Forma eta poligonoekin lan egiten
Note: Return to reference manual view.
1. Txertatu formak dokumentu batean
Dokumentu berri bat sortu egin behar dugu. Txertatu Forma tresna erabiliko dugu (S)
![]() |
Klik egiten badugu gezi beltzean, lehenetsi bezala dauden formak azaltzen dira. Bat aukeratzen dugu eta gero erabiltzeko forman klik egingo dugu.
![]() |
Forma bat aukeratu eta gero, nahi dugun tamainako forma marrazten dugu
![]() |
Forma marrazteaz bukatzen dugunean (triangelu bat zen) horrela geratzen da:
![]() |
Zer dela eta betetzen da kolore horrekin? Fitxategia: Hobespenak-etan jarri dugulako objektuak krema kolore horrekin betetzeko. Hau hobespenetan aldatzen badugu , hemendik aurrera sartzen ditugun formak beste kolore batekin beteta egongo dira, edo nahi izanez gero kolorerik gabe.
![]() |
2. Formen propietateak
Propietateak : koloreak
Oraintxe margotu dugun formari kolorea aldatuko diogu (baina ez hobespenen bidez, forma konkretu honi bakarrik baizik).
Lehen testu-markoekin egin dugu, eta berdin egin behar dugu. Propietateak: Koloreak paneletik ematen diogu kolorea formei.
Panel horretan 2 botoi dauzkagu. Bat betegarria koloreztatzen du, eta bestea trazua.
Formaren betegarri-kolorea
![]() |
-
Saturazioa : saturazioa kendu, kolorea galtzen du... 0 jartzen badugu, gris-eskalakoa da.
![]() |
-
Opakutasun: gardentasuna. Objektu bat gardena bada, bere atzean beste objekturen bat baldin badago, zeozer ikusiko litzateke.
![]() |
Demagun 2 objektu hauek dauzkagula, eta triangelua gainetik dagoela (ordena eta horrelakoak ikusiko dugu aurrerago). Atzean gezia daukagu:
![]() |
Orain triangelua aukeratzen badugu eta bere opakutasuna %50 jartzen badugu:
![]() |
Geziaren zati bat ikusten dugu, nahiz eta triangelu atzetik egon, orain erdi-gardena delako
Formaren trazu-kolorea:
![]() |
Triangeluaren trazua ondo nabaritzen ez badugu, zoomarekin pixka bat hurbilduz, kontorno berde bat ikusiko dugu:
![]() |
Kontorno batek opakotasun eta asetasun propietateak eduki ditzake
Propietateak: marra
Marraren panelean objektuen trazua aldatu dezakegu
Marra-mota: jarraia, etena... demagun etena jartzen dugula
![]() |
zoomarekin gehiago hurbiltzen gera hobeto ikusteko
![]() |
Marraren-zabalera: trazuaren lodiera handitu dezakegu
![]() |
Ertzak:: Ertzak-biribilduak aukeratzen badugu, trazua biribiltzen da. 3 aukera dauzkagu. Lerroaren zabalera handiago jarri dugu ezberdintasunak hobeto ikusteko.
Puntuko lotura:
![]() |
Alakako lotura::
![]() |
Lotura biribila:
![]() |
Lerroak margotzeko tresnarekin lerro bat margotzen badugu, 2 aukera gehiago dauzkagu: hasierako gezia eta bukaerako gezia. Geziak margotzeko
Lerroak margotzeko tresna hartu
![]() |
eta marra zuzen bat margotzen dugu. Egiteko, hasierako puntuan klik egin, eta arratoia askatu gabe, bukaerako puntua eduki nahi dugun lekurarte arrastatzen dugu. Ctrol tekla sakatuta mantentzen badugu, emango duen bira bakoitza 15º-koa izango da... ez da aske biratuko.
![]() |
Lerro-propietateren bat ukitzen dugu:
![]() |
3. Forma bat testu-markoan edo irudi-markoan bihurtu
Forma bat testu-marko batean bihurtu
Suposatu dezagun Propietateak(F2): Forma: Editatu Forma bidez sortuta forma bat daukagula
![]() |
![]() |
eta idatzi nahi dugula bere barruan. Oso erraza da hau lortzea, eskumako klik bat egin eta Bihurtu: testu-markoa
![]() |
Orain testu-marko bat daukagu:
![]() |
Bere barruan idatzi dezakegu, testua inportatu edo nahi duguna.
![]() |
4. Poligonoekin lan egiten
![]() |
Poligonoak zenbat izkina edukiko dituen definitu dezakegu. Horretarako poligono-tresnaren ondoan dagoen gezi beltz txikian klik egingo dugu.
![]() |
Propietateak:
![]() |
-
Izkinak:: poligonoak zenbat izkina dauzkan jartzeko
-
Biraketa:: poligonoa biratzeko
-
Aplikatu faktorea: honekin izkinak barrurantz edo kanporantz joatea lortzen dugu. Izarrak eta horrelako figurak lortzeko
![]() |
Dokumentuan klik eginaz arrastatzen dugu, nahi figura nahi dugun tamainakoa izan arte.
![]() |
Orain testu-marko bat sartzen dugu, eta testu-laginarekin betetzen dugu (eskuineko botoiarekin klik testu-markoaren gainean: testu-lagina)
![]() |
Izarra testu-markoaren azpitik dago... igoko dugu. Objektu bakoitzaren propietateetan Maila propietatea daukagu: objektu horrek ze posizio daukan dagoen geruzan
Testu-markoa daukagu aukeratuta, eta 2. mailan dago (gainetik)
![]() |
Jeitsi nahi badugu, beheranzko gezian klikatzen dugu
-
1: maila igo
-
2: maila jeitsi
-
3: goiko mailaraino eraman (aurreraino ekarri)
-
4: beheko mailaraino eraman (hondoraino eraman)
![]() |
Beste era batera egin dezakegu ere: testu azpian dagoen poligonoaren gainean jarri eta eskuineko botoiarekin klik:
![]() |
Eraman goraino, eta horrela izarra testuaren gainetik geratzen da
Izarra aukeratzen dugu eta Propietateak: Forma : Testua markoaren inguruan aukeratuz, forma mugitzen badugu, testua ere mugitzen da:
![]() |
![]() |




































