Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Orriekin eta atalekin lan egiten
Dokumentu Akzioak

Orriekin eta atalekin lan egiten

Note: Return to reference manual view.

Hemen daukagu Scribus-en manual bat adibideekin: autoediziorako software askeko programa bat, argitalpenak sortzeko ezin hobea.

1. Leihoak: Antolatu orrialdeak

Panel honetan orrialdeekin egin ditzakegun ekintza batzuk dauzkagu

Dokumentuarekin lan egiten ari garenean, komenigarria da Leihoak: Antolatu Orrialdeak irekita edukitzea

Ventanas: Ordenar páginas

Hemen orrialdeekin egin ditzakegun gauza batzuk daude eskuragarri:

Ventanas: Ordenar páginas

  • 1: Orrialdearen mota aldatzeko (bi aldetatik , alde batetatik.. )

  • 2: Orrialderen bat ezabatu, zaborrontzira arrastatuz

  • 3: Ikusten ditugun orrialdeei, orri-maisuak aplikatzeko

Orria menua

Orria menuan aukera piloa dauzkagu

Ventanas: Ordenar páginas

  • Txertatu: orrialde gehiago sartu dokumentuan

  • Inportatu: beste dokumentu baten daukadan orrialdea, dokumentu honetara ekarri

  • Ezabatu: orri bat edo gehiago ezabatzeko

  • Kopiatu: kopiatzeko orriren bat.

  • Aldatu lekuz: orrialde bat edo gehiago lekuz aldatzen usten digu

  • Aplikatu orri maisua: orri maisu bat  (oraintxe ikusiko dugu zer den) dokumentuan daukagun orrialde bateri aplikatu

  • Bihurtu orri maisua:  kokatuta gauden orrialdea orri-maisu batean bihurtzeko

Orrialde batera zuzenean joan gaitezke, bere gainean klik eginda, edo baita behian daukagun egoera-barratik :

Ventanas: Ordenar páginas

2 orrialde berri txertatuko ditugu:

Ventanas: Ordenar páginas

Orri berrien tamaina aukeratu dezakegu. Programa guztiak ez dute aukera hau ematen (gehitu beste tamainen orrialdeak)

2. Orri-maisuak: nola sortu eta zertarako balio dute

Orri-maisuak zer dira? Oraintxe ikusiko dugu.

Orri-maisu bat sortzeko: Editatu: Orri maisuak

Dokumentu guztiek daukate orri maisu bat, Normala deitzen dena. Hau ezin da ezabatu.

Ventanas: Ordenar páginas

  • 1: Sortu orri maisu berri bat

  • 2: Bikoiztu orri maisua

  • 3: Beste dokumentu batetik orri maisuak inportatzeko

  • 4: Orri maisu bat ezabatzeko

Orri maisu bat sortuko dugu, A izenarekin:

Ventanas: Ordenar páginas

Orain orri-maisuaren edizioan gaude:

Ventanas: Ordenar páginas

Esan dezakegu orri bateko txantiloi bat dela. Orain ikusiko dugu nola erabili.

A orri maisuan, errektangelu gorri bat jarriko dugu orrialdearen goialdean ("sangrado" marjinak utzita)

Ventanas: Ordenar páginas

Orri maisu honen edizioarekin bukatzeko, Editatu orri maisuak leihoa ixten dugu.

Ventanas: Ordenar páginas

Eta horrela dokumentuaren ediziora bueltatzen gara.

Ventanas: Ordenar páginas

3. Orri bat nola oinarritu orri-maisu batean

Orri maisu bat sortu dugu, oraintxe ikusiko dugu nola esan behar dugu orri bat orri-maisu horretan oinarritzeko.

Leihoak: antolatu orrialdeak

Leihoak: antolatu orrialdeak pantailatik egin dezakegu: orri-maisua aukeratzen dugu eta nahi dugun orrialdeen gainean arrastatzen dugu:

Ventanas: Ordenar páginas

Honekin 3. orrialdea A orri-maisuan oinarrituta geratuko da. Orain 3. orrialdean goiburu bat agertu da.

Ventanas: Ordenar páginas

Orri maisua kentzea nahi badugu orrialde bati, orri maisu Normala arrastatzen diogu gainera eta listo.

Nahiz eta orri maisu baten oinarritua dagoen orri bat aldatu, orri maisua ez da aldatzen. Orri maisuan zeozer nahi badugu aldatu, klik bikoitza egin behar dugu orri maisuan eta horrela editatu egiten dugu.

Ventanas: Ordenar páginas

Orri maisua editatzen dugu eta adibidez errektangeluaren kolorea aldatzen dugu:

Ventanas: Ordenar páginas

Orri maisuaren edizioa bukatzen dugunean, eta dokumentura bueltatzen geranean, orri maisu horretan oinarrituta zeuden orriak, aldaketa hau jasotzen dute.

Ventanas: Ordenar páginas

Dokumentu batean nahi beste orri maisu eduki ditzakegu

Orria: aplikatu orri maisua

Orri bat orri maisu batean oinarritzeko beste era bat daukagu: Orria: Aplikatu orri maisua

Ventanas: Ordenar páginas

Hemen orri maisuak orri bat baino gehiagori batera aplikatzeko aukera daukagu:

Ventanas: Ordenar páginas

Orain aukera hau aplikatzeko adibideren bat ikusiko dugu

Goiburu edo orri-oina ezberdinak orri bikoiti edo bakoitietan

Goiburu bezala orri bakoitietan testu finko bat daukaten dokumentuak eta bikoiti orrietan beste ezberdin bat daukaten dokumentuak aurkitzea oso arrunta da. Hau 2 orri maisuak erabiliz lortu dezakegu.

Lehen sortutako A orri maisua daukagu. Editatu: Orri maisuak : orri honen kopia bat sortuko dugu, B deitutakoa, eta errektangeluaren kolorea aldatzen diogu.

Ventanas: Ordenar páginas

Orri maisuen edizioa ixten dugu

A orri maisua bikoiti orriei aplikatu egin behar diegu, eta B orri maisua bakoitiei:

Ventanas: Ordenar páginas

Hemen lortzen duguna.

Ventanas: Ordenar páginas

Orri maisuetan formulak

  • Orrien numerazioa

Orri maisu baten edizioan egon behar gera, orrialde normalentzat ez du balio. Editatu: orri-maisuak

Orri maisu batean, testu-marko bat jartzen dugu, testua erdialdera lerrokatzen dugu eta Txertatu: Karakterea: Orrialde-zenbakia

Ventanas: Ordenar páginas

eta hor daukagu, orain orri maisuen edizioa ixten badugu

Ventanas: Ordenar páginas

A orri maisuan oinarrituta dauden orrialdeetan, beheko aldean zenbaki bat daukagu: orrialde-zenbakia

Ventanas: Ordenar páginas

Oharra: kontuz, bug txiki bat dago: 10 orrialde baino gehiago baldin badaukagu dokumentuan, ondo egoteko orrialde-zenbakia orri maisuan 2 aldiz jarri egin beharko genuke orrialde-zenbakiaren karakterea (100 baino gehiago baldin badaukagu, 3 aldiz izan beharko litzateke).

Ventanas: Ordenar páginas

4. Atalak

Scribusen atalak sortu ditzakegu . Adibidez 1. orritik 3. orrira numerazio berezia nahi izanez gero, zati hau bereiztu dezakegu eta beste era batera zenbatu

5. atalean jarri dezaket numerazioa 1ean hasten dela.

Icono de secciones
Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa: Atalak

Hasiera batean atal batekin lan egiten dugu: 1. orrialdetik azkenerarte

Baina nahi ditugun atalak gehitu ditzakegu, eta numerazioaren propietateak aldatu: ze numerazio estilo... ze zenbakian nahi dugu hastea kontatzen..

Atal berri bat sortuko dugu: lehenengoa 1. orrialdetik 3. orrialdera, zenbaki arruntak eta gero 4. orrialdetik 5. orrialdera, erromatar zenbakietan

Icono de secciones

Honekin 1. orrialdetik 3. orrialdera orrialde-zenbaketa 1,2,3 izatea eta gero 4. orrialdetik 5. orrialdera I eta II izatea (erromatarren zenbakiak) lortu dugu.

Oharra: orrialde zenbakiaren formulan, erromatarren zenbakiak erabili behar dugunean, ### jarri behar dugu gutxienez, bestela III adibidez ez litzateke agertuko


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa