Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak Scribus: argitalpen eta maketaziorako software askea Dokumentu bat irteerarako bildu
Dokumentu Akzioak

Dokumentu bat irteerarako bildu

Note: Return to reference manual view.

Hemen daukagu Scribus-en manual bat adibideekin: autoediziorako software askeko programa bat, argitalpenak sortzeko ezin hobea.

1. Fitxategia: bildu irteerarako

Zer egin behar dugu dokumentu batekin beste ordenagailu batean lan egiteko

Demagun 3 irudi dauzkan dokumentu hau daukagula:

Documento con 3 páginas

Irudiekin lan egiteko garaian Scribusekin kontuz ibili behar gera. Hauek ez dira dokumentuan tartekatzen, estekatzen baizik. Irudiak lekuz aldatzen baditugu eta gero dokumentua irekitzen badugu, gurutze bat agertuko da irudi-markoan: ez du aurkitzen.

Fitxategia: bildu Irteerarako

Zertarako balio da

  • Inprentara bidaltzeko. Dokumentu bat inprimatu nahi dugunean , dokumentua + irudi guztiak + letra-tipoak bidali behar ditugu

  • Dokumentu batekin lanean ari garenean, eta beste ordenagailu batean jarraitu nahi badugu lanean, bildu egin behar dugu dena eramateko eta lan egin ahal izateko.

Hau da orain ikusi behar dugun tresna

Fitxategia: Bildu irteerarako

Documento con 3 páginas

Karpeta bat sortzen du, eta bere barruan fichero.sla fitxategia sartzen du eta erabili ditugun irudiak. Gehitu letra-tipoak aukeratzen badugu, letra-tipoak ere gehitzen  ditu karpetan:

Documento con 3 páginas

Hau egiten dugunean, hoberena: Gehitu letra tipoak gaituta , eta Konprimitu Fitxategia desgaituta egotea da. Goazen ikustera sortutako karpeta.

Tresna honek sortu duen karpeta ikusi behar dugu:

Documento con 3 páginas

Hau egingo dugu: 04_1.jpg fitxategiari izena aldatuko diogu, eta dokumentua irekitzen dugu.

Documento con 3 páginas

Orain dokumentuan X bat agertzen zaigu irudi hori zegoen lekuan

Documento con 3 páginas

Tresna bat dago erroreak daudenean abisatzeko: Leihoak: Egiaztatzailea.

Documento con 3 páginas

Berdeak Ok daudela, horiak abisu bat, eta gorriak arazo larria.

Documento con 3 páginas

Irudi baten lotura apurtuta dago. Arazoaren gainean jartzen gera, eta automatikoki eramaten gaitu arazoa daukan elementura. Konpontzeko, lotura ondo jarri egin behar dugu

3. orrialdean beste abisu bat daukagu, irudi batek ez dauka DPI (dots-per-inch) balore ona. Handiagoa eduki behar duela esaten digu. Pantailan ikusteko ondo dago, baina inprimatzeko kalitate gutxikoa da.

Irudi gainean eskumako botoiarekin klik, eta Datuak jartzen duen menuan irudiaren propietate batzuk agertzen dira. Bereizmena 72koa da, eta inprimategirako nahi badugu 150 gutxienez izan behar da. Gainera kolore-eskala RGBn dago eta CYMKn egon beharko litzateke inprimategira bidaltzeko.

Documento con 3 páginas

Kolore-eskala aldatu nahi badugu, Gimpekin edo beste irudi lantzeko tresna batekin aldatu egin beharko dugu. Eskumako botoia:Editatu-irudia. Scribusen hobespenetan agertzen den irudi editatzailearekin irudia zabaltzea lortzen dugu honekin (Fitxategia: Hobespenak: Kanpoko tresnak: Irudiak lantzeko tresnak eta hor Gimp jarri)

Documento con 3 páginas

Guk Gimpekin lan egiten dugu, beraz Exekutagarria bezala Gimp bilatzen dugu gure disko gogorrean eta listo. Orain irudi baten gainean eskumako botoiarekin klik egiten badugu: Editatu Irudia eta Gimp irekiko litzateke irudi horrekin. Irudia aldatu hor, gorde eta gero Scribusen irudia aldatuarekin lan egin.

Documento con 3 páginas

Hau da era tradizionala inprimategira bidaltzeko, karpeta horretan geratu dena bidaltzea.


Gomendatu IMH

Google iragarkiak
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa