu daiteke.
-
Hasteko, irudi-markoa goiko orrialdetik behekora kopiatzen dugu . Bi testu-markoak sortzen ditugu eta estekatzen dugu lehen egin dugun bezala
![]() |
Irudi bat sartuko dugu testuaren erdialdean, eta Testua markoaren inguruan dagoela jarriko dugu
![]() |
![]() |
-
Paragrafo-estiloak sortu ditzakegu, behar ditugunak, testuari formatua jartzeko. IMH Logotipoa sartu edo behar duguna.
-
Dokumentu hau gordeko dugu, baina oraingo honetan Fitxategia: Gorde txantiloi giza erabiliko dugu. Horrela dokumentu honen kopia bat Scribusen Templates direktorioan gordetzen da, eta txantiloi honetan oinarritutako dokumentu bat sortu dezakegu Fitxategia: Berria txantiloitik erabiliz.
![]() |
Scribus txantiloien karpetan gordeko dugu IMH izenarekin (aurreko sekzioan ikusitako direktorioetan), Fitxategia: Berria txantiloitik aukeratzen dugunean , han agertzeko.
30. Kredituak, baimena eta eskerrak
30.1. Kredituak eta baimena
Eskuliburu hau software librea erabiliz egin dugu:
- The Gimp, irudietarako (http://gimp.org/)
- Ubuntu 9.04 sistema eragile gisa (http://www.ubuntu.com/)
Egilea: Koro Gabiola. itxaspe [abildua]gmail.com
Itzultzailea: Koro Gabiola. Isusko Diez-ek berrikuspen lanak eginda
Data: 2009ko uztailaren 21a
Baimena: Creative Commons by-sa/2.0
30.2. Eskerrak
Lucas Durani (www.ceinpro.com) Scribus-en inguruan eman zigun ikastaroarengatik. Irakasle ezinhobea da, espero dugu beste ikastaro batean ikustea. Bere garaian Gimp buruzko ikastarotxo bat ere eman zigun, eta ikastaro honetatik sortu zen: Irudiak Gimp programaren bidez lantzeko ikastaroa















































































































































































































































































































































































































































































































































































































































