Hemen zaude: Hasiera Dokumentazio Irekia Manualak OpenOffice: tutorial txikiak eta trikimailuak Dokumentu baten hasierako orrialde zenbakia ezarri
Dokumentu Akzioak

2. Dokumentu baten hasierako orrialde zenbakia ezarri

Maila bat gorago
Aukera desberdinak orrialde zenbakia ezartzeko

Demagun  Microsoft Word erabiliz, dokumentu bat egin zenuela bere garaian, eta demagun ere dokumentu hori oso handia zelako, zatika egin zenuela, adibidez 5 dokumentu erabili zenituela lan guztia idazteko, eta dokumentu bakoitzean 100 orrialde idatzi zenituela, guztira 500 orrialdeko dokumentua.

Hau egin zenuenean, 2. dokumentuari esan zenion 100. orrialdetik hasten zela, eta horrela orri oinean agertzen den orrialde zenbakia, 100etik hasten zen. Berdina bestekin, hau da:

  • 1. dokumentuaren 1.orrialdearen zenbakia: -1-
  • 2. dokumentuaren 1.orrialdearen zenbakia: -100-
  • 3. dokumentuaren 1.orrialdearen zenbakia: -200-
  • 4. dokumentuaren 1.orrialdearen zenbakia: -300-
  • 5. dokumentuaren 1.orrialdearen zenbakia: -400-


Demagun orain 2. dokumentua  OpenOffice-eko Writer-ekin zabaldu duzula, eta 1. orrialde zenbakia -1- izatea nahi duzula (ez galdetu zergatik, baina nahi duzu). Non esan behar diozu lehenengo orrialde zenbakia -1- dela, eta ez -100- ?

Estiloetan begira hasten bazara, ez duzu zenbaki jauzi hau aurkituko: paragrafo formatuan dagoelako, ez estiloetan. Gure esperientziaren arabera, dokumentuaren lehenengoko lerroan.

Trikimailua:

  1. Joan zaitez dokumentuaren lehen lerrora.
  2. Paragraforaren formatua editatu, irudian ikusten duzun bezalaOpenOffice-01.png
  3. Testu-Fluxuan ikusi ahal izango duzu orrialde jauzi bat dagoela, eta hor esaten zaiola zenbatgarren orrialde zenbakitik hasi behar den.OpenOffice-02.png
  4. Txertatu gainean klikatu eta jauzia kentzen badiozu, aurrerantzean orrialdea 1 zenbakitik hasiko da.OpenOffice-03.png


Beste era bat ere badago antzerako emaitzak lortzeko, hemen dago (gaztelaniaz) dokumentatuta.












Gomendatu IMH
Zerikasi
Zerikasi: Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza
Eusko Jaurlaritza - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila. Joan bere webera
Gure Proiektua CAN-en
can-logo-derecho-eusk.gif
Kontaktua

IMH Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu guri Tuenti-n Jarraitu guri Linkedin-en Jarraitu guri YouTube-ko kanalean Jarraitu guri Flickr-en Jarraitu guri SlideShare-n
Txandakako Ingeniaritza Sare Sozialetan
Jarraitu guri Twitter-en Jarraitu guri Facebook-en Jarraitu gure Youtube kanala Jarraitu guri Tuenti-n Follow us on Flickr Follow us on Picasa