Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Lan egin irudiekin
Dokumentu Akzioak

Lan egin irudiekin

Note: Return to reference manual view.

Hemen daukagu Scribus-en manual bat adibideekin: autoediziorako software askeko programa bat, argitalpenak sortzeko ezin hobea.

1. Dokumentu batean irudiak sartu

Nola sartzen diren irudiak dokumentu batean. Oso erraza da.

Tresna bat daukagu irudiekin lan egiteko. Aukeratzen dugu, eta area bat trazatzen dugu non gero irudia sartuko dugun

Icono de insertar imagen

Icono de insertar imagen
Irudi bat sartzeko: eskuineko botoia irudi-markoaren gainean eta Lortu Irudia. Argazkia disko gogorretik hartzen dugu:

Zati hori besterik ez da ikusten, ez da moztuta dagoela, irudi osoa hor dago eta, ezkutatuta.

Propietateak: Irudiak

Icono de insertar imagen

Icono de insertar imagen
Defektuz Eskalatze libre daukagu jarrita. Eskalatu markoaren tamainara jatzen badugu irudi osoa ikusten dugu, baina so egiten badugu behian marra txuri bat daukagu.

Behin dena daukagula, Eskalatze Libre berriro jartzen dugu, eta orain Escala X eta Escala Y jartzen duen tokian, katea lotuta dagoela (proportzioak mantentzeko), eskalatuz joaten gera nahi dugun tamaina lortu arte, nahi dugun area hartu arte (txuririk ez dagoenerarte)

Icono de insertar imagen

2. Objektu bat irudi-marko batean bihurtu

Gustatzen zaigun formaren bat sortu badugu, irudi-marko batean bihurtu dezakegu

Objektu bat irudi-marko batean bihurtu

Hortik daukagun objekturen bat aukeratuko dugu, edozein forma. Eskumako botoia sakatu eta Bihurtu: irudi-markoa

Icono de insertar imagen
Behin irudi-markoan bihurtu dugula, irudi bat kargatzen dugu

Icono de insertar imagen
Forma hau, edozein forma bezela, editatu dezakegu... eta berarekin jolastu

Icono de insertar imagen
Propietateak: Forma: Editatu Forma:

Icono de insertar imagen
Nodoak eta mugitu ditzakegu..

Icono de insertar imagen
eta irudia aldatu guk nahi dugun bezala. Amaitu Editatzea ematen dugu, eta listo

Icono de insertar imagen

3. Ghostscript: PSD eta EPS irudiak inportatu

PSD (Photoshopekoak) eta EPS irudiak inportatu ditzakegu, ikastaro hasieran instalatu genuen Ghostscript-a erabiliz

Ghostscript-a instalatuta ez badaukagu, horrelako irudi mota Scribus-ekin irekitzea ezinezkoa litzateke.

Imagen importada por Ghostscript

4. Irudi aurrebistaren kalitatea

Hobespenetan ez badugu ezer ukitu, kalitate "normalarekin" agertuko dira irudiak aurrebistan.

Lehengo atalean sartu dugun irudiari hurbiltzen gera

Imagen importada por Ghostscript

Irudia zirriborrotsua agertzen da, baina hori da aurrebista "normal" edukitzeko jarri diogulako, azkarrago kargatzeko eta lan egiteko berarekin.

Eskuineko klika irudian: Aurrebistaren ezarpenak: Bereizmen osoa

Imagen importada por Ghostscript

Orain ondo ikusten da

Imagen importada por Ghostscript

Bereizmen osoko aurrebista irudi zehatz bateri jarri diogu. Hobespenetan irudi guztiak horrela aurrebistaratzeko jarri dezakegu

Fitxategia: Hobespenak: Tresnak atalean:

Imagen importada por Ghostscript

Imagen importada por Ghostscript

Irudi askorekin lan egiten badugu, hoberena aurrebista "normal" bat edukitzea da, eta gero ikusiko dugu bereizmen osoarekin dokumentua inprimatzen dugunean. Dokumentuan askoz hobeto lan egingo dugu, azkarrago.

5. Kontuz irudi baten eskalarekin

Irudi bat sartzen dugunean kontuan eduki behar dugu sartzen ari garen eskala

Demagun irudi berri bat sartzen ari garela:

Imagen importada por Ghostscript

Ikusten dugunez irudi oso txikia da. Irudiaren propietateetan eskalatu dezakegu. Adibidez %500 jartzen dugu:

Imagen importada por Ghostscript

Baina horrekin egiten ari garena irudia tiratu da, eta zirriborrotsu ikusten dugu. Soluzioa: bereizmen handiago daukan irudi bat lortu.

Alderantzizko kasua ere egon daiteke, handiegia den irudi bat izatea eta nahi dugun bezala ikusteko eskala oso txikia jarri behar izatea. Zuzenena litzateke Irudia Gimpekin edo antzerako software batekin landu honera ekarri baino lehen (irudiak editatzeko software batekin)

6. Irudi batean efektuak aplikatu

Esan dugunez Scribus ez da irudiak lantzeko tresna bat, baina gauzatxo batzuk egin ditzakegu eta efektu batzuk aplikatu ere.

Edozein irudiarekin ikusiko dugu ze aukera dauzkagu. Irudian eskumako klika egin: Irudi-efektuak(Ctrol + E)

Imagen importada por Ghostscript

Nola aplikatu eta kendu efektu bat

  • Efekturen bat (edo batzuk) nahi badugu aplikatu, Efektu erabilgarriak zutabetik aukeratzen dugu eta eskumarako geziarekin (1), Darabilen efektuak zutabera eramaten dugu

  • Efekturen bat kendu nahi badugu (edo batzuk), Darabilen efektuak zutabetik aukeratzen dugu eta ezkerrerako geziarekin (2), Efektu erabilgarriak zutabera eramaten dugu

Imagen importada por Ghostscript

Lausotu:

Irudia lausotzen du pixka bat:

Imagen importada por Ghostscript

Distira:

Imagen importada por Ghostscript

Koloreztatu:

Hondo-irudiak lortzeko oso ondo etortzen da Koloreztatu efektua.

Imagen importada por Ghostscript

Gris-eskala

Irudia gris kolorekoa geratzen da

Imagen importada por Ghostscript

Alderantzikatu

Irudiaren koloreak aldatzen ditu. Kolore bakoitza bere alderantzizko koloreagatik aldatuta izaten da. Efektu interesgarriak lortzen dira

Imagen importada por Ghostscript

7. Berri Laburren albuma

Dokumentuan asko errepikatuko diren irudiak berri laburren albumera eramango ditugu.

IMH logoaren irudia kokatuko dugu:

Imagen importada por Ghostscript

Irudiaren gainean, eskumako klika egin: Bidali berri laburren albumera

Imagen importada por Ghostscript

Izen bat ematen diogu (IMH_Logo)

Imagen importada por Ghostscript

eta gero Leihoak: Berri laburren albumera :

Imagen importada por Ghostscript

Zer egiten da? Liburutegi bat bezalakoa da, non irudiak gordetzen diren. Hortik gero nahi dugun kokapenera eraman dezakegu, eta gorde dugunean zeuzkan propietate berdinak hartzen ditu:

Imagen importada por Ghostscript

eta horrela 2 irudi berdin dauzkagu, gero joan gaitezke aldatzen propietateak eta gure gustura, baina hasiera baten propietateak berdinak dauzkate (kokapena ezin)

Imagen importada por Ghostscript


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa