Koloreak Scribusen
Note: Return to reference manual view.
1. Kolore degradatuak
Formaren bat sartzen dugu:
![]() |
Sortutako forma aukeratzen dugu, Propietateak: Kolorea eta hortik koloreren bat hartuta marrari edo betegarriari kolorea emango diogu.
Kolore arrunt bat aukeratu dezakegu, eta baita degradatu bat. Degradatu bat zer da? Kolore batetik beste kolore batera funtzio bat aplikatuz irteten dena.
![]() |
-
Normala: kolore solidoa
-
Gradiente horizontala : oraintxe ikusiko dugu adibide bat
Defektuz forma daukan kolorearekin hasten da eta bukatzen da beltzarekin baina ikusiko dugu nola aldatu hau
Triangelu txikiaren gainean jartzen gera, eta gorriz jartzen da: orain kolorea alda dezakegu, eta horrela degradatua beste kolore batekin egiten dugu. Adibidez, lehenengo puntua Red3 kolorekoa dela jarriko dugu:
![]() |
Triangelu kanpoz klik eginda, beste triangelu bat sortzen da, eta beste kolore bat gehitu dezakegu hor. Nahi ditugun puntuak gehitu ditzakegu (kolore-trantsizioak)
![]() |
Triangelu bat kentzeko, aukeratzen dugu, eta lekuz ateratzen dugu... horrela triangelua desagertzen da eta triangelu horri dagokion kolore-trantsizioa.
-
Gradiente horizontala: kolore-trantsizioa ezkerretik eskuinera da
-
Gradiente diagonala : kolore-trantsizioa izkinetik da
-
Gradiente biribila: hurrengo efektua lortzen da:
![]() |
Efektu tipo hau zirkuluetan erabiltzen da eta 2 koloreekin, horrela bolumena ematen diogula ematen du.
-
Gradiente Lineal librea eta Gradiente biribila librea. 4 balio agertzen dira, aldatzeko kolorea dagoen puntua. Aldatu bektorea lekuz aukeratzen badugu, arratoiarekin egin dezakegu aldaketa hori. Horrela argi-puntua alda dezakegu.
![]() |
Gradiente Biribila libre aukeratuta eta aldatu bektorea mugitu, puntu-kolorearen posizioa aldatzen dugu arratoiarekin.
![]() |
Scribus ez da marrazketarako erreminta bat, baina ikusten duzuen moduan gauzatxo batzuk egin daitezke
2. Kolore-kudeaketa: kolore berriak
Editatu: Koloreak:
![]() |
Kolore berriak sortzeko erabiliko dugu edo beste dokumentu batetik koloreak inportatzeko:
Kolore berria
Berria ematen badiogu kolore berria sortuko dugu. Orain ikusiko dugu nola:
![]() |
-
GBU(RGB) pantailan ikusteko da. 3 balore 0tik 255ra
-
CMHB(CMYK) inprimategirako da. Modu honetan lan egitea gomendatzen da. 4 ehuneko balore dira. Sortu dezakegun kolore-gama GBU baino zabalagoa da
Kolore more bat sortu egin behar dugu. Mi Color (1) deitzen diogu, eta hurrengo baloreekin (2): CMHB, 28%,67%,0%,0%
![]() |
Behin gordetzen dugunean kolore hau edozein objektuan erabili dezakegu:
![]() |
3. Koloreak eta imprimategia
Editatu: Koloreak pantailan Kendu erabili gabekoa aukera daukagu . Inprimategira bidali baino lehen hau egin beharko genuke, horrela dokumentuan erabiltzen ez diren koloreak ezabatzen dira. Dokumentu hau beste izen batekin gordetzea komeni da: dokumentuaren_izena_imprimategirako.sla
![]() |
4. Beste dokumentu batean erabilitako dauden koloreak inportatu
Dokumentu-base honetan Kendu erabili gabekoak botoia erabili dugu, eta behar ditugun koloreekin bakarrik geratu gara.
Orain beste dokumentu bat eduki nahi dugu non kolore horiek erabili nahi dugu. Gainera erraza izan behar da kolore horiek bilatzea. Zer egin?
-
Dokumentu berri bat sortu
-
Erabiltzen ez ditugunak ezabatu (Editatu: Koloreak eta hor Kendu erabili gabekoa (1)). Orain dokumentu garbi bat daukagu eta kolore gutxi daukana (2) (txuri, beltza eta Floral White. Azkeneko hau hobespenetan agertzen da formen kolore betetzaile bezala jarri dugulako)
-
Inportatu (3) aukeratzen dugu, geneukan dokumentu basetik koloreak inportatu nahi ditugulako
![]() |
Erabili nahi ditugun koloreak dauzkan dokumentua aukeratzen dugu:
![]() |
eta horrela dokumentu honetan beste dokumentuan erabilitako koloreak dauzkagu (Mi Color eta Firebrick gehituta izan dira)
![]() |














