Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Dokumentu baten indizea sortu
Dokumentu Akzioak

Dokumentu baten indizea sortu

Note: Return to reference manual view.

Hemen daukagu Scribus-en manual bat adibideekin: autoediziorako software askeko programa bat, argitalpenak sortzeko ezin hobea.

1. Eduki-indize bat sortu

Ikusiko dugu nola sortu

Dokumentu berri bat sortu behar dugu: bi aldetatik, A4 tamaina, 5 orrialde dauzkana

Lehenengo orria hutsik dago, indizea han jarriko dugu

2. orrialdean, titulu bat jarriko dugu. 2. orrialdearen erdialdean, titulu2 jarriko dugu (kopiatu+itsatsi)

Indice de contenido, como crear
3. orrialdean, titulu 3, 4. titulu 4, eta 5. orrialdean titulu 5

Lehengo orrialdearen goialdean karratu estu bat jartzen dugu, ezkerretik eskumara joaten dena eta INDICE (2) idazten dugu

Testu-marko bat jartzen dugu orrialdearen beste zatia okupatzen duena, eta izen bat ematen diogu: indice (1), gero erreferentziatu ahal izateko

Indice de contenido, como crear
Orain Fitxategia: Dokumentuaren Konfigurazioa eta hemen barruan Dokumentuko elementu-atributuak

Indice de contenido, como crear
Gehitu :

Indice de contenido, como crear
Atributuari izen bat jartzen diogu, TC adibidez. Ados eman baino lehen, komenigarria da klik bat egitea Balioa jartzen duen lekuan (bug txiki bat da) eta gero Ados eman gordetzeko.

Honekin orain erabiliko dugun atributu bat sortu dugu. Hurrengo pausua: titulu 1 edo beste batera joan. Barruan dagoen testua aukeratu eta kopiatu

Indice de contenido, como crear
Orain indizea sartu nahi dugun lekuan eskumako klika egin eta Atributuak

Indice de contenido, como crear
Gehitu, TC aukeratzen dugu, eta balioan kopiatu duguna itsatsi egiten dugu

Indice de contenido, como crear
Beste titulu kaxekin berdin egin behar dugu

Behin 5 tituluak kopiatu ditugula, Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa: Gaien aurkibidea eta indizea

Indice de contenido, como crear
Gehitu , eta taula berria sortuko dugu:

  • Jartzen duen izena uzten dugu (berdin dio)

  • Elementua atributuaren izena: TC (sortu dugun eta tituluetan kargatu dugun atributua da)

  • Helburuko markoa: edukiera sortzea nahi dugun kaxa da. Lehen indice izena jarri diogu, horrela uzten dugu

  • Kokatutako orri-kopuruak: amaieran

  • Paragrafo-estiloa: Bat ere ez, momentuz. Gero aurkibiderako bat sortuko dugu

Eta orain aurkibidea sortzea falta zaigu:  Hainbat: Sortu gaien aurkibidea

Indice de contenido, como crear
Horrela lehenengo orrialdean aurkibidea daukagu. Momentuz itsusia geratzen da, baina estiloekin laster hobetuko dugu

Indice de contenido, como crear

2. Sortu aurkibide bat estiloak erabiliz

Sortu dugun aurkibideari estiloa aldatuko diogu

Hau egiteko paragrafo-estilo bat erabiliko dugu. Bat sortuko dugu: Editatu: Paragrafo-estiloak: Berria: Estilo TC izena jartzen diogu

12pt tamainakoa, maiuskula txikiak, 16pt-ko lerrotartea

Indice de contenido, como crear
Tabulatzaileak eta koskak. Testua tabulazio batekin sortzen uzten digu, testua tabulatua. Testu zutabeak sortu nahi dugunerako balio digu, baina hemen ere.

Klikatu erregela gainean nahi dugun lekuan. Marka gorri bat agertzen da (1)

  • L : testua posizio horretara pasatzen denean puntu horretatik eskumara idatziko da, hau da ezkerrera justifikatua

  • L alderantziz : eskuinean jartzen badugu, L bat agertuko da , baina alderantziz. Aurkibidea sortzeko ez digu balio.

Tabuladorea aldatu nahi badugu, gainean jarri 2 gezi agertu arte, eta mugitzen dugu. Ezabatzeko, ezabatu nahi duguna aukeratzen dugu eta goruntz arrastatzen dugu, erregelaren kanpoaldera.. horrela desagertzen da.

Karakterea bezela puntua jartzen dugu (2)

Indice de contenido, como crear
Orain estiloa sortu dugula, aurkibideari aplikatuko diogu.

Fitxategia: Dokumentuaren konfigurazioa: Gaien aurkibidea eta indizeak eta paragrafo-estiloa aplikatzen dugu

Indice de contenido, como crear
Aurkibidea berriro sortuko dugu: Hainbat: sortu gaien aurkibidea

Indice de contenido, como crear
Tituluak eta mugitzen baditugu, aurkibidea berriro sortu egin beharko genuke

3. Web eta edukietarako estekak

Mota ezberdinetako estekak sortu daitezke (web estekak, korreo elektroniko estekak..)

Orriei estekak

PDF dokumentuentzat dago prestatuta, aurkibide bat bezela da eta klik egiten dugunean nahi dugun atalera eramaten gaitu

PDF botoitik

Indice de contenido, como crear
Esteka jartzen duen ikono bat dago

Indice de contenido, como crear
Lehenengo tituluaren gainetik testu-marko bat jarriko dugu, klik bikoitza egin eta estekaren propietateak agertzen dira:

  • Mota (1) : esteka bat dela jartzen dugu

  • Helburua (2): ze orrialdera nahi dugun eramatea: 2.ra

  • X eta Y posizioa: helmugako orrialde barruan, ze posizioan jarriko da estekan klikatzen dugunean. Inprimatzeko aurrebistarekin (3) x-a mugitu dezakegu nahi degun lekura egon arte.

Indice de contenido, como crear
Beste tituluekin berdin egiten dugu eta gero PDF-ra esportaten dugu

Fitxategia: Esportatu: Gorde PDF gisa. 1.5 bertsioa dela jarri behar dugu estekak ikusi ahal izateko

Sortu den PDFa irekitzen dugu eta hemen ikusten dugu, klikatzen badugu 2. orrialdera eramango gaitu.

Indice de contenido, como crear

Kanpoko web esteka

  • Web arrunt batera esteka bat

Orain testu-marko arrunt bat jartzen dugu

Indice de contenido, como crear
Esteka-kaxa bat jartzen dugu gainetik

Indice de contenido, como crear
Klik bikoitza eta esteka mota: kanpoko web esteka aukeratzen dugu

Helburua: nahi dugun URLa jarriko dugu

Indice de contenido, como crear
PDF sortzean hemen daukagu:

Indice de contenido, como crear

Korreo elektroniko bati esteka

Kontuan eduki behar dugu, PDFa jasotzen duen bezeroak , korreo bezero bat eduki behar du konfiguratuta hau ondo joateko.

Indice de contenido, como crear

Kanpoko esteka

Esteka mota honen helburua: PDF honetatik estekaren bat jarraituz, beste PDFa irekitzea da


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa